Tanta elkartasun ekimenaren bosgarren edizioa abiatu du Ikastolen Elkarteak

Tantaren edizio honetarako hautatutako gaia Eskolarteko Bertsolari Txapelketa izango da. Txartela ikastoletan, ikastolen jaien dendetan eta ikastolen jaien denda ibiltarietan eskuratu ahal izango da. Ikastolen Elkarteak Euskal Herriko bost ikastolen jaien Tanta elkartasun ekimenaren bosgarren edizioa abiatu du dagoeneko. Elkarteko kideek azaldu dutenez, “ikastolei eta ikastolen proiektuei babesa emateko txartelak eskuratuta, 60.000 euroko zozketan parte […]

Read More… from Tanta elkartasun ekimenaren bosgarren edizioa abiatu du Ikastolen Elkarteak

2022ko ikerketaren datuek Euskaraldia eraginkorra dela erakutsi dute

Ikerketaren datuek diotenez Euskaraldian parte hartu dutenen bi herenek hizkuntza ohitura batzuk aldatu dituzte. 2022ko azaroaren 18tik abenduaren 2ra egin zen azken Euskaraldia, ariketaren hirugarren edizioa, eta edizio guztietan egin den bezala, edizio honek ere ikerketa lan sakona ekarri du berarekin. Ikerketa hori azaldu eta ondorioak aurkezteko bildu dira gaur Bilbon Euskaraldiako koordinazio mahaiko kideak. […]

Read More… from 2022ko ikerketaren datuek Euskaraldia eraginkorra dela erakutsi dute

Gaur abiatuko da haurren aurrean helduek dituzten hizkuntza portaeretan euskararen alde eragin nahi duen ekimena

Haurrekin harreman zuzena duten guraso eta zaintzaileei beraien hizkuntza praktiken inguruan hausnartu eta euskara gehiago erabiltzeko deia egin dute urriaren 19tik 29ra bitartean. Euskaltzaleen Topaguneak, Euskarak 365 egun lan ildoaren baitan, Haurren aurrean helduok heldu ekimena jarri du abian. “Haurrak aipatu eta kontuan hartu, baina zuzen-zuzenean helduak protagonista bihurtzen ditu ekimen honek. Izan ere, helduok […]

Read More… from Gaur abiatuko da haurren aurrean helduek dituzten hizkuntza portaeretan euskararen alde eragin nahi duen ekimena

Ahozko euskararen gakoak aztertu dituzte Mintzolak antolatutako mintegian

Euskaltzaindiak bultzatzen duen Mintzola egitasmoaren eskutik, 2022an eta 2023an saritutako gradu eta master amaierako zazpi lan eta ikerketa lan monografiko bat aurkeztu dira Donostian, Akademiaren Luis Villasante Euskararen Ikergunean. Horrez gain, beste erakunde batzuekin elkarlanean ondutako beste hiru ikerketa ere aurkeztu dira. Mintegiaren helburua hasieratik azpimarratu nahi izan dute Jon Sarasua eta Eñaut Agirre Mintzolako […]

Read More… from Ahozko euskararen gakoak aztertu dituzte Mintzolak antolatutako mintegian

Euskararen normalizazioaren aurkako oldarraldiari etena jartzeko ordua dela dio Euskalgintzaren Kontseiluak

Azaroaren 4an Bilboko kaleak betetzeko deia egin du euskalgintzak. EAEko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Aretoak Euskadiko toki-erakundeetan hizkuntza ofizialen erabilera instituzionala eta administratiboa normalizatzeari buruzko 179/2019 Dekretuaren aurkako ebazpena eman du gaur. 2016ko Udal Legea garatzen zuen dekretuaren kontrakoa, hain zuzen. Epaileek 9.2, 11.1 eta 12 artikuluak osorik eta 18, 24, 27 eta 36 […]

Read More… from Euskararen normalizazioaren aurkako oldarraldiari etena jartzeko ordua dela dio Euskalgintzaren Kontseiluak

Ahozko hizkerari buruzko ikerketen mintegia eta gazteentzako ‘Ahostegunak’ eta ‘Ahots Baten’ antolatu ditu Mintzolak

