Ikusi eta Ikasi umeen aisialdirako eta hezkuntzarako euskarazko programa aurkeztu dute Bilbon

2 eta 11 urte bitarteko umeei eta haien familiei zuzenduta dago eta edizio honetan programatutako 60 jardueretan izena emateko epea irekita egongo da urtarrilaren 28ra arte. Jarduera-programa otsailean eta martxoan egingo da hiriko barrutietan. Ikusi eta Ikasi programa Euskaltzaleen Topaguneak Bilboko Udalarekin elkarlanean antolatzen du, eta 2 eta 11 urte bitarteko gaztetxoei euskaraz, dibertsiorako aukerak […]

Read More… from Ikusi eta Ikasi umeen aisialdirako eta hezkuntzarako euskarazko programa aurkeztu dute Bilbon

‘17. Logela’ ihes-gela Oiartzunen izango da otsailaren 9tik 11ra bitartean

Irekita dago jada erreserba egiteko aukera, www.euskarazbarrabarra.eus/ihes-gela webgunean. Denetara 20 txanda izango dira eta saio bakoitzean gehienez bost lagunek hartu ahal izango dute parte. Ekimena doakoa da eta 16 urtetik gorakoa den eta euskara ulertu edo hitz egiteko gai den edonork parte har dezake. Otsailaren 9tik 11ra bitartean Oiartzunen egingo du geldialdia Euskaraz Barra-Barra kanpainaren […]

Read More… from ‘17. Logela’ ihes-gela Oiartzunen izango da otsailaren 9tik 11ra bitartean

AEK-k 23. Korrikaren ibilbidearen xehetasunak eman ditu ezagutzera

Euskararen aldeko ekimen erraldoia martxoaren 14an irtengo da Irundik eta, hamaika egunez Euskal Herri osoa igaro ostean, Baionan amaituko da, martxoaren 24an. Denetara 2.700 kilometroko ibilbidea izango da. Ohiturarekin jarraituz, aurreko Korrika amaitu zen herrialde berean abiatuko da aurtengoa: Gipuzkoan. Aurkezpen-egunean iragarri bezala, Irunek emango dio hasiera, eta bertako San Juan plazatik abiatuko da, arratsaldeko […]

Read More… from AEK-k 23. Korrikaren ibilbidearen xehetasunak eman ditu ezagutzera

Naroa Anabitarte ikerlari eta irakasleak euskararen bilakaeran testuinguru ideologikoak duen garrantzia aztertu du

Renoko Unibertsitatearekin argitaratutako obra honek bidea ireki nahi dio euskararen prozesua alderdi soziolinguistikotik ikertu nahi duen orori, eguneroko adibide ugariren bidez azterketa fresko eta kreatiboa egin baitu. Things That Are (said) and Things That Are Not: A brief look at the ideological context of the Basque language ikerketan oinarritutako liburua plazaratu du Naroa Anabitarte EHUko […]

Read More… from Naroa Anabitarte ikerlari eta irakasleak euskararen bilakaeran testuinguru ideologikoak duen garrantzia aztertu du

‘Gordailu’, ‘Isilik!’ eta ‘Urrats’ aldizkari pedagogikoak Euskaltzaindiaren webgunean eskuragarri

70eko eta 80ko hamarkadetan argitaratutako aldizkari horien kopia digitalak Akademiaren webgunean jarri dira, mota orotako ikertzaile eta euskaltzaleen eskura. Euskaltzaindiak 70eko eta 80ko hamarkadetan argitaratutako hiru aldizkari pedagogikoren kopia digitalak eskegi ditu bere webgunean, hain zuzen, Gordailu, Isilik! eta Urrats aldizkarienak. Euskararen Akademiaren arabera, aldizkari hauen edukiak zabaltzea interesgarria izan daiteke, eta, horregatik, mota orotako […]

Read More… from ‘Gordailu’, ‘Isilik!’ eta ‘Urrats’ aldizkari pedagogikoak Euskaltzaindiaren webgunean eskuragarri

