Euskaraldian izena emateko epea zabalik da

Ariketa sozialaren bigarren edizioa azaroaren 20tik abenduaren 4ra egingo da, 15 egunetan ahobizi edo belarriprest roletan parte hartzeko deia egin dute antolatzaileek. Euskaraldiaren bigarren edizioan izena emateko epea zabalik da jada. Aurreko edizioan egin zuten moduan moduan, ahobizi eta belarriprest rolekin parte hartuko dute azaroaren 20tik abenduaren 4ra egingo den ariketa sozialeko parte hartzaileek. Koordinazio […]

Read More… from Euskaraldian izena emateko epea zabalik da

Egitarau anitza osatu du udazkenerako Gasteizko Oihanederrek

Irailaren 24an emango zaio hasiera denboraldi berriari Kokein talde eibartarraren zuzenekoarekin. “Uda oparoaren ostean beti datoz ikasturte berria eta udazkena, elkarri lotuta, elkarren beharrean, eta elkar hartuta”, diote Gasteizko Oihaneder Euskararen Etxeko kideek. “Gurean ere uda aberatsa izan da bai jardueretan bai publikoaren erantzunean”, adierazi dute. Uda hasieran jarduera anitz ugari iragarri zituzten, eta baita […]

Read More… from Egitarau anitza osatu du udazkenerako Gasteizko Oihanederrek

Mintza lasai euskararen aldeko festibala astelehenean hasiko da Miarritze, Angelu eta Baionan

Zazpi egunez luzatuko da festibala, irailaren 21etik 27ra bitartean. Orotara 24 ekitaldi antolatu dituzte. Covid-19aren krisiak baldintzatuta osatu dute aurten Mintza lasai Festibala Baionan, Miarritzen eta Angelun (BAM). “2012. urteaz geroztik, euskara plazerarekin partekatzeko promesa betetzeko konpromisoa hartu izan dugu. Zoritxarrez, egungo klimak ez digu uzten euskaraz lasai mintzatzeko edo hizkuntza ezagutzeko hitzordu goxoak antolatzen”. […]

Read More… from Mintza lasai euskararen aldeko festibala astelehenean hasiko da Miarritze, Angelu eta Baionan

Euskaltegirik ez duten herri txikietan euskara ikasteko aukera zabalik

Aurrematrikulazio kanpainak izandako erantzunari esker, zenbait eskualdetan dagoeneko sortu dituzte taldeak. Irailarekin batera, ohi bezala, euskaltegiek ikasturte berrirako matrikulazio kanpaina abiarazi dute eta UEMAk (Udalerri Euskaldunen Mankomunitatea) aurten ere bat egin du kanpaina horrekin, mankomunitateko kide diren hainbat udalekin eta euskaltegiekin elkarlanean, udalerrien euskalduntze osoa lortzeko bidean euskaltegien lana oinarrizkoa dela jakinda. Izan ere, “etorri […]

Read More… from Euskaltegirik ez duten herri txikietan euskara ikasteko aukera zabalik

Euskaltzaindiak azken sei hilabeteotan 719 forma berri jaso ditu bere Hiztegian

Akademiaren arabera, forma berrien artean badira “adibide bitxiak”: mandotik astora erori, mingaina dantzatu edo lepoa berotu. Euskaltzaindiak 719 forma berri jaso ditu azken sei hilabeteotan, eta moldaketa zein berrikuntza guztiak hiztegiari erantsi dizkio. Izan ere, Akademiak etengabe osatzen eta berrikusten du hiztegia, eta urtean bitan sareratzen ditu berrikuntzak. 2016an, bigarren argitalpena paperean atera zenetik eguneratzen du urtean bitan, […]

Read More… from Euskaltzaindiak azken sei hilabeteotan 719 forma berri jaso ditu bere Hiztegian

