Argentina, Txile eta Uruguaiko euskal diasporako hamaika lagun euskara ikasten ari dira Lazkaon

Bi hilabeteko egonaldia egingo dute Lazkaoko Maizpide euskaltegi-barnetegian Etxepare Euskal Institutuaren Euskara Munduan programaren eskutik. Argentina, Txile eta Uruguaiko euskal diasporako hamaika lagunek euskara maila hobetzeko bi hilabeteko egonaldia egingo dute Lazkaoko Maizpide euskaltegi-barnetegian Etxepare Euskal Institutuaren Euskara Munduan programaren eskutik. Taldea 2013an hasi zen zerotik euskara ikasten eta, orain, lehen aldiz testuinguru euskaldunean murgilduta […]

Read More… from Argentina, Txile eta Uruguaiko euskal diasporako hamaika lagun euskara ikasten ari dira Lazkaon

Aurtengo Herri Urrats bosgarren kolegio bat babesteko

Maiatzaren 9an izango da aurtengo Herri Urrats festa. Seaska Ipar Euskal Herriko Ikastolen Federazioak aurtengo Herri Urrats aurkeztu du gaur goizean. Maiatzaren 9an izango da, eta Ipar Euskal Herriko ikastolen elkartearen bosgarren kolegioa eraikitzeko helburuari erantzungo dio. Koronabirusaren krisiak dena baldintzatzen duen garai hauetan, gogoeta luzea izan dute ikastolen festa ospatzeko moduari begira, eta aukera […]

Read More… from Aurtengo Herri Urrats bosgarren kolegio bat babesteko

Maria Markotegi sarietarako lanak aurkezteko epea zabalik da martxoaren 26ra arte

Euskaltegietako ikasleei zein mintzakideei zuzendutako Nanoipuin lehiaketa ere martxan da Sakanan. Sakanako Mankomunitateak Maria Markotegi sarietara lanak aurkezteko epea zabaldu du martxoaren 26ra arte. Euskara Zerbitzuak urtero antolatzen dituen sariek poesia, komikia, narrazio laburra eta booktubea sustatzeko helburua dute. Aurkeztutako lanak originalak, aurrez saritu gabeak, argitaragabeak eta euskaraz sortuak izan beharko dira. Horretaz gain, lanak bakarkakoak izan beharko dira, booktubeak […]

Read More… from Maria Markotegi sarietarako lanak aurkezteko epea zabalik da martxoaren 26ra arte

Korrikak amaitu behar zuen egun berean, martxoaren 28an, ekitaldiak antolatuko ditu AEK-k

“Dei egiten dizuegu euskaltzale guztioi egun hori zuen agendetan gorde dezazuen”, adierazi du AEK-k. Ekimen horren nondik norakoak aurrerago jakinaraziko dituzte. Egun hauetan 55 urte bete dira Rikardo Arregik, beste euskaltzain batzuen babesaz, gerora AEK bilakatuko zen ekimena abiatzeko eskaria igorri ziela Euskaltzaindiko kideei. Hala, helduen alfabetatze eta euskalduntzearen premia lehendabizikoz azaldu zen. 55 urte […]

Read More… from Korrikak amaitu behar zuen egun berean, martxoaren 28an, ekitaldiak antolatuko ditu AEK-k

Euskal onomastika aplikatuaren aurrerapenen gaineko liburua kaleratu du Euskaltzaindiak

Besteak beste, onomastika aplikatuaren ezagutza zabaltzeko argitaratu da liburua. Euskaltzaindiak Euskal onomastika aplikatua XXI. mendean liburua aurkeztu du Bilbon eta lau hizkuntzatan ondu den ikerketa lana dxa. Argitalpen berria Iberoamericana Vervuert argitaletxearekin elkarlanean plazaratu du Akademiak eta datorren astean banatuko da hamar herrialdetan, baina jada Iberoamericana Vervuert argitaletxearen webgunean eskura daiteke. “Liburu hau editatzera eraman […]

