AEKren Bilboko eraikinak 25 urte bete ditu

Txakur kaleko eraikinean daude Kalderapeko kulturgunea, Lizardi euskaltegia eta AEKren hainbat zerbitzu. Urteurrena abenduaren 15ean ospatuko da, eta kultur ekitaldiak antolatuko dira 2023an zehar. Bilboko Zazpi Kaleetan AEKren hainbat zerbitzu, Lizardi euskaltegia eta Kalderapeko kulturgunea biltzen dituen eraikinaren 25. urtemuga ospatuko da abenduaren 15ean, Txakur kaleko 1. atariko egoitzan. Urteurren jaiaz gozatzeaz gain, kulturgunea dinamizatzea […]

Read More… from AEKren Bilboko eraikinak 25 urte bete ditu

Eneko Zuloagak ‘Mendebaleko euskara zaharra’ liburua aurkeztu du EHU eta Euskaltzaindiaren eskutik

Mendebaleko Euskara Zaharra X. eta XV. mendeen artean koka daitekeen makroeuskalkia da, eta ikerlan honek makroeuskalki horren ezaugarri bereizgarriak aztertzen ditu, Arabako, Bizkaiko, Gipuzkoako eta Nafarroako ibar batzuetako batasun linguistiko zaharraren nondik norakoak argitzeko. Euskal Herriko Unibertsitateak eta Euskaltzaindiak elkarlanean argitaratutako Mendebaldeko euskara zaharra: ezaugarriak, kronologia eta geografia ikerlana aurkeztu dute. Eneko Zuloaga hizkuntzalariaren ikerlana […]

Read More… from Eneko Zuloagak ‘Mendebaleko euskara zaharra’ liburua aurkeztu du EHU eta Euskaltzaindiaren eskutik

Euskaraldiaren hirugarren edizioak gizartean finkatzen ari dela erakutsi du

161.099 lagunek izena eman edo berretsi dute aurtengo edizioan. Entitateei dagokienez, guztira 6.634k eman dute izena aurtengoan eta 8.563 egoitzatan sortu dituzte ariguneak. Euskaraldiaren hirugarren edizioa bukatzen den egunean bertan bildu dira ekimenaren koordinazio mahaia osatzen duten erakundeetako ordezkariak ariketaren inguruko balorazioa egiteko. Lehen ediziotik, 2018tik, hizkuntza ohituretan eragiteko helburua izan duen ariketa praktikoa izan […]

Read More… from Euskaraldiaren hirugarren edizioak gizartean finkatzen ari dela erakutsi du

Euskaltzaindiak ‘Dibiña I’ ikerlana aurkeztu du, Gasteizko toponimiaren VIII. liburukia

Aurrekoetan bezala, Elena Martínez de Madina ikertzaile eta euskaltzain urgazleak atondu du argitalpena.  Euskaltzaindiak Gasteizko Toponimia VIII. Dibiña I argitalpena aurkeztu du gaur, Gasteizen bertan. Prentsaurrekoa Euskaltzaindiaren Arabako ordezkaritzan egin da (Etxezarra eraikina) eta bertan izan dira Gorka Urtaran Gasteizko alkatea, Andres Urrutia euskaltzainburua, Roberto Gonzalez de Viñaspre euskaltzain oso eta Euskaltzaindiaren Arabako ordezkaria, eta […]

Read More… from Euskaltzaindiak ‘Dibiña I’ ikerlana aurkeztu du, Gasteizko toponimiaren VIII. liburukia

Idurre Eskisabel izango da Euskalgintzaren Kontseiluko idazkari nagusi berria

Beasaindarrak Paul Bilbao Sarria ordezkatuko du. Euskalgintzaren Kontseiluak Idurre Eskisabel Larrañaga idazkari nagusi berria izango dela iragarri du gaur. 12 urteko ibilbidearen ondoren, Paul Bilbao Sarria ordezkatuko du Kontseiluko ardura nagusienean. Abenduaren 6an Durangon irudikatuko da kargu hartzea, erakundearen 25. urteurreneko ekitaldian. “Ilusio eta erantzukizun handiz” jaso du Eskisabelek Kontseiluko ardura nagusia betetzeko proposamena. “Euskalgintzak […]

