Armentia ikastola, Mendizorrotza eta Prado Parkearen inguruetan egingo da Araba Euskaraz igandean

Goizeko 10:00etan abiatuko da Araba Euskaraz jaia, Armentia Ikastolan. Ordutik aurrera, euskaraz eta euskal kulturaz gozatzeko hamaika aukera izango dira. “Askotarikoa eta parte-hartzailea, euskara eta euskal kultura ardatz eta herritarrak protagonista izango dituen eguna”, halaxe deskribatu dute antolatzaileek iganderako antolatu duten Araba Euskaraz jaia. Azken hiru edizioetan egin duten bezala, Arabako zortzi ikastolen artean antolatu dute […]

Read More… from Armentia ikastola, Mendizorrotza eta Prado Parkearen inguruetan egingo da Araba Euskaraz igandean

Mintzolak Ines Marguerite Azkarate, Libe Miner eta Andoni Rey ikasleen gradu- eta master-amaierako lanak saritu ditu

Ikertzaile bakoitzak 1.500 euro gordin jasoko ditu, eta irailaren 30era bitarteko epea izango du lana ondu eta aurkezteko. Euskaltzaindiak, Mintzola proiektuaren bidez, euskaraz egiten den ahozko jardunari buruzko gradu- eta master-amaierako hamar lan saritzeko deialdia argitaratu zuen martxoan. Akademiaren arabera, “ikertzaile gaztea edo hasiberria doktoretza-tesiraino eramango duen ibilbidean, aurreko erabakiak eta urratsak ere garrantzitsuak dira, […]

Read More… from Mintzolak Ines Marguerite Azkarate, Libe Miner eta Andoni Rey ikasleen gradu- eta master-amaierako lanak saritu ditu

Inoiz baino herri gehiagotan piztu da Euskaraldiaren beharra

135.000 lagunen izen-emateak jaso diren arren, antolakuntzak aitortu du nahi baino txapa gutxiago ikusi direla kalean, “hori aztertu beharrekoa da”, diote. Zergatik pertsona batzuek txapa hartu bai baina gero janzten ez duten. Izan ere, askotan aipatu dugun moduan, txapa ezinbesteko elementua da ariketa modu eraginkorrean egiteko”. Atzo bukatu zen Euskaraldia eta bertako koordinazio mahaia lehen […]

Read More… from Inoiz baino herri gehiagotan piztu da Euskaraldiaren beharra

Aurtengo Abadia saria Gure Zirkuarentzat izango da, aisiaren bidez euskarari egindako ekarpenagatik

Sari emate ekitaldia ekainaren 19an egingo da Eibarren. Gure Zirkuak jasoko du 2025eko Abadia Saria, “aisia eta dibertimenduaren bidez” euskarari egin dion eta egiten dion ekarpen berritzaileagatik. “Euskararen normalizazioa, kulturaren deszentralizazioa, familia arteko aisialdia eta bertako talentuaren sustapena uztartzen ditu modu berritzaile eta atseginean”, nabarmendu du Garbiñe Mendizabal Hizkuntza Berdintasuneko foru zuzendariak eta modu horretan […]

Read More… from Aurtengo Abadia saria Gure Zirkuarentzat izango da, aisiaren bidez euskarari egindako ekarpenagatik

Euskaraldiaren harira, hainbat kultur ekimen antolatu dituzte Gasteizko Izaskun Arrue Kulturgunean

Gaur, Itxaro Bordak idatzitako Itzalen Tektonika poesia liburuan oinarritutako ikuskizuna eskainiko dute Bordak berak eta Joseba Irazoki musikariak, arratsaldeko 19:30ean. Joan den ostegunean abiatu zen Euskaraldia eta hilaren 25era arte hainbat kultur ekimen antolatu dituzte Euskal Herri osoan. Gasteizen, esaterako, Izaskun Arrue kulturgunean izango dira horietako batzuk. “Euskaraldia ekimenaren esparruan, IAKk bere energia gehitu nahi […]