Paskual Rekalde eta Paula Kasares euskaltzain oso izateko hautagaiak

Uztailaren 17ko Osoko bilkuran jakingo da nork beteko duen Andres Iñigo euskaltzain emerituaren lekua. Paskual Rekalde eta Paula Kasares nafarrak izango dira Andres Iñigo euskaltzain emerituaren hutsartea betetzeko proposatu diren hautagaiak. Otsailaren 28an, Bizkaiko foru jauregian egindako Osoko bilkuran zabaldu zen hautagaiak aurkezteko epea (legez, bi hilabetekoa izan behar zuena), Andres Iñigo emeritu izatera igaro zen […]

Read More… from Paskual Rekalde eta Paula Kasares euskaltzain oso izateko hautagaiak

Kontseiluak euskarak eta euskalgintzak aurrera egiteko neurriak eskatu ditu ‘Geroa Euskaratik’ adierazpenarekin

Euskara eta hizkuntz eskubideak errespetatuko dituen geroa eraikitzen hasteko urgentziako neurriak jasotzen ditu adierazpenak, euskalgintzak duin aurrera egin dezan beharrezkoak. Kontseiluak agerraldia egin du gaur, Donostiako Aquariumean. Bertan, euskalgintzak alarma egoera gainditu eta aurrera egin dezan beharrezkoak diren urgentziako neurriak iragarri ditu. “Oraindik ez dakigu COVID-19aren eragina zenbatekoa izango den, ezta zer nolako bilakaera izango duen […]

Read More… from Kontseiluak euskarak eta euskalgintzak aurrera egiteko neurriak eskatu ditu ‘Geroa Euskaratik’ adierazpenarekin

[Bideoa] “Erakunde publikoek euskara bigarren mailakotzat jotzen dutela agerian utzi du alarma egoerak”

Alarma egoera hasi zenetik ekainaren 1era arte COVID-19ari lotutako 206 kexa jaso zituen Behatokiak, iaz garai berean baino %47 gehiago. Behatokiaren arabera, gizartearen egoera bere gordinenean bistarazi du alarma egoerak, “zaurgarrienak zaurgarriago bihurtuta”, eta hizkuntz eskubideen arloan ere halakoa izan da argazkia: “euskarak ez du balio izan herritarrei osasunari zein segurtasunari buruzko berehalako mezu garrantzitsuak […]

Read More… from [Bideoa] “Erakunde publikoek euskara bigarren mailakotzat jotzen dutela agerian utzi du alarma egoerak”

Elgoibarko euskalgintza eta kulturgintza batera biziberritzeko prozesua martxan

Euskara ala Ezkara Elgoibarren? jardunaldia urriaren 3an egingo dute aurten. Elgoibarko Udalak eta Izarra Euskaltzaleon Topaguneak herriko euskalgintzako eta kulturgintzako agente-eragileekin elkarlanean, Elgoibarko euskalgintza eta kulturgintza batera biziberritzeko prozesua martxan jarri dute. Hasi baino ez dira egin, baina bide luzea eta oparoa egiteko asmoarekin abiatu dira. Hala, herrian euskalgintza eta kulturgintza indarberritzeko proiektua prestatzea da […]

Read More… from Elgoibarko euskalgintza eta kulturgintza batera biziberritzeko prozesua martxan

Milaka arigune aktibatzen ari dira Euskaraldirako

Ariguneak sortu eta entitateek izena emateko epea irailaren 27ra arte irekita egongo da. Milaka dira jadanik Euskal Herri osoan euskararen erabilera ardatz duen Euskaraldia ariketa sozialerako aktibatzen ari diren ariguneak. 2020ko azaroaren 20tik abenduaren 4ra egingo den Euskaraldiaren bigarren edizioaren berrikuntza nabarmenetako bat da ariguneena, era guztietako erakunde, enpresa eta elkarteetan sortzen diren euskara erabiltzeko […]

Read More… from Milaka arigune aktibatzen ari dira Euskaraldirako