Euskaltzaindiak euskaltzain oso izendatu zuen Suárez iazko irailean eta heldu den uztailaren 1ean irakurriko du sarrera-hitzaldia Altsasun, sorterrian. Miren Agur Meabek emango dio erantzuna. Euskaltzaindiak euskaltzain oso izendatu zuen Castillo Suárez idazle nafarra iazko irailean. Orain, eta Akademiaren barne-arauek agintzen dutenari jarraituz, sarrera-hitzaldia egitea dagokio euskaltzainari. Uztailaren 1ean izango da ekitaldia, Altsasuko Iortia kulturgunean. Euskaltzaindiak […]
Kategoria: Euskara
‘Aniztasuna eta bizikidetza Nafarroan: euskara eta nazio identitateak’ liburua aurkeztu dute
Aurkeztutako lanak Aniztasunaren Kudeaketa Demokratikoa Nafarroan lan programaren ondorioak eta proposamenak biltzen ditu, azken lau urteetan Eusko Ikaskuntza eta Nafarroako Gobernuaren, Euskarabidearen bidez, elkarlanaren emaitza da. Eusko Ikaskuntzak eta Nafarroako Gobernuak Aniztasuna eta bizikidetza Nafarroan: euskara eta nazio identitateak izeneko liburua aurkeztu dute Iruñeko Kondestable Jauregian. Argitalpenak Aniztasunaren Kudeaketa Demokratikoa Nafarroan izeneko lan programa parte-hartzaile, […]
Bai Euskarari elkarteak Hupi, Errigora eta Sorland saritu ditu
Bai Euskarari Ziurtagiria eskuratzen duten entitateek apustu bat egiten dute, haien lanaren bidez, haratago joatea erabaki dute, euskaraz lan egin eta eroso bizi ahal izateko. Bai Euskarari elkarteak euskararen erabilera areagotzeko lan handia egiten ari diren hiru entitate saritu ditu aurten: Hupi, Errigora eta Sorland. Donostiako Miramar jauregian egin da sari banaketa eta Albina Stardust-ek […]
Read More… from Bai Euskarari elkarteak Hupi, Errigora eta Sorland saritu ditu
‘Nafarroa osoan bai!’ kanta eta bideoklipa aurkeztu dituzte Nafarroa Oinez festarako
Euskararen ofizialtasuna Nafarroa osora zabaltzeko aldarria egiten du abestiak. Nafarroa osoan bai! da aurtengo Nafarroa Oinez festarako sortu duten abestia. Maddalen Arzallus bertsolariak jarri dizkio hitzak eta Joseba Tapiak erantsi dio musika. Euskararen ofizialtasuna Nafarroa osora zabaltzeko aldarria egiten du kantak eta nahiz eta trikitilari gipuzkoarra izan den musika konposatu duena, bost emakumek abesten dute: […]
Read More… from ‘Nafarroa osoan bai!’ kanta eta bideoklipa aurkeztu dituzte Nafarroa Oinez festarako
Elgoibar, kultura eta hizkuntza aniztasunaren elkargune
Musika, dantza eta gastronomia uztartzen dituen egitarau oparoaz gozatzeko aukera egongo da ekainaren 11n Auzoko jaian. Euskara komunikaziorako tresna bihurtu eta aniztasunean oinarritutako euskal komunitatea eraikitzea da Auzokoren helburua. Elgoibarren elkartuko dira aurten ere Auzoko egitasmoa martxan duten herri guztietako partaideak. Ekainaren 11n, igandea, goizeko 11:30ean abiatuta, jatorri ezberdinetako hizkuntza eta kulturek bat egingo dute, […]
Read More… from Elgoibar, kultura eta hizkuntza aniztasunaren elkargune
Dena prest dute Olarizuko zelaietan Araba Euskaraz festarako
Igandean, ekainak 11, Olarizura bueltatuko da Arabako ikastolen aldeko jaia eta bildutako dirua Aguraingo ikastolarentzat izango da. Ikastolen Elkartearen baitan Arabako zortzi ikastola daude eta denek erabaki zuten iaz bat egitea Araba Euskaraz jaia antolatzeko. Pasa den urtean bildutako dirua Argantzun ikastolarentzat izan zen, aurtengoan, berriz, Aguraingo Lautadak jasoko du. “Kalitatezko hezkuntza euskalduna eskaintzen duen […]
Read More… from Dena prest dute Olarizuko zelaietan Araba Euskaraz festarako
Ondarroan dena prest dago igandean Ibilaldia ospatzeko
Besteak beste, Anje Duhalde, Xabi Solano, Dupla eta Garilak 26 talde eta bakarlariak igoko dira oholtzara. Horretaz gain, bertsolariak, Erronka edota zirku ikuskizun bat ere jasotzen du aurtengo egitarauak. Publiko guztientzako moduko egitaraua antolatu dute Zubi Zahar herri ikastolako lagunek 2023ko Ibilaldirako. Azaldu dutenez, guneak oso sektorialak ez izaten saiatu dira, eta hein handi batean […]
Read More… from Ondarroan dena prest dago igandean Ibilaldia ospatzeko
Korrikan parte-hartzeak efektu psikologiko positibo ugari dituela baieztatu du EHUko ikertzaile talde batek
Ikertzaileen arabera, “parte-hartzaileek ongizatearen adierazle maila altuagoak erakusten dituzte Korrikan parte hartu ondoren, aurretik baino. Eta, adierazle horietako batzuetan, adibidez, integrazio sozialaren kasuan, maila horrek iraun egiten du Korrika bukatu eta zazpi astera ere”. Emile Durkheim (1858-1917) soziologo aitzindariaren arabera, eta gaur egun ere baieztatu daitekenez, gizarte-isolamendua mehatxu larri bat izan daiteke osasunerako eta biziraupenerako, […]
Herri Urratseko antolatzaileek elkartasunerako deia egin dute
Euri-jasek Zuberoa, Nafarroa Beherea eta Lapurdiko ikastolen aldeko bestaren formatua murriztera eraman dute antolatzaileak eta galerei aurre egiteko ekarpen ekonomikoak egiteko bideak zabaldu dituzte. Uholdeen ondorioz, Herri Urrats jaiaren 40. edizioa ezin izango zutela ohiko formatuan ospatu iragarri zuen larunbatean antolakuntzak. “Ekaitz erauntsiak Herri Urrats ospatzeko geneukan ametsa zapuztu du. Aurten ezin izan dugu Zuberoako, […]
Read More… from Herri Urratseko antolatzaileek elkartasunerako deia egin dute
Kilometroak 2023rako propio sortutako ‘Erriola’ kanta entzungai da jada
Jon Maia bertsolariak sortu ditu Orereta Ikastolak antolatutako Kilometroak jaiaren abestiaren hitzak eta Janus Lester taldeak jarri dio musika. Gipuzkoako ikastolen aldeko aurtengo jaiak kantua du jada: Erriola. Urriaren 1ean Oreretan egingo den jaiarekin amaituko den Kilometroak urte osoko egitasmoaren leloaren izen bereko kanta da eta dagoeneko audio plataforma nagusienetan (Spotify, iTunes…) entzungai da. Jon […]
Read More… from Kilometroak 2023rako propio sortutako ‘Erriola’ kanta entzungai da jada
