Ikastolen Elkarteak egindako lana aitortu eta eskertu dio Jose Luis Sukiari

Ikastolen Elkarteko zuzendari nagusiak ikasturte honen amaierarekin batera hartuko du erretiroa. Jose Luis Sukiak ia berrogei urte eman ditu ikastolen mugimenduari lotuta, profesionalki zein pertsonalki. “Ikastolen egonkortasuna ziurtatzea izan da bere egiteko nagusia, eta egoskortasunez bete du bere egitekoa”, adierazi du elkarteak. Ikastolek joan den astean egin zioten agurra, urteroko Batzar Nagusian. Sukiak ibilbide luzea […]

Read More… from Ikastolen Elkarteak egindako lana aitortu eta eskertu dio Jose Luis Sukiari

Gasteiz Antzokia irekitzeko akordio batera heldu dira Lazarraga Kultur Elkartea eta Udala

Akordioa 2024ko hitzarmena sinatzean jarriko da abian. Horri esker, Lazarraga Ruiz de Bergara jauregian sartu ahal izango da eta laster hasiko dira jarduerak programatzen. Gasteiz Antzokia zabaltzeko akordioa adostu dute Lazarraga Elkarteak eta Gasteizko Udalak. Arabako Aleak bere atarian jakinarazi duenez, “bost urteko epean ordainduko du zorra kultur elkarteak, eta hitzarmenean hainbat egokitzapen egingo dituzte […]

Read More… from Gasteiz Antzokia irekitzeko akordio batera heldu dira Lazarraga Kultur Elkartea eta Udala

Ipar-hegoa Trukaldia antolatu dute Nafarroan, euskal ikasleen harreman-sarea ehuntzen laguntzeko asmoz

Euskal Herriko zazpi ikastolatako ikasleak elkarrekin arituko dira sormenean, ekintza-ludikoetan eta balio hezitzaileetan oinarritutako elkarbizitzan. Gaur hasi eta ostiralera arte, ikasturte amaierako ohiko ikasbidaiaren ordez, Euskal Herriko lurralde desberdinetako ikaskideekin trukaldia egingo dute zazpi ikastolatako ikasleek, Nafarroako erdialdeko Allo herrian, Ikastolen Tahona Aterpetxean. Gernikako Seber Altube ikastola, Altsasuko Iñigo Aritza ikastola, Sarako Olhain ikastola, Elorrioko Txintxirri […]

Read More… from Ipar-hegoa Trukaldia antolatu dute Nafarroan, euskal ikasleen harreman-sarea ehuntzen laguntzeko asmoz

Ipar Euskal Herrian euskarak duen egoera aztertzeko jardunaldia antolatu dute Baionan

Jardunaldiak euskararen gaur egungo egoera eta bilakaera azaltzea eta ikertzea du helburu, alderdi guztiak kontuan hartuz (ezagutza, erabilera, transmisioa, bilakaera demolinguistikoa…), ondoren diagnostiko partekatua osatzeko. Euskaltzaindiak 2024an, euskara bidegurutzean dago Ipar Euskal Herrian izeneko jardunaldia antolatu du ekainaren 21erako Baionako Herriko Etxean. Akademiak azaldu duenez, “memento garrantzitsu honetan, euskararen alde egiten dena eta ez dena […]

Read More… from Ipar Euskal Herrian euskarak duen egoera aztertzeko jardunaldia antolatu dute Baionan

Mintzolak Garazi Dominguez, Maddi Ormazabal, Odei Guirado eta Ana Jaunarenaren gradu- eta master-amaierako lanak saritu ditu

Ikertzaile bakoitzak 1.500 euro gordin jasoko ditu, eta irailaren 30era bitarteko epea izango du lana ondu eta aurkezteko. Euskaltzaindiak, Mintzola proiektuaren bidez, euskaraz egiten den ahozko jardunari buruzko gradu- eta master-amaierako zortzi lan saritzeko deialdia argitaratu zuen pasa den martxoan. Akademiak azaldu duenez, “ikertzaile gaztea edo hasiberria doktoretza-tesiraino eramango duen ibilbidean, aurreko erabakiak eta urratsak […]