‘Zerrenda’ aukeratu dute urteko hitz Euskaltzaindiak eta UZEIk

Gazako zerrenda toponimoaren ezohiko protagonismoak bide eman du zerrenda bat lursail luze eta estua ere badela gogoratzeko. Hamarkada bat baino gehiago joan da Euskaltzaindiak Gazako zerrenda forma arautu zuenetik, baina aurten ezohiko protagonismoa izan du toponimo horrek; bereziki, urriaz geroztik Palestinatik iristen ari diren albiste lazgarrien harira. “Hedabideen bidez jarraitu ahal izan diren giza eskubideen […]

Read More… from ‘Zerrenda’ aukeratu dute urteko hitz Euskaltzaindiak eta UZEIk

Euskaraldiaren laugarren edizioa 2025eko maiatzaren 15etik 25era izango da

Antolatzaileek hizkuntza ohituretan eragiten jarraitu nahi dute, edizioz edizio ikusi delako ariketa eraginkorra dela eta aldaketak ekartzen dituela. Euskaraldiaren laugarren ediziorako prestaketa lanak abian dira eta bere inguruko xehetasunak emateko bildu dira, gaur, Donostiako Tabakaleran, Euskaraldiko koordinazio mahaiko kideak: Irati Iciar, Euskaltzaleen Topaguneko lehendakaria; Javier Arakama, Nafarroako Gobernuko Euskarabideako zuzendari kudeatzailea; Bingen Zupiria, Eusko Jaurlaritzako […]

Read More… from Euskaraldiaren laugarren edizioa 2025eko maiatzaren 15etik 25era izango da

‘Bortzirietako hizkuntza aniztasuna eta migratzaileen euskararekiko pertzepzioak eta jarrerak’ aztergai

Pello Apezetxea Zubiri ikerketa bekara aurkeztutako sei proiektuetatik, Jon Martin Etxebestek, Paula Laita Pallaresek eta Ane Osua Cabidak landutako lana izan da puntuaziorik handiena lortu duena. Pello Apezetxea Zubiri ikerketa bekara aurkeztutako sei lanak aztertu ondoren, epaimahaiak Bortzirietako hizkuntza aniztasuna eta migratzaileen euskararekiko pertzepzioak eta jarrerak lana saritzeko erabakia hartu du. Bekak hiru ikerketa esparru […]

Read More… from ‘Bortzirietako hizkuntza aniztasuna eta migratzaileen euskararekiko pertzepzioak eta jarrerak’ aztergai

Euskal Hezkuntza Sistema eraldatzeko aukera galduko dela salatu du Ikastolen Elkarteak

Ikastolen mugimenduak eremu desberdinetan proposamen propioak lantzen jarraituko du, hezkuntza sistemari eta gizarteari ekarpena eginez, eta Euskal Hezkuntza Sistema propioa eta eraldatzailea aldarrikatuz. Azaroaren 29an Eusko Legebiltzarreko Hezkuntza Batzordean onartu den Hezkuntza Lege proiektuaren irizpenaren aurrean Ikastolen Elkarteak egin duen balorazioaren berri emateko agerraldia egin du, gaur, Ikastolen Etxean. Lehen balorazio gisa, eta lege proiektua […]

Read More… from Euskal Hezkuntza Sistema eraldatzeko aukera galduko dela salatu du Ikastolen Elkarteak

Korrikaren 23. edizioak baditu kanta eta bideoklipa

Mursegoren gidaritzapean sortutako kanta da Harro Herri. Musikari eibartarraz gain, Ibil Bedi, Urretabizkaia Txaranga, Ibon RG edota Kau Kori Kura taldeek hartu dute parte abestia sortzerako orduan. Amaia Badiolak egin du bideoklipa. Maite Arroitajauregi Mursego musikariak eta Ane Elordi Korrikako arduradunak 23. edizioa girotuko duen kanta aurkeztu dute gaur, Eibarko Juan Bautista Gisasola Musika Eskolan. […]

Read More… from Korrikaren 23. edizioak baditu kanta eta bideoklipa