EuskarAbentura 2022 espedizioa uztailaren 1etik 31ra egingo da

Ekimenaren helburuak dira Euskal Herria ezagutu eta balore positiboak transmititzea eta eremu ez formaletan gazteengan euskara eta mundu mailako gazte euskaldunen sare bat osatzea. EuskarAbentura 2022 espedizioak bideari ekiteko hilabete eskas geratzen denean antolatzaileek dena prest dute. “Datorren uztailaren 1etik 31ra bitartean, Euskal Herriko 128 gaztek euskararen lurraldea luze-zabal zeharkatuko dute oinez; orain arteko espedizio jendetsuena […]

Read More… from EuskarAbentura 2022 espedizioa uztailaren 1etik 31ra egingo da

Mintza Eguna egingo dute ekainaren 5ean, Hendaian

Euskal Herriko Mintzalagun eta euskaltzale guztiak gonbidatu nahi dituzte ekimenera, harreman berriak sortzeko eta Mintzapraktika egitasmoa ezagutzeko aukera bikaina dela diote antolatzaileek. Txartelak maiatzaren 30era arte egongo dira salgai. Euskal Herriko mintzalagunen festa nagusia egingo da ekainaren 5ean, Hendaian. Euskaltzaleen Topagunea da ekimen honen antolatzailea eta euskaltzale guztiei luzatu nahi izan die gonbita, euskararen inguruan, […]

Read More… from Mintza Eguna egingo dute ekainaren 5ean, Hendaian

Paskual Rekalde: “Baztango euskara ‘nafartzen’ ari da”

Euskaltzain osoak sarrera-hitzaldia egin du gaur sorterrian, Amaiurren. 2020ko uztailaren 17an, Euskaltzaindiak euskaltzain oso izendatu zuen hizkuntzalari nafarra, baina pandemiaren eraginez sarrera-hitzaldia atzeratu da. Duela bi urte, Euskaltzaindiak euskaltzain oso izendatu zuen Paskual Rekalde hizkuntzalari nafarra. Orain, eta Akademiaren barne-arauek agintzen dutenari jarraikiz, sarrera-hitzaldia egitea egokitu zaio euskaltzainari. Euskaltzaindiak bere sorterriko plazan antolatu duen ekitaldian […]

Read More… from Paskual Rekalde: “Baztango euskara ‘nafartzen’ ari da”

Ikus-entzunezko Lege berriaren harira, adierazpen bateratua sinatu dute hainbat eragilek

Estatuko berezko hizkuntzen aldeko eragileek adierazpen bateratua sinatu dute, Lege-proiektuan txertatu diren hizkuntza guztien berdintasuna bermatzeko ekarpenak eskasak eta testimonialak direla kritikatuz eta alderdi politikoak interpelatuz.  Atzo, Estatu espainiarreko Kongresuak Ikus-entzunezko Komunikazioaren Lege Orokor berriaren eztabaidari ekin zion. Batzordean, alderdiek egindako ekarpenak bozkatu ziren, maiatzaren 26an egingo den osoko bilkuran bozkatuko den lege-proiektuaren azken bertsioa onartzeko. Honen aurrean, Estatuko […]

Read More… from Ikus-entzunezko Lege berriaren harira, adierazpen bateratua sinatu dute hainbat eragilek

Euskaraldiak ariguneak areagotu nahi ditu aurtengo edizioan

Ariguneak osatzea erabakitzen duten entitateek ariguneak.euskaraldia.eus/izen-ematea webgunean eman ahal izango dute izena. 2022ko azaroaren 18an hasi eta abenduaren 2an amaituko da hirugarren edizioa. Herritar norbanakoek irailaren 28tik aurrera ahobizi edo belarriprest roletan izena emateko edo parte hartzea berresteko aukera izango dute. Euskaraldiaren antolatzaileek euskaraz lasai aritzeko guneak sortzeko deia egin diete era guztietako entitateei. Udazken […]

