Azaroaren 4an Bilboko kaleak betetzeko deia egin du euskalgintzak

Manifestazioa 17:00etan abiatuko da Euskalduna jauregitik eta Bilboko udaletxean izango da amaiera ekitaldia. Azken urteetan euskararen alde egin den manifestazio jendetsuena izango dela aurreikusi dute deitzaileek. Hizkuntzen Europako egunarekin bat eginez,, euskalgintzako erakunde nagusietako ordezkariak Bilboko Euskalduna jauregiaren aurrean elkartu dira, azaroaren 4an bertatik abiatuko den manifestazioari buruzko xehetasunak emateko. Manifestazioa 17:00etan abiatuko da Euskaldunatik, […]

Read More… from Azaroaren 4an Bilboko kaleak betetzeko deia egin du euskalgintzak

Gasteizko Izaskun Arrue Kulturgunea urtea amaitu aurretik martxan izatea eskatu dio Lazarraga Kultur Elkarteak Udal Gobernuari

Elkarteak hilabeteak daramatza kudeaketa, komunikazio eta programazio plan ezberdinak lantzen, eta udazkenerako dena prest izango du. Gauzak horrela, atzerapen ezberdinak kalte itzela eragiten ari dira proiektuaren bideragarritasunean. Urte pasatxo da Oihaneder Euskararen Etxeak bere jarduera eten zuenetik, une horretatik Lazarraga Kultur Elkartea (LKE) Gasteizek merezi duen kulturgune euskaltzalea izateko lanean aritu da, baina arazoak bata […]

Read More… from Gasteizko Izaskun Arrue Kulturgunea urtea amaitu aurretik martxan izatea eskatu dio Lazarraga Kultur Elkarteak Udal Gobernuari

Irati Iciar izendatu dute Euskaltzaleen Topaguneko lehendakari berria

Joan den ostiralean Ermuan egindako batzar orokorrean, fase berri bati ekingo diola iragarri du Euskara Elkarteen Federazioak. Aro berriak, ekinbide eta lan ildo berritzaileak baliatuz, euskararen erabilpenean jauzi bat ematea du helburu. Azken lau urteetan Euskaltzaleen Topaguneko lehendakari izandako Kike Amonarrizek Irati Iciarri pasa dio lekukoa. Pasa den ostiralean Ermuan egindako Batzar Orokorrean iragarri zuten […]

Read More… from Irati Iciar izendatu dute Euskaltzaleen Topaguneko lehendakari berria

Oraindik aurrera Euskarabideak kudeatuko du ‘Musikariak ikastetxeetan’ programa

Horrez gain, Euskarabideko zuzendari kudeatzaile Javier Arakamak eta Hezkuntzako zuzendari Gil Sevillanok datu soziolinguistikoak lortzeko lankidetza hitzarmen bat sinatu dute.  2023-2024 ikasturtetik aurrera, Euskarabideak kudeatuko du Musikariak ikastetxeetan programa, Euskarabideak berak eta Nafarroako Hizkuntza Departamenduak sinatutako akordioari esker. Hitzarmenarekin bi helburu lortu nahi dituzte, alde batetik euskararen erabilera sustatzea eta, bestetik, Euskararen Adierazle Sistema (EAS) […]

Read More… from Oraindik aurrera Euskarabideak kudeatuko du ‘Musikariak ikastetxeetan’ programa

Mikel Mendizabalek ‘Euskara orain. Eraginkortasuna helburu’ saiakera kaleratu du

Juan Valter Tauliren ideietatik abiatuta, liburu honetan euskararen egungo egoera aztertzen da, baina ohikoa ez den ikuspegi batetik. Mikel Mendizabalek (Donostia, 1963) ‘Euskara orain. Eraginkortasuna helburu’ saiakera kaleratu du Alberdania argitaletxearen eskutik. Juan Valter Tauliren ideietatik abiatuta, liburu honetan euskararen egungo egoera aztertzen da, baina ohikoa ez den ikuspegi batetik. Horretarako Xabier Amuriza, Iñigo Lamarca, Haitao Liu […]