Read More… from Euskal onomastika aplikatuaren aurrerapenen gaineko liburua kaleratu du Euskaltzaindiak

Azken sei hilabeteotan 600 forma berri jaso dira Euskaltzaindiaren Hiztegian

Azken sei hilabeteotan hiztegiari gehitutako hitz berriak ez dira asko (foliazio, altimetria, siroko, gaixto, pott, xixtrin…). Azpisarrerei dagokionez, baina, badira adibide bitxiak. Esaterako, parranda egin, zahagi egin (erabat mozkortu), zaharrak berri, zereko zera, zirika egin,… Euskaltzaindiak etengabe osatzen eta berrikusten du hiztegia, eta urtean bitan sareratzen ditu berrikuntzak. Hartara, azken sei hilabeteotan 600 forma berri […]

Read More… from Azken sei hilabeteotan 600 forma berri jaso dira Euskaltzaindiaren Hiztegian

Ahoskera laborategia antolatu dute Gasteizen

Euskara estandarraren ahoskera egokia, jatorra eta zuzena jorratzea; euskara estandarraren ahoskeraren oinarrien inguruko hausnarketak praktikan jartzea; eta euskararen erabilera sustatzea, besteak beste, dira lantegiaren helburuak. Gasteizko Oihaneder Euskararen Etxeak, UEUrekin elkarlanean, eta hainbat eragileren eta erakunderen laguntzarekin euskara estandarraren ahoskerarekin eta, oro har, ahozkotasunarekin zerikusia duten bestelako aldagaiekin esperimentatzeko laborategia jarriko du martxan aurten. Hala, […]

Read More… from Ahoskera laborategia antolatu dute Gasteizen

‘Itzuli +’, itzultzaile neuronalaren tresna berria aurkeztu dute

Itzultzaileak erabiltzaileari itzulitako testua eta jatorrizkoa irakurtzeko aukera ere ematen dio. Itzuli + itzultzaile neuronalaren tresna berria aurkeztu du Eusko Jaurlaritzak, aurreko Itzuli itzultzaile automatikoari lotzeko. Hala, tresnen katalogoa zabaldu du, ikasle eta profesionalentzako testuak errazago eta hobeto itzultzeko. 3.700 erabiltzaile inguruk deskargatu dute dagoeneko Itzuli + (Itzuliplus) tresna barra hau sortu eta herritarren eskura jarri […]

Read More… from ‘Itzuli +’, itzultzaile neuronalaren tresna berria aurkeztu dute

Paul Bilbao: “Pandemiak zerbait erakutsi badigu, euskalgintza zaurgarria dela izan da”.

Gaurko ekitaldiak ere balio izan du Kontseiluak denbora luzez eta mimoz landu duen beste alor bat argitaratzeko: izen eta irudi berria. Kontseiluaren Urteko Irakurketa ekitaldia egin da gaur goizean Donostiako Aquariumean. Bertan, 2020an euskalgintzak eta hizkuntza-politikek eman dutena izan du aztergai Euskalgintzaren Kontseiluak. COVID-19aren pandemiak utzi dituen albo-kalteak izan dira hizpide nagusi, eta irakurketak agerian […]

Read More… from Paul Bilbao: “Pandemiak zerbait erakutsi badigu, euskalgintza zaurgarria dela izan da”.

Etxepare Euskal Institutuak 10 urte bete ditu

Euskara, euskal kultura eta sorkuntza nazioartean zabaltzeko helburuarekin sortu zen Etxepare Euskal Institutua. Etxepare Euskal Institutuak 2010eko urriaren 29an ireki zituen ateak, Euskal Herriko eta atzerriko eragileekin elkarlanean, euskara, euskal kultura eta sorkuntza nazioarte mailan sustatu eta ezagutzera emateko. Euskal institutuak beste herrialde eta kulturekin harreman iraunkorrak eraikitzea izan du xede hasieratik, elkarri balioa eman […]

Read More… from Etxepare Euskal Institutuak 10 urte bete ditu