XI. liburukiak 232 mapa erakusten ditu, ondoko gaiak jorratu direla: ofizioak eta tresnak; itsasontzia eta eskifaia; itsas arrantza eta beste lanbide batzuk; gizarte-bizitza, pisuak, neurriak, dirua eta koloreak. Euskaltzaindiaren Bilboko egoitzan aurkeztu da, gaur, Euskararen Herri Hizkeren Atlasaren (#EHHA) hamaikagarren liburukia, eta horrekin batera sortu den CDa. 232 mapaz osaturiko da eta ondoko gaiak jorratu […]
Kategoria: Euskara
Agurne Gaubeka: “euskararik gabe ez dago giza eskubideen bermerik”
Euskaldunen hizkuntza-eskubideak babesteko neurriak eskatu ditu Behatokiak Giza Eskubideen Nazioarteko Egunean, ongizatea eta gizarte kohesioa bermatzeko. Giza Eskubideen Egunarekin bat eginez, euskara eta hizkuntza-eskubideak errespetatzea oinarrizkoa dela gogorarazi nahi izan du Behatokiak. “Iaz aldarrikatu genuen euskaraz, feminismotik, arrazakeria gabe eta LGTBi fobia gabe bizi nahi genuela”, oroitarazi du Agurne Gaubeka Behatokiko zuzendariak. “Nahi dugun gizartea […]
Read More… from Agurne Gaubeka: “euskararik gabe ez dago giza eskubideen bermerik”
Kontseiluak Eskubide Digitalen Gutunean hizkuntza-eskubideak berariaz jasotzeko proposamena aurkeztu du
Paul Bilbaok ohartarazi du gutunak hizkuntzen auzia eta hizkuntza-eskubideak alboratu dituela. “Ingurune digitala gure eguneroko bizitzan hartzen ari den garrantzia kontuan hartuta, beharrezkoa da eremu horietan herritarroi dagozkigun eskubideak zerrendatzea; halere, tamalez, eta beste behin, estatuak ez dio erreparatu hizkuntza-errealitateari”. Estatu Espainiarreko Gobernuko Ekonomia Gaietarako eta Eraldaketa Digitalerako Ministerioak Eskubide Digitalen Gutuna egiteko prozesu parte-hartzaileari […]
Hizkuntza ohiturak aldatzea posible da
Euskaraldiaren bigarren edizioa gaur amaituko da. Gizarteak euskararekiko duen herri-gogoa ariketarako hauspoa izan dela nabarmendu eta batzordeek eta entitateek egindako lana eskertu dute. “Hizkuntza praktika berriak sortzen ari gara” leloa zabalduz egin dute gaur Euskaraldiaren bigarren edizioaren balorazioa ekimenaren sustatzaileek. Bilboko EHUko Ingenieritza Eskolan egindako agerraldian azken 15 egunetan Euskal Herriko milaka ahobizi eta belarriprestek […]
Ibilaldia Sopelara Itzuliko da 31 urteren ostean
Sopelako Ander Deuna ikastolak eta Leioako Betiko ikastolak jasoko dute datorren urtean Ibilaldia antolatzeko lekukoa. “Batek baino gehiagok pentsa dezake oraingoa ez dela garairik aproposena Ibilaldia bezalako ekimenak prestatzen eta lantzen hasteko, azken hilabete hauetan bizitzen ari garen pandemiak guztiz baldintza dezakeelako proiektu horiek bideratzea eta gauzatzea, hor ditugu aurten bertan behera geratu diren hamaika ekimen, baina, aitzitik, orain […]
Read More… from Ibilaldia Sopelara Itzuliko da 31 urteren ostean
Gasteizko mintzalagun guztientzat ‘mintzodromo’ bat antolatu dute abenduaren 2rako
Euskal hiztun gehiago ezagutzea eta modu dinamiko eta dibertigarri batean euskara praktikatzea ditu helburu Mintz(a)dromoak. Montehermoso kulturuneko ur-biltegian egingo dute ekimena. Sei laguneko taldetxoetan, mahai baten inguruan jarri eta lagun giroan euskaraz hitz egiteko parada izango dute gasteiztarrek datorren abenduaren 2an, arratsaldeko 18:30etik aurrera. GEU elkarteak eta Oihaneder Euskararen Etxeak antolatzen dute urtero Mintz(a)dromoa, eta […]
Read More… from Gasteizko mintzalagun guztientzat ‘mintzodromo’ bat antolatu dute abenduaren 2rako
Zumetaren omenezko ikuskizun eszenikoa eta hizkuntza jolasa Euskararen Egunean
Kolore festa. Jose Luis Zumeta In Memoriam ikuskizuna izango da abenduaren 3an Joserra Senperena, Patxi Zubizarreta eta Mintxo Cemillanekin. Abere ba kapikua jolasa museoko erakusketa iraunkorrean egongo da abenduaren 6ra arte. Donostiako San Telmo Museoak bi proposamen ezberdin luzatuko ditu aurtengo Euskararen Eguna ospatzeko. Alde batetik, abenduaren 3an, museoko elizan, 19:00etatik aurrera burutuko den Kolore […]
Read More… from Zumetaren omenezko ikuskizun eszenikoa eta hizkuntza jolasa Euskararen Egunean
147.000 lagunek eman dute izena Euskaraldiaren bigarren edizioan
Bihartik abenduaren 4ra bitartean, 15 egunetan ahobizi eta belarriprest roletan arituko dira milaka herritar. Bihar, azaroak 20, emango diote hasiera Euskaraldiaren bigarren edizioari. Hizkuntza-ohiturak aldatu eta euskararen erabilera bultzatzea helburu duen ariketa soziala Euskal Herri osoan aldi berean egingo da bigarren edizio honetan ere. Duela bi urteko ariketan egin zen bezala, aurten ere ahobizi eta […]
Read More… from 147.000 lagunek eman dute izena Euskaraldiaren bigarren edizioan
Nafarroako Gobernuak euskara hizkuntz eskakizunetatik kanpo uzten duela salatu dute
Behatokia eta Administrazioa Euskaraz taldeen arabera, Ia deialdi guztietan euskaraz jakiteak ez du punturik ematen; soilik eremu euskaldunean puntuatzen dute Osasunbideak eta Foruzaingoak. Nafarroako Gobernuak euskara lan deialdietako hizkuntz eskakizunetatik kanpo uzten duela salatu dute ohar bidez Agurne Gaubeka Hizkuntz Eskubideen Behatokiko zuzendariak eta Joseba Otano Administrazioa Euskaraz taldeko kideak. “Ia deialdi guztietan euskaraz jakiteak […]
Read More… from Nafarroako Gobernuak euskara hizkuntz eskakizunetatik kanpo uzten duela salatu dute
Mintzalasai elkarteak haurrentzako ‘Asteburu konfinatuak’ kanpaina abiatu du
Euskara bereganatzen laguntzeko, haur euskaldunei euskararekin eskolaz kanpoko lotura sortzea da ekimenaren helburua, baina baita euskaraz une atseginak biziaraztea ere, haien lotura afektiboa indartzeko. Martxoko itxialdian bultzatutako Etxean euskaraz kanpainaren ondoren, Mintzalasai elkarteak Asteburu konfinatuak kanpaina abiatu du. Hala, Eguberriko oporrak heldu arte, elkarteak artikulu bat argitaratuko du ostiralero bere webgunean. Artikulu horrek lau jarduera […]
Read More… from Mintzalasai elkarteak haurrentzako ‘Asteburu konfinatuak’ kanpaina abiatu du
