Hizkuntza Eskubideak Bermatzeko Protokoloa nazioarteko adituek eta Europako hogeita hamar hizkuntza-komunitatetik gorako gizarte eragileek osatutako dokumentua da. Azken hilabeteetan egindako lanketa egikaritu da gaur goizean Hendaiako Herriko Etxeko Kontseiluaren Gelan: Euskalgintzaren Kontseiluak Hizkuntza Eskubideak Bermatzeko Protokoloa oinarri izango duen hizkuntza-politikak definituko ditu proiektu pilotu gisa Hendaian, Arrigorriagan eta Uharten. Hitzarmenaren sinadura-ekitaldian Paul Bilbao, Euskalgintzaren Kontseiluko […]
Hizkuntza Eskubideen gaineko proiektu pilotuak abian Hendaian, Arrigorriagan eta Uharten
