Alarma egoeran EITBk hartutako hizkuntza irizpideekin kexu dira hainbat herritar

EITBn erdara hutsezko ordezkarien adierazpenak eta informazioa gailentzen ari direla kexatu dira herritarrak Behatokian. Hizkuntz Eskubideen Behatokiaren arabera, “alarma egoeraren eta osasun krisiaren inguruko informazioa garden eta zuzen jasotzea funtsezkoa da herritarrentzat, eta hedabideak oinarrizkoak dira bide horretan”. Euskal hiztunen hizkuntza eta informazio eskubideak, berriz, hainbatetan urratu dira alarma egoera hasi zenetik. Horren lekuko dira […]

Read More… from Alarma egoeran EITBk hartutako hizkuntza irizpideekin kexu dira hainbat herritar

Euskara eta euskal kultur irakurleak trebatzeko ikastaroek aurrera jarraituko dute

Normalean aurrez aurre egiten diren ikastaro hauei, oraingoan, online eskolen aukera ere gehituko zaie. Udaran eta udazkenean, atzerrian euskara eta euskal kultura irakasle izateko ikastaroek aurrera jarraituko dutela iragarri dute Etxepare Euskal Institutuak eta Euskal Herriko Unibertsitateak Koronabirusak eragindako mundu-mailako krisi egoera honen aurrean, berriz, ikastaro horiek berme guztiekin burutu ahal izateko hainbat baldintza eta […]

Read More… from Euskara eta euskal kultur irakurleak trebatzeko ikastaroek aurrera jarraituko dute

[Bideoa] Seaskak jasoko du 2020ko Ibilbideari Elkar Saria

Eskolaren bidez, 50 urte luzez euskararen alde Ipar Euskal Herrian egindako lanagatik jasoko du saria. Aurten ez da Elkar Sariak banatzeko ekitaldirik egingo, hala ere, Elkar Fundazioak aurtengo sariak emango dituela iragarri du. Aste honetan bertan, esaterako, Joseba Jaka beka Juanjo Olasagarre idazleak jasoko duela jakin dugu. Gaur berriz, Ipar Euskal Herriko Ikastolen Federazioak aurtengo […]

Read More… from [Bideoa] Seaskak jasoko du 2020ko Ibilbideari Elkar Saria

Etxealditik Euskaraldira egitasmoa antolatu dute

Hizkuntza ohituren inguruan hausnartu eta ekiteko ekimena apirilaren 20an abiatuko da. Bizi dugun egoera kontuan izanda, etxean eta etxetik ditugun harreman komunikatiboetan euskara gehiago, gehiagorekin eta gehiagotan egiteko gonbitea. Hori da, apirilaren 20an, Euskaraldiaren eta herri batzordeen sare sozialen bidez plazaratuko den Etxealditik Euskaraldira ekimenak dakarren proposamen nagusia. Ekimenak bi helburu nagusi ditu: alde batetik, […]

Read More… from Etxealditik Euskaraldira egitasmoa antolatu dute

Euskaltzaindiak Koronabirusaren oinarrizko lexikoa argitaratu du

Lexikoan Euskaltzaindiaren hiztegi arauemailea (Euskaltzaindiaren Hiztegia) eta Euskalterm terminologia-banku publikoa oinarritzat hartu dira, beste iturri batzuen artean. Horiekin batera, euskarazko komunikabideetan (orokor nahiz eta espezializatuetan) pandemia honi buruz hitz egiterakoan nagusi den erabilera ere kontuan hartu da. Azken asteotan COVID-19 gaixotasuna hizpide nagusia bihurtu zaigu, eta pandemia horrek denon bizitzetan dagoeneko izan duen eta izango […]

Read More… from Euskaltzaindiak Koronabirusaren oinarrizko lexikoa argitaratu du

Mendigorriko D ereduaren auziari lehenbailehen konponbidea emateko eskatu dio Behatokiak Euskarabideari

