Miren Agur Meabe idazle eta itzultzailea Euskaltzain Oso izendatu dute

Lekeitiarrak Xabier Kintanaren hutsartea beteko du Euskaltzaindian. Meabek zortzi hilabeteko tartea izango du sarrera-hitzaldia paratzeko. Euskaltzaindiak euskaltzain berria izendatu du gaur, Gipuzkoako Foru Aldundiaren Jauregian egin duen Osoko bilkuran. Euskaltzain osoek bozketa egin dute Xabier Kintana emeritu izatearen ondorioz sortutako hutsunea betetzeko, eta Miren Agur Meabek erdietsi du Akademiaren Arautegiak eskatzen duen gehiengoa. Euskararen Akademiak […]

Read More… from Miren Agur Meabe idazle eta itzultzailea Euskaltzain Oso izendatu dute

Ingurune digitalean euskararen erabilera areagotzeko akordioa aurkeztu dute

2022-2023 epealdirako jardueren helburua gizartean eta eremu sozioekonomikoan euskararen erabilera ingurune digitalean sustatzea eta .eus domeinuaren presentzia areagotzea da. Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak eta PuntuEUS Fundazioak Bilbon, Euskadiko Artxibo Historikoan, egindako ekitaldi batean aurkeztu dituzte erakunde bien arteko elkarlanerako ildoak. 2022-2023 epealdirako jardueren helburua gizartean eta eremu sozioekonomikoan euskararen erabilera ingurune digitalean sustatzea eta […]

Read More… from Ingurune digitalean euskararen erabilera areagotzeko akordioa aurkeztu dute

Ama hizkuntzen balioa nabarmentzeko erronka bota dute

#AmaHizkuntzenEguna ‘hashtag’-a erabiliz, norberak bere ama hizkuntzan esaldi bat grabatu eta bere sare sozialetara igotzea da asmoa. Gaur, otsailaren 21, Ama Hizkuntzen Eguna da, eta kultura aniztasuna eta eleaniztasuna sustatzeko asmoz, Bizkaiko Foru Aldundiak ospatzeko erronka botako du, “gure helburua ama hizkuntzen balioa nabarmentzea da, Bizkaian erabiltzen diren ama hizkuntza ezberdinen presentzia azalaraziz”. Zehazki, herritarrei […]

Read More… from Ama hizkuntzen balioa nabarmentzeko erronka bota dute

Iparraldeko ikasleek azterketak euskaraz egiteko duten eskubidearen aldeko elkarretaratzeetan parte hartzeko deia egin dute

Ikastola guztietan egingo dira elkarretaratzeak martxoaren 4an. Euskal Herriko Ikastolen Elkarteak, Seaskako ordezkariekin eta Azterketak Euskaraz! kolektiboarekin batera, guraso, langile eta euskaltzaleak deitu ditu Iparraldeko ikasleek azterketak euskaraz egiteko duten eskubidearen alde martxoaren 4ean, ostirala, ikastola guztietan egingo diren elkarretaratzeetan parte hartzera. Baxoari dagokionez, ikasleek oraindik ez dakitela zein hizkuntzatan egingo dituzten Batxilergoko Berezitasuneko bi […]

Read More… from Iparraldeko ikasleek azterketak euskaraz egiteko duten eskubidearen aldeko elkarretaratzeetan parte hartzeko deia egin dute

Euskaltzaindiak ‘Klima-aldaketaren oinarrizko lexikoa’ kaleratu du

Akademiak eta UZEIk Klima-aldaketaren inguruko esamoldeen hautaketa bat egin eta oinarrizko lexikoa argitaratzeko beharra antzeman dute, oinarrizko kontzeptu batzuk argitu eta euskarazko terminoak finkatzen laguntze aldera. Euskaltzaindiaren arabera, hedabideetan nahiz kalean gero eta gehiago hitz egiten da klima-aldaketaz eta aldaketa horri aurre egiteko hartu behar diren neurriez. Esate baterako, gai horrek zeresan handia eman du […]

