Herri Urrats besta Senpereko lakura itzuliko da maiatzaren 8an

Itzulera izango da 39. edizioaren leloa. Gune guztietan, dantza, musika eta animazioa izango dira nagusi. Hamazortzi egun falta dira Iparraldeko Ikastolen aldeko besta Senpereko lakura itzultzeko eta gaur egitaraua aurkeztu dute. Antolatzaileek aurreratu dutenez, gune guztietan, dantza, musika eta animazioa izango dira nagusi. “Aurten programazioari dagokionean indar berezia egin dugu, eta kalitatezko programazio bat osatzea […]

Read More… from Herri Urrats besta Senpereko lakura itzuliko da maiatzaren 8an

‘Zortzi Alaba Dantzari’ da aurtengo Araba Euskaraz festarako kanta

Ekainaren 19an Olarizun izango da aurtengo Arabako ikastolen aldeko jaia eta bildutako dirua Trebiñuko Argantzun ikastolarentzat izango da. Manex Agirre bertsolariak jarri dizkio hitzak eta Sukasuan eta Dupla taldeek erantsi diote musika. Zortzi alaba dantzari da aurtengo Araba Euskaraz festaren abestia. Manex Agirre bertsolariak jarri dizkio hitzak eta Sukasuan eta Dupla taldeek erantsi diote musika. […]

Read More… from ‘Zortzi Alaba Dantzari’ da aurtengo Araba Euskaraz festarako kanta

Ediziorik maitatuena eta zainduena izan da aurtengo Korrika

Edizio berriak eta berrituak egiten jarraitzeaz gain, euskal gizarteari Korrika eskainiko zaio euskararen olatua handitzen jarraitzeko. Atzoko Korrikaren amaiera eta festa arrakastatsuaren ondoren, 22. edizio honen lehendabiziko balantzearen berri emateko bildu dira gaur AEKko ordezkariak, Donostiako Bulebarrean. “Egin dugu! Oso Korrika garrantzitsua izan da!”, hitz horiekin eman diote hasiera agerraldiari. Bertan, adierazi dutenez, “oso garrantzitsua” […]

Read More… from Ediziorik maitatuena eta zainduena izan da aurtengo Korrika

Karmele Jaiok 22.Korrikarako idatzi duen mezua

Herri honen eztarritik ateratako irrintzi bat. Hori da Korrika. Oihu honek hogeita bigarrenez erakutsi digu hizkuntza bat ez dela hitzekin egiten bakarrik, hitzekin eta gorputzekin baizik. Belaun eta hanken gainean trostan eraman daitekeela hitza; dardara, arnasestu eta izerdi artean pasatu ahal zaiola elkarri eskutik eskura. Hizkuntza zerbait fisiko bihurtzeko ahalmena du Korrikak. Gure a e […]

Read More… from Karmele Jaiok 22.Korrikarako idatzi duen mezua

Korrikaren amaiera festarako dena prest da Donostian

Donostiako Boulevard Zumardian bukatuko da Korrikaren edizio honen 2.500 kilometroko ibilbidea, apirilaren 10ean, eta aurreikusitakoa baino urtebete geroago. Antolatzaileek azaldu dutenez, “Gipuzkoako hiriburu osoa zeharkatu ondoren, Zurriola hiribidetik sartuko da karabana koloretsua. Amaiera ekitaldia bertan izango da; eta segidan, bertaratutakoei helduko zaie festarako tenorea”. 22. Korrikaren amaiera festa aurkezteko egin dute prentsa-agerraldia gaur Korrikako arduradunek. […]

Read More… from Korrikaren amaiera festarako dena prest da Donostian

Donibane Garaziko adierazpena aurkeztu dute, ‘Hitzekin. Denok euskara doan’ dinamikaren barruan

Adierazpen honekin, Euskal Herriko administrazio nagusiei dei egiten diete, “unea da euskal herritar orori euskara ikasteko bidea doakoa izan dakion neurriak hartzeko. Proposamen eta bide ezberdinak ezagutzen ditugu. Elkar gaitezen eta osa dezagun, elkarlanean, eta berandu baino lehen, guztiok doan ikasteko bide-orria”. AEK-k Hitzekin denok euskara doan izeneko dinamika aurkeztu zuen duela bi aste, Korrikaren […]

Read More… from Donibane Garaziko adierazpena aurkeztu dute, ‘Hitzekin. Denok euskara doan’ dinamikaren barruan

Sakelako hiztegien bilduma berrargitaratu dute

Euskararen ikaspenean bidelagun izatea eta ahozko erabilera azkartzea ditu helburu hiztegi sortak. Euskararen Erakunde Publikoak (EEP), Euskal Elkargoak, eta Baiona, Donibane Lohizune, Hendaia eta Miarritzeko herriko etxeek sakelako 30 hiztegi jasotzen dituen bildumaren berrargitalpena aurkeztu dute. Material honen helburua bikoitza dela diote: alde batetik, “euskararen ikaspenean bidelagun izatea eta ahozko erabilera azkartzea”. Bestetik, “gai orokorrak […]

Read More… from Sakelako hiztegien bilduma berrargitaratu dute

Euskararen eta euskal kulturaren sustapenerako egitasmoak bultzatuko dituen hitzarmena sinatu dute Euskaltzaindiak eta Bertsozalek

Tartean, Mintzola ahozko lantegiak abiatutako zenbait ekimen bultzatuko dituzte. “Euskaltzaindiak bertsolaritzarekin eta Bertsozale elkartearekin harreman estua izan du betidanik, eta hitzarmen honen bitartez, erakundeon arteko elkarlanean sakontzea eta elkarrekin euskalgintzan eta kulturgintzan eragiteko gaitasuna biderkatzea da gure nahia”, adierazi dute Euskal Herriko Bertsozale Elkarteko ordezkariek, Euskaltzaindiarekin sinatutako hitzarmenaren harira. Akademiaren egoitzan elkartu dira Euskal Herriko Bertsozale […]

Read More… from Euskararen eta euskal kulturaren sustapenerako egitasmoak bultzatuko dituen hitzarmena sinatu dute Euskaltzaindiak eta Bertsozalek

Ekainaren 5ean egingo dute Euskal Eskola Publikoaren Jaia, Bastidan

Hazitik gora izango da leloa. “Honen bidez Arabako Errioxako ikastetxe publikoak balorean jarri nahi ditugu, bizitzen ari diren transformazio prozesuak aitortuz eta gizarteratuz. Covid-19aren ondorioz azken bi urteetan bertan behera geratu ondoren, Euskal Eskola Publikoaren jaia Bastidan ospatuko da aurten, ekainaren 5ean. Bastidako eskola publikoko ordezkariek, Arabako Errioxako ikastetxe publikoetako ordezkariek, familiek eta zuzendaritza-taldeak prentsa […]

Read More… from Ekainaren 5ean egingo dute Euskal Eskola Publikoaren Jaia, Bastidan

Mundu osoko 21 hiritan egingo da Korrikarekin lotura duen ekimenen bat

Etxepare Euskal Institutuaren unibertsitate sarearen baitan eta euskal etxeetan egitarau bereziak antolatu dituzte AEK-ren ekimenarekin bat egiteko Ostegun honetan hasiko da Korrika Hitzekin lelopean. Amurriotik abiatuko da eta apirilaren 10ean amaituko da Donostian. Guztira 2.500 kilometro egingo dituzte Euskal Herri osoan barrena. Baina, beste behin ere, Korrikaren mezua mundu osora zabalduko dutela iragarri dute, mundu […]

Read More… from Mundu osoko 21 hiritan egingo da Korrikarekin lotura duen ekimenen bat