Castillo Suarez idazle altsasuarra euskaltzain oso izendatu dute

Suarezek Patxi Zabaletaren hutsartea beteko du Euskaltzaindian. Orain, euskaltzain oso berriak zortzi hilabeteko tartea dauka sarrera-hitzaldia paratzeko. Suarez kontuan hartuta, 96 lagun dira sorreratik Euskararen Akademiak izendatu dituen euskaltzain osoak. Euskaltzaindiak euskaltzain berria izendatu du gaur, Nafarroako Parlamentuan egin den Osoko bilkuran. Euskaltzain osoek bozketa egin dute Patxi Zabaleta emeritu izatearen ondorioz sortutako hutsunea betetzeko, […]

Read More… from Castillo Suarez idazle altsasuarra euskaltzain oso izendatu dute

Herritarrek Euskaraldiaren hirugarren edizioan izena emateko epea zabalik dute jada

Herritarren hizkuntza ohituretan eta praktika linguistikoetan euskarak gero eta leku zabalagoa izatea lortu nahi dute oraingoan ere. Bi hilabete baino gutxiago falta dira Euskaraldia abian jartzeko, eta herritarrek ariketan izena emateko aukera zabalik dute jada. Aurten, berriz, aurreko urteetan izena eman zutenek, parte hartzea berretsi baino ez dute egin beharko, www.euskaraldia.eus gunean sartuta edo posta […]

Read More… from Herritarrek Euskaraldiaren hirugarren edizioan izena emateko epea zabalik dute jada

UEMAren arabera, ikus-entzunezkoetan, euskara erdaren oso azpitik dago

Telebista, streaming plataformak, sare sozialak, musika eta bideo-jokoetan gazteek zer kontsumitzen duten aztertu da, eta ondorioztatu dutenez, erdarazko kontsumoa nagusitzen da guztietan. Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak (UEMA) agerraldia egin du Eusko Legebiltzarrean, gazteen ikus-entzunezkoen kontsumoari buruzko ikerketa aurkezteko. Azterlanean, telebista, sare sozialak, streaming plataformak, musika eta bideojokoen kontsumoa aztertu dute, eta euskara erdaren oso azpitik dagoela […]

Read More… from UEMAren arabera, ikus-entzunezkoetan, euskara erdaren oso azpitik dago

Euskaltzaindiak jarraipena emango dio Mintzola egitasmoari

Mintzolaren lan eremua euskaraz egiten den ahozko jarduna izango da, batez ere, euskarazko eguneroko hizkera. Mintzola ahozko Laborategiak iaz bere ibilbidea amaitutzat eman ondoren, Mintzola egitasmoa hizkeraren lantegia izango da aurrerantzean. Horretarako, Euskaltzaindiak bere lan eremua, lehentasunezko lan ildoak eta jarduerak finkatu ditu. Ohi duen lez, horiek guztiak ahozkoaren inguruan lan egiten duten eragileekiko lankidetzan […]

Read More… from Euskaltzaindiak jarraipena emango dio Mintzola egitasmoari

Sü Aziak eta Euskaltzaindiak ‘Allande Socarros (1957-2021) Euskal idazlan eta lekukotasunak’ liburua aurkeztu dute

Liburua bi zatitan antolatu dute: batetik, Allandek berrogei urtez idatzi zituen artikulu eta liburuetako idatz-zati hautatuak biltzen ditu, eta bestetik, Allande ontsa ezagutu zuten hamabi pertsonaren lekukotasunak eskaintzen ditu. Argitalpen berriaren bidez, Euskaltzaindiak eta Sü Azia elkarteak iragan urteko abenduaren 9an zendu zen Allande Socarros zuberotar euskaltzain urgazlea ohoratu nahi izan dute. Liburua bi zati nagusitan […]

Read More… from Sü Aziak eta Euskaltzaindiak ‘Allande Socarros (1957-2021) Euskal idazlan eta lekukotasunak’ liburua aurkeztu dute

Mintzalasai euskararen aldeko festibala irailaren 19tik 25era egingo da Miarritze, Angelu eta Baionan