Mendigorriko gurasoak 2015etik ari dira haurrek herrian bertan euskaraz ikasteko duten eskubidea aldarrikatzen. Hizkuntz Eskubideen Behatokiak eskabidea aurkeztu du Euskarabidean, Nafarroako Gobernuak Mendigorriko D ereduaren auziari lehenbailehen bide eman diezaion. Behatokiaren arabera, Mendigorriko gurasoek urtez urte, D ereduaren alde egin arren, Nafarroako Gobernuak ez du euskarazko eredurik ezarri eta etorkizunean eredu hori ezartzeko asmorik duenik […]

Read More… from Mendigorriko D ereduaren auziari lehenbailehen konponbidea emateko eskatu dio Behatokiak Euskarabideari

[BIDEOA] AEK-k euskarazko sormen lanak sarituko ditu Korrika kulturalaren bitartez.

Beka 23.000 eurokoa izango da, eta 23. Korrika kulturaleko egitarauaren barruan aurkeztuko da, 2022k azarotik 2023ko apirilera, hain zuzen. AEK-k, Korrika kulturalaren bidez, lan bat sarituko du bi urterik behin; euskal sortzaile ororentzat izango da, diziplina anitz edo bakarra barnebil dezake, eta lanaren emanaldiek agertoki edo plaza batean aurkezteko modukoak izan beharko dute. Azaldu dutenez, […]

Read More… from [BIDEOA] AEK-k euskarazko sormen lanak sarituko ditu Korrika kulturalaren bitartez.

Euskara etxetik praktikatzeko Mintzanet egitasmoa martxan

Tresnaren helburua euskaraz jarduteko aukera ez duen pertsonei etxetik atera gabe euskara praktikatzeko modua ematea da. Euskal Herrian eta mundu osoan. Koronabirusaren krisiaren ondorioz, etxean egon behar dugu eta mintzalagun asko eta asko euskara praktikatzeko tarterik gabe geratu dira. Horren aurrean, Mintzanet egitasmoa aurkeztu du Maramara taldearen hizkuntza zerbitzuak. Bere esanetan, “tresna aproposena da euskara praktikatzeko […]

Read More… from Euskara etxetik praktikatzeko Mintzanet egitasmoa martxan

Koronabirusaren aurkako neurriak hizkuntza gutxituetan komunikatzeko Europako Kontseiluaren gomendioarekin bat egin du Kontseiluak

Behatokiak herritarren hizkuntza eskubideen urraketen inguruko kexa gehiago jaso ditu. Europako Kontseiluko Adituen Batzordeak ohartarazi du herrialdeek ez dituztela modu sistematikoan partekatu koronabirusaren inguruko informazio eta jarraibideak Estatuko hizkuntza ofiziala ez den beste hizkuntzetan. Hala jakinarazi die ohar bidez Europako Kontseiluko Estatu kideei. Are gehiago, Batzordeak adierazi du gomendioak hizkuntza horietan komunikatzea oso garrantzitsua dela […]

Read More… from Koronabirusaren aurkako neurriak hizkuntza gutxituetan komunikatzeko Europako Kontseiluaren gomendioarekin bat egin du Kontseiluak

‘Gipuzkoako Herrien Izenak: Lekukotasunak eta Etimologia’ azterlana liburuan eta PDF formatuan aurkeztu dute

Proiektuaren atzean, Euskal Herriko toponimia nagusi osoa aztertzeko asmoa dago. Euskaltzaindiak argitara eman berri duen ikerketa-lana Donostian aurkeztu dute gaur, Patxi Salaberrik eta Luis Mari Zalduak, Hizkuntza Berdintasuneko foru diputatu Garbiñe Mendizabalekin eta Andres Urrutia euskaltzainburuarekin batera. Izenburuak dioen gisan, Gipuzkoako Herrien Izenak. Lekukotasunak eta etimologia liburuak Gipuzkoako herrien izenak jasotzen ditu, baita auzo askorenak […]

Read More… from ‘Gipuzkoako Herrien Izenak: Lekukotasunak eta Etimologia’ azterlana liburuan eta PDF formatuan aurkeztu dute