Read More… from Euskaraldiak ariguneak areagotu nahi ditu aurtengo edizioan

Euskararen eta ikus-entzunezkoen arloko eragileen arabera, Ikus-entzunezko Legeak euskararen gutxieneko presentzia arautu behar du

Adierazi dutenez, “Legeak eragin handia izango du euskararen etorkizunean, eta beraz, beharrezkoa da Legeak gure hizkuntzaren presentzia duina bermatzeko gutxieneko neurriak jasotzea”. Azken hilabeteotan hainbat ekimen eta lanketa bideratu dira horri begira. Ostegun honetan Estatu espainiarreko Kongresuak Ikus-entzunezko Lege berriaren eztabaidari ekingo dio, eta eztabaidaren atarian, Legeak bere egin behar dituen ardatz nagusiak proposatzeko batu […]

Read More… from Euskararen eta ikus-entzunezkoen arloko eragileen arabera, Ikus-entzunezko Legeak euskararen gutxieneko presentzia arautu behar du

Herritarra, parekidea eta parte hartzailea den egitarau bat prestatu dute 40. Ibilaldirako

Erro, harri, har lelopean, 2022ko maiatzaren 29an ospatuko da Bizkaiko ikastolen aldeko jaia, Bilbon. Pandemia osteko lehen jai handia izango dela nabarmendu dute. Bizkaiko ikastolen aldeko jaiak 40 urte beteko ditu aurten eta dagoeneko prest da maiatzaren 29rako antolatu duten egitaraua. Guztira 4,2 kilometro eta lau gune izango ditu Ibilaldiak. Seigarrenez egingo da Bilbon, eta […]

Read More… from Herritarra, parekidea eta parte hartzailea den egitarau bat prestatu dute 40. Ibilaldirako

Euskalgintzako hainbat eragilek ‘Euskara Aurrera’ martxan parte hartzeko deia egin dute

Maiatzaren 21ean 17:30ean, Donostiako Antiguako tuneletik abiatuko den manifestazioan izango direla iragarri dute, eta dei egin diete euskaltzale guztiei deialdira batu daitezen eta “elkarrekin urrats erraldoia eman dezagun”. Euskalgintzako hainbat ordezkarik agerraldia egin dute Donostian, datorren maiatzaren 21ean Gipuzkoako hiriburuan bertan Euskara Aurrera lelopeko manifestazioan parte hartzeko deia egiteko. Paul Bilbao (Euskalgintzaren Kontseilua), Kike Amonarriz […]

Read More… from Euskalgintzako hainbat eragilek ‘Euskara Aurrera’ martxan parte hartzeko deia egin dute

Korrikak lekukoa pasa dio Euskaraldiari

2022an euskaltzaleak kalera ateratzeak, euskararen aldeko ekimen jendetsuek eta euskararen ezagutza zein erabilera areagotzeko urrats sendoek berebiziko garrantzia dutela nabarmendu dute bi ekimenetako arduradunek. Korrika eta Euskaraldiako arduradunek 2022a hitzaren eta ekintzaren urtea izango zela  azaldu zuten urte hasieran. Izan ere, urte berdinean ziren burutzekoak 22. Korrika eta Euskaraldiaren hirugarren edizioa, eta ekimen bietako antolatzaileek […]

Read More… from Korrikak lekukoa pasa dio Euskaraldiari

Ikur-diplomak iaz izendatutako urgazle berrientzat

Baionako Herriko Etxean egin den Ageriko bilkuran, Euskararen Akademiak ikur-diplomak banatu ditu 2021ean izendatutako urgazle berrien artean. Euskaltzaindiak ikur-diplomak banatu dizkie iaz izendatutako urgazle berriei. Ageriko bilkura Baionako Herriko Etxean izan da, txistularien musikak girotu duela ekitaldia. Andres Urrutia euskaltzainburuak eta Xabier Parrilla Etchart Baionako auzapezordeak egin die harrera urgazle berriei. Bere mintzaldian, Urrutiak gogoratu […]

Read More… from Ikur-diplomak iaz izendatutako urgazle berrientzat