Batera, bagara, bat gara lelopean aurkeztu dute aurtengo edizioa eta “ezberdina baina betiko helburuei atxikia” izango dela adierazi dute. Covid-19ak eragindako pandemiak ikastolen aldeko jaiak ere gogor astindu dituen arren, Gipuzkoako ikastolen aldeko Kilometroak jaia birpentsatu eta egunaz harago doan eskaintza plazaratu dute Beasain, Lazkao eta Ordiziako Andramendi, San Benito eta Jakintza ikastolek aurtengo ekitaldirako. […]
Urriaren 3tik harago doan Kilometroak jaia egingo dute Beasainen, Lazkaon eta Ordizian