Mintzolaren lan eremua euskaraz egiten den ahozko jarduna da, batez ere, euskarazko eguneroko hizkera. Euskaltzaindiak Mintzolak udazkenerako antolatutako programazioaren berri eman du gaur. Mintzolaren lan-eremua euskarazko ahozko jarduna da, bereziki euskarazko eguneroko hizkera, eta eremu horretan, ikerketan, ezagutzaren transferentzian eta sustapenean ari da. Ikerketaren arloan, ikerketa deialdien bidez saritutako gradu- eta master-amaierako lanen, ikerketa monografikoen […]

Read More… from Ahozko hizkerari buruzko ikerketen mintegia eta gazteentzako ‘Ahostegunak’ eta ‘Ahots Baten’ antolatu ditu Mintzolak

Etxarri Aranazko Andra Mari Ikastolak Nafarroa Oinez hamaika modutara bizitzeko egitaraua prestatu du iganderako

Ibilbideak ia hiru kilometroko luzera eta hiru gune izango ditu, hirurak Etxarri Aranatzen kokatuta. “Jarduera, paisaia eta eguraldiarekin gozatzeko aukera emateaz gain, euskararen aldeko aldarrikapenak egiteko beta eskainiko du festak. Etxarri Aranazko Ikastolak aurtengo Nafarroa Oinez festaren egitaraua ilusio handiz osatu duela adierazi du. “Denontzat gozagarri izango diren jarduera andana prestatu dugu; adin guztietako jendearentzat […]

Read More… from Etxarri Aranazko Andra Mari Ikastolak Nafarroa Oinez hamaika modutara bizitzeko egitaraua prestatu du iganderako

Euskarazko milaka ahots biltzeko helburu duen kanpaina abiatu dute

Batu ditzagun gure ahotsak lelopean, kanpainak herritarrei dei egiten die gaitu.eus atarian sartu eta euren ahotsa grabatzeko, teknologia berriei euskara irakasteko. Egungo teknologiek testuzko eta ahozko datu-masa erraldoiak eskatzen ditu eta euskararen presentzia eremu digitalean bermatzeko, Gaitu izeneko kanpaina jarri du martxan Eusko Jaurlaritzak makinei eta teknologia berriei euskara irakasteko. Batu ditzagun gure ahotsak lelopean, […]

Read More… from Euskarazko milaka ahots biltzeko helburu duen kanpaina abiatu dute

Euskara erdigunean jarriko duen Plazara egitasmoa aurkeztu dute Azkainen

Egitasmoak Euskal Herriko txoko eta esparru guztietan euskara ikusgarriagoa, entzunagoa eta erabiliagoa izatea du helburu. 2023ko irailaren 26an, Europako hizkuntzen egunaren karietara, Euskal Herriko txoko desberdinetako euskaltzaleak Azkaineko plazan elkartu dira Plazara proiektuaren aurkezpen publikoan parte hartzeko. “12 hilabeteko sortze prozesuaren ondoren, Plazara egitasmoa sortu da. Ibilbide eta jatorri anitzetako lagunez inguraturik, bi dinamika, hiru […]

Read More… from Euskara erdigunean jarriko duen Plazara egitasmoa aurkeztu dute Azkainen

Asun Garikano hizkuntzalaria euskaltzain oso izendatu dute

Garikanok Patxi Goenagaren hutsartea beteko du Euskaltzaindian. Orain, euskaltzain oso berriak zortzi hilabeteko tartea dauka sarrera-hitzaldia paratzeko. Euskararen Akademiak euskaltzain berria izendatu du gaur, Nafarroako Parlamentuan egin den Osoko bilkuran. Euskaltzain osoek bozketa egin dute Patxi Goenaga emeritu izatearen ondorioz sortutako hutsunea betetzeko, eta Asun Garikanok erdietsi du Euskaltzaindiaren Arautegiak eskatzen duen gehiengo osoa. Uztailean […]

Read More… from Asun Garikano hizkuntzalaria euskaltzain oso izendatu dute