Zumaiatik Lekeitiora izango da aurtengo UEMAko gazteen topaketa

Ekainaren 29tik uztailaren 5era egingo da ekimena. Otsailaren 19an zabalduko da izena emateko epea. Euskararen inguruan herritarrak kontzientziatzeko eta sentsibilizatzeko ekimenak dira UEMAren ildo nagusietako bat azken urteotan. Horren baitan, euskararen arnasguneei buruzko hezkuntza proiektua sortu zuen duela lau urte, eta azken ikasturteetan UEMA osatzen duten herrietako ikastetxe guztietan aritu dira lanean teknikariak, Haur Hezkuntzako, […]

Read More… from Zumaiatik Lekeitiora izango da aurtengo UEMAko gazteen topaketa

[BIDEOA] EuskarAbenturan parte hartzeko epea zabalik martxoaren 15era arte

16 eta 17 urteko gazteek lana eta motibazio gutuna martxoak 15 baino lehen bidali beharko dute. Bi espedizio arrakastatsu burutu ondoren, zabalik da 2020ko EuskarAbenturan izena emateko epea. 230 gaztek hartu dute parte jada eta aurtengo uztailean beste 120 gaztek biziko dute abentura hau. Hala, Euskal Herriko eta diasporako 2003 eta 2004. urteetan jaiotako hautagaiek […]

Read More… from [BIDEOA] EuskarAbenturan parte hartzeko epea zabalik martxoaren 15era arte

‘Ponpoxo’, ‘kurdu’ eta ‘gorririk’ hitzak erantsi dira Euskaltzaindiaren Hiztegian

Azken sei hilabeteotan 758 forma berri jaso dira Euskaltzaindiaren Hiztegian. Euskaltzaindiak 758 forma berri jaso ditu azken sei hilabeteotan, eta moldaketa zein berrikuntza guztiak hiztegiari erantsi dizkio. Akademiak etengabe osatzen eta berrikusten du hiztegia, eta urtean bitan sareratzen ditu berrikuntzak. 2016an, bigarren argitalpena paperean argitaratu zenetik eguneratzen du urtean bitan, eta 2019ko bigarrena da gaur […]

Read More… from ‘Ponpoxo’, ‘kurdu’ eta ‘gorririk’ hitzak erantsi dira Euskaltzaindiaren Hiztegian

‘Nola antolatuko da etorkizuneko euskaltzaleen mugimendua?’ izenburupean dator aurtengo Topaldia

Euskaltzale autoeratuen tokian tokiko antolakuntza ereduak ezagutzeko abagunea eskainiko du jardunaldiak. Horretaz gain, etorkizunera begira baliozkoak izan daitezkeen ereduen inguruan elkarrekin pentsatzeko espazioa sortzea du helburu. 2020ko otsailaren 6an izango da Topaldiaren edizio berria, Bilboko EHUren Bizkaia Aretoan. Oraingoan, antolakuntza ereduen inguruko gogoetak ardaztuko du jardunaldia, izenburuak berak adierazten duen bezala: Nola antolatuko da etorkizuneko […]

Read More… from ‘Nola antolatuko da etorkizuneko euskaltzaleen mugimendua?’ izenburupean dator aurtengo Topaldia

‘Euskararen normalizazioa’ lana argitaratu dute UEUk eta EHUk

Asier Larrinagak burututako lan honek euskararen normalizazioaren historia biltzen du, 1960tik hasi eta gaur egunera arte. Euskal Herriko Unibertsitateak eta Udako Euskal Unibertsitateak Asier Larrinaga Euskal Irrati Telebistako Euskara Zerbitzuaren buruaren doktore tesia argitaratu dute. Euskararen normalizazioa. Ikuspegi orokorra eta Euskal Telebistaren kasu partikularra izenpean, lan honek euskararen normalizazioaren historia biltzen du, 1960tik hasi eta […]

Read More… from ‘Euskararen normalizazioa’ lana argitaratu dute UEUk eta EHUk

Etxarri Aranazko toponimo xeheen 445 izen ofizial bildu dituzte liburu batean

Etxarri Aranazko leku-izenak herrigune historikotik kanpo (egungo toponimia ofiziala) izenpean kaleratu du Jose Luis Erdoziak argitalpena. Jose Luis Erdozia Etxarri Aranazko herrigunetik kanpo ibili da bila, toponimia txikia esaten zaiona zehaztasunez biltzeko xedearekin. Guztira 445 toki-izen ofizial jasotzen ditu Etxarri Aranazko leku-izenak herrigune historikotik kanpo (egungo toponimia ofiziala) liburuak: 288 toponimo nagusi eta 157 eratorri. […]

Read More… from Etxarri Aranazko toponimo xeheen 445 izen ofizial bildu dituzte liburu batean

Euskarazko Produktuen Katalogoaren edizio berria argitaratu dute

Webguneak eta paperezko edizioak bi atal nagusitan banatu dituzte edukiak: 0-12 urte bitarteko haurrei zuzendutakoa, eta 12-16 urte bitarteko gazteentzakoa. Urteko garai honetan seme-alabei edo ingurukoei euskarazko liburuak, musika edota jostailu eta jokoak erosi eta oparitzeko aukera paregabea izaten dela kontuan hartuz, Euskarazko Produktuen Katalogoaren edizio berria osatu dute Euskal Herriko 115 bat udal eta […]

Read More… from Euskarazko Produktuen Katalogoaren edizio berria argitaratu dute

Munduko estatuen araua berritu du Euskaltzaindiak

2007az geroztik munduko estatuetan gertatu diren aldaketak jasotzeko eguneratu da araua: estatuen izen ofizialetan gertatu diren aldaketak, hiriburu-aldaketak eta hizkuntza ofizialetan izan diren aldaketak jaso dira. Akademiak azaldu duenez, azken eguneratze handia 2007an egin zuten. Geroztik, hiru eguneratze txiki egin dira bakarrik: 2008an, Kosovo estatu berria sartzeko; 2011n, Hego Sudan estatu berria sartzeko; eta 2012an, […]

Read More… from Munduko estatuen araua berritu du Euskaltzaindiak

14 emakumek euskararen sustapenean eta normalizazioan egindako lanaren berri emateko erakusketa, Iruñean

Hemen baditun 14 erakusketa euskararen alde lan egin duten eta lan egiten ari diren emakume guztientzako omenaldia da. Hilaren 20ra arte egongo da zabalik Iruñeko Kondestablearen jauregian. Hemen baditun 14 izenpean, erakusketak hamalau emakume biltzen ditu, XX. mendean euskararen alde hainbat esparrutan lan egin dutenak: irakaskuntzan eta ikerkuntzan, musikagintzan, kazetaritzan, idazkuntzan eta bertsolaritzan, zinemagintzan, administrazioan, […]

Read More… from 14 emakumek euskararen sustapenean eta normalizazioan egindako lanaren berri emateko erakusketa, Iruñean

Gerediaga elkartea pozik agertu da Durangoko Azokako 54. edizioak eman duenarekin

“Lau egunez Azoka osatzen dugun guztion artean ekosistema berezi honi bizia eman diogulako”. Durangoko Azokako 54. edizioa amaituta balantzea egiteko garaia heldu zaie Gerediaga Elkartekoei. Hala, eure ustez, “emankorra, orekatua, oso jendetsua, anitza eta baikorra” izan da. Lau egunez, “kulturaren plazako ekosistemak bizia hartu du Landako Gunean, Azokako gainontzeko espazioetan eta Durangoko kaleetan ere: 54. […]

Read More… from Gerediaga elkartea pozik agertu da Durangoko Azokako 54. edizioak eman duenarekin