Read More… from Mintzolak Garazi Dominguez, Maddi Ormazabal, Odei Guirado eta Ana Jaunarenaren gradu- eta master-amaierako lanak saritu ditu

‘Kaka’ proiektuak irabazi du AEK-Korrika II. Kultur Sorkuntzarako Beka

Xanti Agirrezabala eta Erika Olaizola izan dira proiektuaren ordezkari gisa gaurko aurkezpenean eta komedia ganberro eta probokatzaile horren gaineko azalpenak eman dituzte. Gai aldetik, tabuen gainean jardungo du nagusiki. Gaur eman dute ezagutzera AEK-Korrika Kultur Sorkuntzarako bigarren Bekaren irabazlea: Kaka proiektua. Epaimahaia Lutxo Egiak, Gari Garaialdek, Izar Mendigurenek, Oier Zuñigak eta Maia Muruagak osatu dute. […]

Read More… from ‘Kaka’ proiektuak irabazi du AEK-Korrika II. Kultur Sorkuntzarako Beka

Araba Euskaraz egitarau oparoarekin helduko da aurten ere Olarizura

Ekainaren 16rako askotariko ikuskizun, tailer eta jolas eta jokoak antolatu dituzte, adin guztiei zuzendutakoak, baina, batez ere, haur, nerabe eta gaztetxoentzat. Aurtengo edizioarekin Oiongo San Bizente ikastola lagundu nahi dute. Arabako zortzi ikastolak elkarrekin aritu dira oraingoan ere aurtengo Araba Euskaraz antolatzeko. Horrela, azken bi edizioetan martxan jarri duten ereduari jarraipena emango diote, “auzolana eta […]

Read More… from Araba Euskaraz egitarau oparoarekin helduko da aurten ere Olarizura

Antton Kazabon idazleak eta Jokin Mitxelena ilustratzaileak ‘Elbira Zipitria andereñoa’ liburua aurkeztu dute

Bere lana nagusiki Donostian garatu zuen Elbira Zipitriari aitortza egin eta haurrei ezagutarazten lagundu nahi duen liburua da. Elbira Zipitria andereñoa izenekoa Denonartean argitaletxeko album ilustratua da, Antton Kazabon idazleak eta Jokin Mitxelena ilustratzaileak sortua. Koloretan argitaratua, 36 orrialdek osatzen dute. 800 aleko tirada egin da. Donostia Kulturako liburutegien haur sail guztietan egongo da, eta […]

Read More… from Antton Kazabon idazleak eta Jokin Mitxelena ilustratzaileak ‘Elbira Zipitria andereñoa’ liburua aurkeztu dute

AEK-k jaso du Ibilbideari elkar saria eta Josu Goikoetxeak Joseba Jaka beka

Elkar Fundazioak Adunan duen egoitzan banatu dira 2024ko Ibilbideari Elkar saria eta Joseba Jaka beka. Bi urtetik behin banatzen den Joseba Jaka beka emanez hasi da ekitaldia. Aurten narratiba lan bat egiteko beka eman du Fundazioak. 15 lan aurkeztu dira eta Irati Majuelok, Itziar Ugartek eta Iban Zalduak osatutako epaimahaiak erabaki du beka Josu Goikoetxea […]

Read More… from AEK-k jaso du Ibilbideari elkar saria eta Josu Goikoetxeak Joseba Jaka beka

Autoritateak.eus ataria aurkeztu dute, pertsona-izenen autoritateak bateratzeko tresna

Webgune berriak euskarazko pertsona-izenen autoritate arautuak eta bateratuak ikusgai jarriko ditu, liburutegiek, komunikabideek eta toki-entitaeek eskura izan ditzaten. Euskal Autoritateen Lantaldeak eta Eusko Ikaskuntzak sinatutako lankidetza-hitzarmena aurkeztu dute Donostian. Proiektu honen xedea euskaratik euskal bibliografian dauden autoritateen zerrenda bateratu bat sortzea da, erabilera komunerako. Kontzeptu horren baitan jasotzen dira Euskal Herrian edozein hizkuntza, gai edo […]

Read More… from Autoritateak.eus ataria aurkeztu dute, pertsona-izenen autoritateak bateratzeko tresna