Read More… from Euskaltzaindiak ‘Klima-aldaketaren oinarrizko lexikoa’ kaleratu du

22. Korrika Kulturalak herriz herriko eskaintza zabala eskainiko du

Aurtengo emanaldien artean aipatzekoak dira, besteak beste, Ruper Ordorikaren Hautsi da Anphora ikuskizuna eta eRRe eta Antigone antzezlanak. Berrikuntzen artean, Kulturalaren Menua dago: herriz herriko emanaldi kulturalak programatzeko AEK-k osatutako katalogoa. Korrika Kulturalaren 22. edizioa aldaketekin datorrela iragarri du Asier Amondo Korrikako arduradunak, gaur goizean egin duten aurkezpenean. Izan ere, edizio hau “trantsiziotzat” jo dute, […]

Read More… from 22. Korrika Kulturalak herriz herriko eskaintza zabala eskainiko du

Ehunka pertsona batu dira Laudioko Herriko Plazan, Euskalgintzaren deiari erantzunez

Euskaldunok administrazioarekin euskaraz aritzeko eskubidea ez dugula bermatua salatu dute eta euskaldundu behar dela aldarrikatu dute. Ehunka pertsona bildu dira Laudioko Herriko Plazan Gasteizko epaile batek Laudioko Udaleko lanpostuen hizkuntza-eskakizunen inguruan emandako epaiarekin desadostasuna agertzeko. Elkarretaratzean eskualdeko zein herrialdeko eragile politiko, sindikal eta sozialetako ordezkariak izan dira, Euskalgintzaren Kontseiluak eta Aiaraldeko Euskalgintzaren Kontseiluak antolatuta. Amaieran, […]

Read More… from Ehunka pertsona batu dira Laudioko Herriko Plazan, Euskalgintzaren deiari erantzunez

Bizkaiko Aldundiak Idazkide tresna aurkeztu du, euskararen erabilera sustatzeko

Garapen teknologiko horren helburua Aldundiko langile guztiei baliabideak ematea da, autonomiaz testuak euskaraz ere idatz ditzaten, langileek euskarazko testuak egiteko izan dezaketen segurtasun- eta ohitura-faltari aurre eginez. Bizkaiko Foru Aldundiak Idazkide, itzulpen- eta kontsulta-zerbitzuak eskainiko dituen tresna berria, aurkeztu du gaur goizean. “Garapen teknologiko horren helburua Aldundiko langile guztiei baliabideak ematea da, autonomiaz testuak euskaraz […]

Read More… from Bizkaiko Aldundiak Idazkide tresna aurkeztu du, euskararen erabilera sustatzeko

Harrapazank gazteentzako euskarazko aisialdi programa abian da Bilbon

Ekimen honetan 10 eta 18 urte bitarteko gazteek beren sormena eta talentua euskaraz erakusteko eta garatzeko aukera izango dute. Harrapazank programa Euskaltzaleen Topaguneak Bilboko Udalarekin elkarlanean garatzen du, eta Bilboko gazteen artean euskara sustatzea du helburu, “aisialdirako aukerak eskainiz, erakargarriak eta haien gustuen araberakoak”, azaldu dute. Gainera, programa honetan, zeharkako gaiak ere landuko dira, balioekin […]

Read More… from Harrapazank gazteentzako euskarazko aisialdi programa abian da Bilbon

Miren Agur Meabe idazle lekeitiarra euskaltzain oso izateko proposatu dute

Otsailaren 25ean, Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitzan egingo den Osoko bilkuran jakingo da Xabier Kintana euskaltzain emerituaren lekua berak beteko duenetz. Kintana emeritu izatera igaro zen iazko urrian, 75 urte egin ostean. Bilboko Euskaltzaindiaren egoitzan egin den Osoko bilkuran, Miren Agur Meabe idazlearen (Lekeitio, 1962) izena aurkeztu dute euskaltzain oso izateko hautagai. Akademiak gogoratu duenez, Xabier […]

Read More… from Miren Agur Meabe idazle lekeitiarra euskaltzain oso izateko proposatu dute