Euskarak Nafarroako hezkuntza-sisteman duen egoera aztergai Jagon jardunaldian

Azaroaren 19an izango da jardunaldia, Iruñean, Kondestablearen jauregiko hitzaldi aretoan. Euskaltzaindiak Iruñean egingo du XXVI. Jagon Jardunaldia. Azaroaren 19rako iragarri da eta Kondestablearen jauregiko hitzaldi aretoan jardungo dute hizlari guztiek. Honela, bertan izango dira Eduardo Aldasoro (pedagogoa); Marisa Zubiri,  Maite Gorospe eta Alberto Barandiaran (Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentua); Imanol Janices (Jaso ikastola); Alfredo Dufur (Nafarroako […]

Read More… from Euskarak Nafarroako hezkuntza-sisteman duen egoera aztergai Jagon jardunaldian

‘Molac’ legearen ondorioez eztabaidatu da Baionako Herriko Etxean

Eneritz Zabaleta Zuzenbideko doktoreak frantziar konstituzioa aldatzea ezinbesteko jo du, aurreikusten diren aukerek ez dutelako biderik uzten, eta “konstituzioa aldatu gabe, ziurgabetasunean izango garelako beti”. Euskal Konfederazioak eta Euskaltzaindiak jardunaldi zabala antolatu dute, Molac legea deritzonak ekarri dituen ondorioak aztertu eta etorkizunak lekarkeena irudikatzeko. Baionako Herriko Etxean elkartu dira eta langintza akademikoaz harago, Euskaltzaindiak euskararen normalizazioan […]

Read More… from ‘Molac’ legearen ondorioez eztabaidatu da Baionako Herriko Etxean

Araba Euskaraz jaia Olarizura itzuliko da

Argantzongo ikastolaren alde egingo dute datorren urteko Arabako ikastolen aldeko jaia. 1981. urtean izan zen lehen Araba Euskaraz jaia, Olarizun (Gasteiz). Ikastolen Elkartean ziren ikastola guztien artean antolatu zuten. Orain, orduko ideia hori berreskuratu eta gaur elkartean dauden ikastolen artean, elkarlanean antolatu nahi dute datorren urteko jaia, “zortzi ikastola gara Araban, Ikastolen Elkartearen baitan bildurik. […]

Read More… from Araba Euskaraz jaia Olarizura itzuliko da

Korrika-AEK-Kultur Sorkuntza Bekarako proposamenak jasotzeko epea zabalik da

Euskal sortzaile ororentzat izango da beka, diziplina anitz edo bakarra barnebil dezake eta lanaren emanaldiek agertoki edo plaza batean aurkezteko modukoak izan beharko dute. Proposamenak 2021eko urriaren eta 2022ko urtarrilaren artean aurkeztu beharko dira. AEK-k lan bat sarituko du bi urterik behin, Korrika kulturalaren bidez. “Beka honen xedea euskal kulturaren baitako sormen lanak bultzatzea da, […]

Read More… from Korrika-AEK-Kultur Sorkuntza Bekarako proposamenak jasotzeko epea zabalik da

Urriaren 16an eta 17a egingo dute Nafarroa Oinez Lizarran

Formatu txikiarekin dator aurtengo Nafarroako ikastolen aldeko besta. Pandemiaren eraginez, iazko edizioa bertan behera geratu ondoren, bueltan da Nafarroa Oinez festaren edizioa berria. Nafarroako ikastolen aldeko bestak Lizarran izango du hitzordua hilaren 16 eta 17an. Lizarra ikastolak hartu du aurtengo edizioa antolatzeko ardura, bere 50. urteurrenarekin bat eginez eta ez du erronka makala izan, jaia […]

Read More… from Urriaren 16an eta 17a egingo dute Nafarroa Oinez Lizarran

Hiriguneko gazteen artean euskara eta euskarazko kultura sustatuko duen proiektua aurkeztu dute

Naroa Jauregizuria Ahize-AEK-ko aholkulariak hiriguneko gazteek euskararen eta euskarazko kulturaren inguruan duten pertzepzioa ikertu eta #Damolat proiektua abiatu du. Ikastolen Elkartea unitate didaktikoa diseinatzen ari da. Bilbo Handiko gazteek euskararen eta euskarazko kulturaren inguruan dituzten iritziak, asoziazioak edo jarrerak ezagutzeko, ikerketa egin du Ahize-AEK hizkuntza aholkularitzak. Horretarako, pasa den urteko hasieratik aurtengo udaberrira arte interbentzioak […]

Read More… from Hiriguneko gazteen artean euskara eta euskarazko kultura sustatuko duen proiektua aurkeztu dute

Kilometroak jaiaren antolakuntza gustura azaldu da emaitzarekin

Ibarrako Uzturpe ikastolak jaso du datorren urteko Kilometroak antolatzeko lekukoa. Atzoko eguraldiak lagundu ez bazuen ere, Beasaingo ikastolak, Lazkaoko San Benitok eta Ordiziako Jakintzak Gipuzkoako ikastolen jaia ospatzeko prestatuta zituzten ekintza gehienak aurrera eramatea lortu zuten. “Goazen! ikuskizuna izan zen bertan behera utzi behar izan genuen bakarra, baina hura beste egunen batean berreskuratzeko bideak aztertzen […]

Read More… from Kilometroak jaiaren antolakuntza gustura azaldu da emaitzarekin

Kukulaisi euskaltzaleen topagunea federazioa jaio da

Aisialdi arloan egiten diren proiektu anitzen artikulaziorako eta garapenerako tresna modura aurkeztu da erakunde berria. Euskaltzaleen Topagunean biltzen diren eta aisialdia lantzen duten euskara elkarteek egindako hausnarketaren emaitza izan da Kukulaisi erakunde berriaren sorrera. “Helburua tokian tokiko euskarazko aisialdia lantzen duten egitasmoak artikulatu eta garatzea da”, azaldu dute. Orotara hamalau euskara elkarte batu dira Kukulaisi […]

Read More… from Kukulaisi euskaltzaleen topagunea federazioa jaio da

Hizkuntza eskubideak bermatzeko eskaerei entzungor

Azken egunotan hainbat hedabidek aurreratu dute Estatu espainiarreko Ministroen Kontseiluak epe laburrean onartuko duela Ikus-entzunezkoen Lege Orokorra. Aurreratutako berri horietan guztietan berezko hizkuntzei buruz egindako alegazioak kontuan hartuko ez direla jasotzen ari da. Uztailean zabaldu zuen Estatu espainiarreko gobernuak Ikus-entzunezko Lege Orokorraren aurreproiektuari ekarpenak egiteko bigarren aukera. Euskalgintzaren Kontseiluak, Topaguneak, Hekimenek, Tokikomek eta Pantailak Euskarazek […]

Read More… from Hizkuntza eskubideak bermatzeko eskaerei entzungor

Mintzalasai euskararen aldeko festibala astelehenean hasiko da Miarritze, Angelu eta Baionan

Zazpi egunez luzatuko da jaialdia, irailaren 20tik 26ra bitartean. Orotara 51 elkartek parte hartuko dute eta 54 ekitaldi antolatu dituzte. Iazko jaialdiaren bertsio murriztuaren ostean, Mintzalasai festibala bueltan da Baiona, Angelu eta Miarritzera (BAB) egitarau oparo batekin. Hamargarren edizioa du aurtengoa eta irailaren 20tik 26ra bitartean egingo da. Orotara 54 ekitaldi antolatu dituzte euskararen inguruan […]

Read More… from Mintzalasai euskararen aldeko festibala astelehenean hasiko da Miarritze, Angelu eta Baionan