Uriola eta Prest! Hedabideak biltzen dituen BLB Komunikazio proiektuari amaiera emango diote abenduan

Batez ere arrazoi ekonomikoa izan da erabaki hau hartzera eraman dituena, izan ere, “BLB Komunikazioa sostengaezina bihurtu da, eta ezin diegu gastuei aurre egiten jarraitu”, azpimarratu dute. Kooperatiba osatzen duten Berbaizu Euskara Elkarteari zein Abante konpartsari esker zuloa murriztea lortu dutela ere aipatu dute, baina ez da nahikoa izan eta ixteko erabakia saihestezina izan da. […]

Read More… from Uriola eta Prest! Hedabideak biltzen dituen BLB Komunikazio proiektuari amaiera emango diote abenduan

Bihar abiatuko da Euskararen Historiari Buruzko Nazioarteko I. Biltzarra Gasteizen

Helburua da euskal testuekin, euskararen aldaerekin eta euskararen historiarekin lotutako azken orduko ikerketak partekatu eta eztabaidatzea. Testuak eta aldaerak aztergai izenburupean, Euskararen Historiari buruzko Nazioarteko I. Kongresua egingo da azaroaren 25etik 27ra, EHUko Arabako Campusean. Hizkuntzalaritza eta Euskal Ikasketak Saileko Monumenta Linguae Vasconum ikerketa taldeak antolatu du eta  Letren Fakultatean eta Micaela Portilla Ikergunean izango […]

Read More… from Bihar abiatuko da Euskararen Historiari Buruzko Nazioarteko I. Biltzarra Gasteizen

Taupak mintzodromoa antolatuko du abenduaren 5etik 7ra, Durangoko Azokan

Euskararen erabilera erdigunean jarri eta Mintzapraktika egitasmoa ezagutarazteko helburua du egitasmoak. Taupa Euskaltzaleen mugimenduak Mintzapraktika egitasmoa Durangora eramango du abenduaren 5etik 7ra bitartean, Zirhika taldearekin elkarlanean eta AEK, IKA Euskaltegiak, Jalgi Hadi Mundura eta Mintzaneten laguntzarekin. “Mintzapraktika ezaguna da Euskal Herrian zehar, baina egitasmoa gertutik ezagutzeko eta probatzeko aukerak eskaini nahi izan ditugu xede talde […]

Read More… from Taupak mintzodromoa antolatuko du abenduaren 5etik 7ra, Durangoko Azokan

Korrikaren garra piztu da

Euskara gara lelopean, euskararen herria zeharkatuko du 24. Korrikak martxoaren 19tik 29ra, Atharratzetik Bilbora. Omendua, bestalde, Errigora izango da. AEKk Korrikaren 24. edizioaren aurkezpen-ekitaldia egin du gaur, Gasteizko Izaskun Arrue Kulturgunean. Oraingo honetan, euskararen aldeko mobilizaziorik handiena Atharratzen abiatuko da, martxoaren 19an; gero, hamar gauren eta hamaika egunen buruan, Bilbon amaituko da. Bertan, lekuko barruko […]

Read More… from Korrikaren garra piztu da

Euskal Jaien 100. urteurrena ospatzeko egitarau berezia antolatu dute azaroaren 8tik abenduaren 17ra, Hondarribian

Egitarauaren barruan, ohiko ekimenez gain (bertso-afaria, Euskararen Eguna, Euskal Azoka edo Bordari-Satarka Literatur Lehiaketa), propio sortutako jarduera bereziak ere antolatu dira, hala nola Anton Abadia Zikloa. Hondarribiko Udalak eta herriko hainbat eragilek dantza, kanta, bertsoa, literatura, erakusketak, bisitak eta mahai-inguruak barne hartzen dituen egitarau zabala prestatu dute. Egitarau zabal honek iragana, oraina eta etorkizuna lotzea […]

Read More… from Euskal Jaien 100. urteurrena ospatzeko egitarau berezia antolatu dute azaroaren 8tik abenduaren 17ra, Hondarribian

Frankofoniaren unibertsoan hizkuntza gutxituek dituzten erronken inguruan hausnartzeko Kongresua antolatu dute Parisen