Read More… from Idurre Eskisabel izango da Euskalgintzaren Kontseiluko idazkari nagusi berria

Itxaro Borda idazlea eta Andres Alberdi hizkuntzalaria euskaltzain oso izendatu ditu Euskaltzaindiak

Itxaro Bordak Xarles Videgainen hutsartea beteko du eta Andres Alberdik Andoni Sagarnarena. Orain, zortzi hilabeteko epea dute biek sarrera-hitzaldia prestatzeko. Euskararen Akademiak euskaltzain berriak izendatu ditu Donostiako udaletxean egin den Osoko bilkuran. Euskaltzain osoek bozketa egin dute Xarles Videgain eta Andoni Sagarna emeritu izatearen ondorioz sortutako hutsuneak betetzeko, eta Itxaro Bordak (Baiona, 1959) eta Andres […]

Read More… from Itxaro Borda idazlea eta Andres Alberdi hizkuntzalaria euskaltzain oso izendatu ditu Euskaltzaindiak

Euskaltzaindiak ‘Euskararen gogoetagunea’ aurkeztu du, euskararen etorkizun-ikuspegia landu eta arnas luzeko estrategiak eta adostasunak marrazteko asmoz

Akademiaren Jagon saila arduratu da egitasmoaz, eta hizkuntza komunitatearen diagnostikorik finenak eta pentsabiderik onenak arrago batera biltzea du xede, “ikuspegi desberdinak elkarrizketan jartzeko moduko sinesgarritasunez”. Euskaltzaindiak Euskararen Gogoetagunea aurkeztu du jendaurrean. Jagon sailaren barruan kokatzen da egitasmoa, eta proiektu berriaren gogo-nahiak ondo azaldu ditu Jon Sarasua irakasle, ikertzaile eta Gogoetagunea-ren koordinatzaileak: “XXI. mendeak galdegai berriak […]

Read More… from Euskaltzaindiak ‘Euskararen gogoetagunea’ aurkeztu du, euskararen etorkizun-ikuspegia landu eta arnas luzeko estrategiak eta adostasunak marrazteko asmoz

Errigorak eta Euskaltzaleen Topaguneak agerraldi bateratua egin dute Iruñean

Hiru egun barru, azaroaren 18an, hasiko da Euskaraldia, Euskal Herriko milaka lagunek egingo duten ariketa sozial masiboa. Hala ere, oraindik bada izena emateko aukera euskaraldia.eus webgunean. Iruñako Geltoki espazioan bildu dira Errigorako eta Euskaraldiko kideak, izan ere, Errigoraren kanpaina bukatu berri da eta Euskaraldia hiru egun barru hasiko da. Bi ekimenen inguruan hitz egiteko elkartu […]

Read More… from Errigorak eta Euskaltzaleen Topaguneak agerraldi bateratua egin dute Iruñean

‘Hitzal lege’ erakusketa paratu dute Nafarroako parlamentuan

2023ko urtarrilaren 15era arte ikusgai izango da bertan, eta garrantzi historikoa izan duten euskarazko testu juridikoak erakutsiko ditu, arlo pribatukoak zein publikokoak. Hitzak Lege izeneko erakusketa ibiltariak ateak ireki ditu Nafarroako Parlamentuan. 2023ko urtarrilaren 15era arte bisitatu ahal izango da, Eusko Legebiltzarrean azken bost hilabeteak eman eta gero. Euskal hiztunek harreman juridikoetan euskara erabili dutela […]

Read More… from ‘Hitzal lege’ erakusketa paratu dute Nafarroako parlamentuan

Euskaraldiaren izen-ematea azken txanpan da jada

Euskaraldia hasteko hamar egun falta direnean, herritarrek ariketa sozialean parte hartu eta izena emateko deia egin dute hainbat eragilek Donostian. Euskaraldia hasteko hamar egun falta direnean, ariketan parte hartzeko deia egin dute gaur antolatzaileek eta gizarteko arlo ezberdinetako lagunek Donostiako San Telmo museoan egindako agerraldian. Izen-ematea erritmo onean doala aipatu dute ekimenaren koordinazio mahaiko kideek […]

Read More… from Euskaraldiaren izen-ematea azken txanpan da jada