Antolatzaileen arabera, “sorpresa politez beterik itzuliko da Mintzalasai festibala aurten ere, ohiko hitzorduez gain euskaraz harremantzeko uneak eta guneak dinamizatzeko helburuarekin”. Aurten ere, zazpi egunez 53 ekimenez gozatzeko aukera eskainiko du Mintzalasai festibalaren hamaikagarren edizioak. Testuinguru berezi honetan, egitarau berritua eta erakargarria prestatu dutela aurreratu dute, tokiko 45 eragileren laguntzari esker. Aurtengoan “elkartzeko eta euskaraz […]

Read More… from Mintzalasai euskararen aldeko festibala irailaren 19tik 25era egingo da Miarritze, Angelu eta Baionan

‘Egun bat, hitz bat’ izeneko egutegia argitaratuko du Mintzalasai elkarteak

Euskara eta euskal kultura hobeto ulertzeko egutegia izango da. Abendutik aurrera egongo da salgai 8 euroren truke sarean eta beste hainbat salmenta puntutan. Urte bukaera honetako berritasun batekin dator Mintzalasai elkartea, Euskararen Erakunde Publikoa eta Euskal Kultur Erakundearen babesarekin: Egun bat, hitz bat izeneko egutegia. “Egunerokotasunean, urteko 365 egunetan euskararekiko eta kulturarekiko lotura bat sortzeko […]

Read More… from ‘Egun bat, hitz bat’ izeneko egutegia argitaratuko du Mintzalasai elkarteak

Gazteek hizkuntza ohituren inguruan gogoeta egiteko abian da ‘Arnasetik’ bideosormen lehiaketa

Euskararen arnasguneek duten garrantzia jendarteratzea du helburu egitasmoak. Arnasa Gara ekimenaren baitan, Arnasetik bideosormen lehiaketa sortu dute UEMAk, Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroak Gobernuak, arnasguneetako gazteen hizkuntza ohituren inguruan gogoeta sustatu nahian. Urriaren 5ean amaituko da lanak aurkezteko epea, eta urriaren 28an banatuko dira sariak, Villabonan egingo den ekitaldian. Sormena erabiliz, istorioak kontatzeko gonbidapena luzatzen zaie […]

Read More… from Gazteek hizkuntza ohituren inguruan gogoeta egiteko abian da ‘Arnasetik’ bideosormen lehiaketa

Euskalgintzaren Kontseiluak eta Behatokiak Nafarroako dekretuari zuzenketak egin dizkiote

Artikulu berri bat txertatzea proposatu dute, zeinaren arabera edozein lanpostutan euskararen ezagutzaren balorazioa ezin izango da atzerriko hizkuntza guztien balorazioaren batura baino baxuagoa izan. Uztailaren 6an Nafarroako Gobernuak Nafarroako administrazio publikoetan sartzeko eta bertako lanpostuak betetzeko merezimenduen balorazio-dekretua jarri zuen herritarren eskura. Euskalgintzaren Kontseiluak eta Hizkuntz Eskubideen Behatokiak aurkeztutako proposamenari hainbat zuzenketa egin dizkiote orain, […]

Read More… from Euskalgintzaren Kontseiluak eta Behatokiak Nafarroako dekretuari zuzenketak egin dizkiote

Castillo Suarez idazlea eta Paula Kasares soziolinguista, euskaltzain oso izateko hautagai

Iraileko Osoko bilkuran jakingo da Patxi Zabaleta euskaltzain emerituaren lekua nork hartuko duen. Alkizan egin den Osoko bilkuran, Castillo Suarez idazlearen eta Paula Kasares soziologoaren izenak aurkeztu dira euskaltzain oso izateko hautagai. Gogoratu behar da Patxi Zabaleta emeritu izatera igaro zela maiatzaren 20an, eta maiatzaren 21ean Baztango udaletxean egin zen Osoko bilkuran zabaldu zela hautagaiak […]

Read More… from Castillo Suarez idazlea eta Paula Kasares soziolinguista, euskaltzain oso izateko hautagai