Sorbonne eta Sorbonne Nouvelle unibertsitateekin lankidetzan antolatuta, bederatzi unibertsitatetako 20 hizlari bilduko dira azaroaren 19an eta 20an. Langues minorisées en contexte francophone: traduire, transmettre, transformer (‘Hizkuntza gutxituak testuinguru frankofonoan: itzuli, transmititu, eraldatu’) nazioarteko biltzarra egingo da azaroaren 19an eta 20an, Pariseko Sorbonne eta Sorbonne Nouvelle unibertsitatean. Biltzarrak Etxepare Euskal Institutuaren 15. urteurrenarekin bat egiten du, […]

Read More… from Frankofoniaren unibertsoan hizkuntza gutxituek dituzten erronken inguruan hausnartzeko Kongresua antolatu dute Parisen

Hainbat Euskaltzalek euskararen aldeko Pizkunde berri baten abiapuntua aldarrikatu dute Arantzazun

Euskararen larrialdi egoeratik ateratzeko abenduaren 27an Bilbao Arena euskaltzalez betetzeko deia egin dute. Euskalgintzaren Kontseiluak Euskaltzaleon garaia da adierazpena aurkeztu du Arantzazuko Santutegian, toki honek euskararen eta euskaltzaletasunean historian izan duen garrantzia kontuan hartuta. Bertan, euskalgintzako eragile nagusien ordezkariak eta erreferentziazko euskaltzale ugarik parte hartu dute, besteak beste, Kontxita Beitia andereñoak, Miren Azkaratek, Mertxe Mujikak, […]

Read More… from Hainbat Euskaltzalek euskararen aldeko Pizkunde berri baten abiapuntua aldarrikatu dute Arantzazun

Gabriel Arestik idazleengan izan duen eragina aztertzeko jardunaldia antolatu dute azaroaren 14an Bilbon

Hainbat belaunalditako poetari luzatutako galdera bat du abiapuntu jardunaldiak: Zer ikusten duzu Arestiren ispiluan zeure burua islatzen duzunean?. Edorta Jimenez, Tere Irastortza, Harkaitz Cano, Iñigo Astiz eta Leire Vargas idazleak, Mikel Martinez antzerkilaria eta Eñaut Elorrieta musikaria izango dira parte-hartzaileak. 50 urte bete dira aurten Gabriel Aresti idazle eta euskaltzain urgazlea hil zela. Urteurrenaren kariaz, […]

Read More… from Gabriel Arestik idazleengan izan duen eragina aztertzeko jardunaldia antolatu dute azaroaren 14an Bilbon

Irene Arrarats itzultzaile eta zuzentzailea, euskaltzain oso izateko hautagai

Azaroaren 28ko Osoko bilkuran egingo den bozketan jakingo da Andres Alberdiren lekua Arraratsek hartuko duenetz. Euskaltzaindiaren Gipuzkoako ordezkaritzan egin den Osoko bilkuran, izen bakarra aurkeztu da euskaltzain oso izateko hautagai, hain zuzen, Irene Arrarats itzultzaile, zuzentzaile eta euskaltzain urgazlearena. Akademiak gogoratu duenez, Andres Alberdi emeritu izatera igaro zen uztailaren 1ean, 75 urte bete baitzituen egun […]

Read More… from Irene Arrarats itzultzaile eta zuzentzailea, euskaltzain oso izateko hautagai

‘Euskera Ikerketa Aldizkaria’ren 2025eko bigarren zenbakia kalean da

Euskaltzaindiaren lan esparruetako ikerketa-artikulu originalak, liburu-aipamenak eta antzekoak jasotzen ditu aldizkariak, eta paperean eta euskarri informatikoan argitaratzen da. Zenbaki berriak zortzi ikerketa-artikulu, bi ohar eta liburu-aipamen bi biltzen ditu. Lehenengo zenbakia apirilean plazaratu ondoren, Euskaltzaindiak Euskera Ikerketa Aldizkariaren 2025eko bigarren zenbakia argitaratu du. Zortzi ikerketa-artikulu, bi ohar eta liburu-aipamen bi biltzen ditu zenbakiak. Euskararen Akademiak […]

Read More… from ‘Euskera Ikerketa Aldizkaria’ren 2025eko bigarren zenbakia kalean da