Ikastola batetik ikastola guztietara salto egiteko Milimetroak egitasmoa aurkeztu dute

Milimetroak apirilaren 26an egingo da Oarsoaldean eta maiatzaren 20an Tolosaldean. Kilometroak festa erraldoia eta bakarra ardatz zuen ohiko eredua atzean uzteko asmoa azaldu dute aurten. Berrikuntzen artean, gaur Euskal Herriko Ikastolen Etxean aurkeztu duten Milimetroak izeneko egitasmoa dago. Ekimen honen bitartez, Ibarrako Uzturpe ikastolak Tolosaldeako beste ikastetxeetako ikasleekin harremana sustatu nahi du eta bide batez, […]

Read More… from Ikastola batetik ikastola guztietara salto egiteko Milimetroak egitasmoa aurkeztu dute

Amurrion dena prest dute 22. Korrikari hasiera emateko

Euskal Herriko jendarteak hitzordu garrantzitsua izango du datorren ostegunean, martxoak 31, Amurrion. Izan ere, 22. Korrika bertatik abiatuko da arratsaldeko 16:30ean. Amurrioko eta Aiaraldeko herritarrek egun osoko jaia prestatu dute Korrikari hasiera emateko. Hasteko, txupinazoa eta kale animazioarekin girotuko dute herria, eta goizean hainbat ekimenek alaituko dute eguna. Eguerdian parrillada antolatu dute eta herriko hainbat […]

Read More… from Amurrion dena prest dute 22. Korrikari hasiera emateko

AEK-k doako ezagutzaren unibertsalizazioaren beharra jorratuko duen dinamika abiatu du

Ekimenaren gakoa da azpimarratzea euskara ikasi nahi duten herritarrek dohainik jarduteko parada izan behar dutela. Dinamika horren lehendabiziko aurkezpena gaur goizean egin da Bilboko Kalderapekon. Bertan Alizia Iribarren AEKko koordinatzaile nagusiak, Asier Amondo Korrikako arduradunak, eta Garbilan eta Iberdrola enpresetako hainbat langilek hartu dute parte. Hitzekin. Denok euskara doan. Langileok prest dinamikaren ildoetako bat azaldu […]

Read More… from AEK-k doako ezagutzaren unibertsalizazioaren beharra jorratuko duen dinamika abiatu du

Gotzon Garate bekaren IV. deialdia abian da

Ikerketa esparrua edo gaia honako hau izango da: “Hizkuntza aniztasuna Elgoibarren: jatorri atzerritarreko bizilagunak eta euskara”. Bekarako proposamenak 2022ko apirilaren 7ra arte aurkeztu ahal izango dira. Elgoibarko Udalak Gotzon Garate bekaren laugarren deialdia jarri du martxan, eta ikerketa esparrua edo gaia honako hau izango da: “Hizkuntza aniztasuna Elgoibarren: jatorri atzerritarreko bizilagunak eta euskara”. Ikerketa lan honen […]

Read More… from Gotzon Garate bekaren IV. deialdia abian da

Euskal Kulturaren Astea egingo dute Baionako St Etienne MVCan

Apirilaren 1etik 9ra bitartean, egunero proposatuko dituzte animazioak hainbat eragileren parte hartzearekin: Bernat Etxepare lizeoko ikasleak, Gaia elkartea, Jakinola Hizkuntzen Etxea, Planning Familial… 22. Korrikaren karietara, Saint-Etienne auzoko Hiritarren Bizirako Etxeak euskararen eta euskal kulturaren inguruko egitaraua prestatu du apirilaren 1etik 9ra bitartean. Proposatutako jarduerak hainbat eragileren parte hartzearekin antolatu dituzte Baiona garaiko auzoetan: Bernat […]

Read More… from Euskal Kulturaren Astea egingo dute Baionako St Etienne MVCan

22. Korrikaren aurkezpen soziala egin dute Iruñean

“Lasterka, arineketan, antxintxika… Korrika hastea baino ez da falta. Amurriotik Donostiara. Martxoaren 31tik apirilaren 10era. 2.575 kilometro. Korrika”. Korrikaren 22. edizioa hasteko bi aste baino falta ez direnean, ehunka herri eta auzotan Korrika Batzordeak lanean ari diren honetan, Iruñean egin zen atzo arratsaldean aurtengo edizioaren lehendabiziko Korrikaren aurkezpen soziala, Nafarroako Antzerki Eskolan. “Lekuko erraldoiak Amurriora […]

Read More… from 22. Korrikaren aurkezpen soziala egin dute Iruñean

[BIDEOA] Milaka irribarreren atlasa osatzeko ‘Infinitu Irribarra’ egitasmoa abiatu dute

Kilometroak jaiaren berrikuntzetako bat da. Infinitu Irribarra egitasmoak euskara eta Euskal Herriaren aldeko irribarreak biltzea du helburu. Hauxe da, laburrean, aurtengo Gipuzkoako ikastolen aldeko jairako proposatu duten erronketako bat. Donostiako Tabakaleran eman dute egitasmoaren berri, Julen eta Antton Telleria kazetariek gidatu dute aurkezpena eta Ibarrako Uzturpe ikastolako lau lagunek nondik norakoak argitu dituzte. “Irribarre bat […]

Read More… from [BIDEOA] Milaka irribarreren atlasa osatzeko ‘Infinitu Irribarra’ egitasmoa abiatu dute

Netflixek 70 lan eskainiko ditu euskaraz

Plataformak 5.559 film eta telesail eskaintzen ditu Hego Euskal Herrian. Gaur egun euskaraz dauden bakarrak Handia, Errementari eta Black is Beltza filmak dira. Ikus-entzunezkoak galegoz eta katalanez ere azpititulatuko dituela iragarri du Netflixek. Euskara, galegoa eta katalanaren presentzia sustatzeko asmoz, Netflix plataformak nazioarteko hainbat telesail eta film azpititulatu eta haur eta familientzako hainbat lan bikoiztuko […]

Read More… from Netflixek 70 lan eskainiko ditu euskaraz

Nafarroan hirugarren Euskaraldia antolatzeko hitzarmena sinatu dute

Ariketa soziala azaroaren 18tik abenduaren 2ra egingo da Euskal Herri osoan. Euskaraldiaren hirugarren edizioa antolatzeko lanak aurrera doaz Euskal Herri osoan. Euskaltzaleen Topaguneak jakinarazi duenez, “herri batzordeak aktibatzen ari dira, herriz-herri hizkuntza ohituretan eragiteko ariketa soziala antolatzeko”. Lehen bi edizioetan egin zen bezala, Euskal Herriko ehunka herritan jarriko da martxan Euskaraldia berriro ere, eta, horretarako, […]

Read More… from Nafarroan hirugarren Euskaraldia antolatzeko hitzarmena sinatu dute

Ikastetxe eta euskaltegietarako 22. Korrikaren unitate didaktikoak aurkeztu dituzte

Bilduma www.korrika.eus webgunean dago eskuragarri, eta ikastetxeetarako unitate sorta osorik on-line lantzeko aukera dago. AEK/Korrikako eta Ikastolen Elkarteko arduradunek Korrikaren edukiak lantzeko unitate didaktikoen bilduma aurkeztu dute, Ziburuko Piarres Larzabal kolegioan, bertako ikasleen laguntzarekin. Unitate didaktiko hauek “gure bi erakundeen sinergiaren emaitza” direla adierazi du Asier Amondo Korrikako arduradunak. Ikastolen Elkarteko kideek sortu dituzte unitateak, […]

Read More… from Ikastetxe eta euskaltegietarako 22. Korrikaren unitate didaktikoak aurkeztu dituzte