Read More… from Mikel Mendizabalek ‘Euskara orain. Eraginkortasuna helburu’ saiakera kaleratu du

Mintza Lasai euskararen aldeko festibala gaur hasiko da Miarritze, Angelu eta Baionan

Tailerrak, bestak, bisitak, proiekzioak, ate idekiak… izango dira gaur hasi eta igandera bitartean. Aurten ere, irailaren 18tik 24ra bitartean, zazpi egunez euskara gozatzeko aukera eskainiko du Mintza Lasai festibalaren hamabigarren edizioak. “Elkartzeko eta jarduera berriak euskaraz egiteko aukerak ez dira faltako. Aurten, sekulan baino jarduera gehiago proposatuko ditugu gazteei, eskola garaitik bizi sozialera zubi linguistikoak […]

Read More… from Mintza Lasai euskararen aldeko festibala gaur hasiko da Miarritze, Angelu eta Baionan

Gazteek hizkuntza ohituren inguruan gogoeta egiteko abian da ‘Arnasetik’ bideosormen lehiaketa

Lanak aurkezteko epea urriaren 24an amaituko da, eta azaroaren 22an izango da sariak banatzeko ekitaldia Zarautzen. Iazko edizio arrakastatsuaren ondoren, Arnasa Gara ekimenak Arnasetik bideosormen lehiaketaren bigarren edizioa antolatu du. Lehiaketa hau euskararen arnasguneetako 10 eta 16 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago, eta haien egitekoa izango da euskarari lotutako istorioak kontatzea. Lehiakideen sormena pizteaz gain, […]

Read More… from Gazteek hizkuntza ohituren inguruan gogoeta egiteko abian da ‘Arnasetik’ bideosormen lehiaketa

Praktikaturen Mintzalagun egitasmoa Ipar Euskal Herrira helduko da lehen aldiz

Donibane Lohizunen, Getarian, Urruñan eta Ziburun antolatuko dira mintzalagun taldeak. Praktikatu euskaraz gurekin, erraza da, horixe da AEKren Praktikatu zerbitzuak 2023-2024 ikasturterako abiatu duen kanpainaren leloa. Urriko lehen egunetan hasiko dira elkartzen berbalagunak, mintzakideak eta mintzalagunak. Ikasturte berrian 95 herritan egingo dute: hasi Garraldatik eta Lanestosaraino edo Tuteratik Zumaiaraino. Aurten, gainera, bada berritasun bat: lehenbizikoz, […]

Read More… from Praktikaturen Mintzalagun egitasmoa Ipar Euskal Herrira helduko da lehen aldiz

Hezkuntzak euskara gehiago behar duela aldarrikatzeko sinadura bilketa abiatu dute

Araba, Bizkai eta Gipuzkoako herritar guztiei zabaldu nahi diete hezkuntzak euskara gehiago behar duela adierazteko eta aldarrikatzeko bidea. Zehazki, hiru puntu hauek lege berrian berariaz jaso daitezen eskatuko zaie Eusko Legebiltzarreko kideei: Euskara ikas- eta irakats-hizkuntza izango duen eredu orokortu inklusiboa; euskal kultura ardatz izango duen euskal curriculuma; eta hezkuntza ez-arautua osorik euskaraz garatzea. Ikasturtea […]

Read More… from Hezkuntzak euskara gehiago behar duela aldarrikatzeko sinadura bilketa abiatu dute

Euskara eta kulturartekotasuna uztartzeko egitasmoa aurkeztu dute Azpeitian

Ekimenak bi oinarri ditu: euskararen erabilera eta kontzientziazioa, eta kultura eta hizkuntza desberdinak dituzten herritarren parte-hartzea. Euskara eta kulturartekotasuna lantzeko beharrak hainbat eragile, ikastetxe eta udal egitasmo berri honetara batu ditu. Azaldu dutenez, “udalerri euskaldunetan aldaketa demografiko handia izan da azken urteotan, eta horrek eragin zuzena izan du eskoletan: gero eta gehiago dira jatorri atzerritarreko […]

Read More… from Euskara eta kulturartekotasuna uztartzeko egitasmoa aurkeztu dute Azpeitian