Read More… from Euskaraldiaren harira, hainbat kultur ekimen antolatu dituzte Gasteizko Izaskun Arrue Kulturgunean

Txapa janzteko ordua heldu da

Ehunka ekitaldi antolatu dituzte herrietako Euskaraldia batzordeek. Atzo hasi zen ariketa masiboa, Euskal Herri osoan, eta milaka lagun aldi berean arituko dira hizkuntza ohiturak aldatzeko saiakeran. 11 egunetan txapa janzteko deia egin dute, euskaraz norekin hitz egin dezakegun identifikatzeko, besteak beste. Euskaraldiak atzo izan zuen lehen eguna Euskal Herri osoan. Hamaika egunetan hizkuntza ohiturak euskarara […]

Read More… from Txapa janzteko ordua heldu da

Nafarroa Oinezen aurtengo edizioak baditu kanta eta bideoklipa: ‘Buruz, bihotzez eta oinez’

Urriaren 19an izango da aurtengo jaia, Atarrabian. Aurtengo Nafarroa Oinezeko kanta eta bideoklipa aurkeztu dituzte gaur, Nafarroako Ikastolen egoitzan. Paz de Ziganda Ikastolako ikasle ohia den Igor Martinezek sortu du musika. Hitzak, berriz, Estitxu Arozena bertsolariak idatzi ditu. Martinezen hitzetan, “Oinez jaiak duen bizitasuna eta indarra aldarrikatu nahi izan dugu abiadura eta erritmo biziekin, soinu […]

Read More… from Nafarroa Oinezen aurtengo edizioak baditu kanta eta bideoklipa: ‘Buruz, bihotzez eta oinez’

Dozenaka ekitaldi izango dira maiatzaren 15ean, Euskaraldiaren hasierarekin batera

Ekitaldi nagusiak Donostian, Iruñean, Getxon, Gasteizen, Bilbon eta Baionan izango dira. Maiatzaren 15etik 25era egingo da hizkuntza ohiturak astintzeko ariketa. Euskaraldiaren laugarren edizioa ostegunean, maiatzak 15, abiatuko da. Hamaika egunetan zehar, Euskal Herri osoko milaka lagunek, euren hizkuntza ohiturak aldatu eta euskaraz gehiago eta erosoago egiteko saiakera egingo dute. Antolatzaileen esanetan, “Belarriprest eta ahobiziek, gutxienez […]

Read More… from Dozenaka ekitaldi izango dira maiatzaren 15ean, Euskaraldiaren hasierarekin batera

Helduen euskalduntzearen doakotasunerako urrats eraginkorrak eskatu dituzte

Kontseiluak Euskara ezagutzeko beharra helduengan sustatzeko proposamena dokumentua aurkeztu du Eusko Legebiltzarrean. Euskalgintzaren Kontseiluak agerraldia egin du Eusko Legebiltzarreko Kultura, Euskara eta Kirol Batzordean. Bertan, helduen euskalduntze eta alfabetatze sektorearekin elkarlanean landutako Euskara ezagutzeko beharra helduengan sustatzeko proposamena dokumentua aurkeztu du. Proposamenak bi ardatz ditu: ikasketen doakotasuna, eta ikasteko beharra sustatzea. Horretarako tresna bat ere […]

Read More… from Helduen euskalduntzearen doakotasunerako urrats eraginkorrak eskatu dituzte

Meatzaldeko Elez Lehiaketaren 25. urteurrena ospatzeko jarduera bereziak antolatu dituzte

Ahozko Literatura Saria jarri dute martxan aurtengo ediziorako. Meatzaldeko Elez Lehiaketak 25 urte bete ditu aurten eta urteurrena ospatzeko hainbat kultur ekitaldi antolatu ditu. Ahozko Literatura Sari Berezia da horietako bat. Honetan, eskualdeko euskaltegi eta ikastetxeetako ikasleek parte hartu ahal izango dute. Antolatzaileen arabera, parte hartzaileek “bost minutuko lanak aurkeztu beharko dituzte gehienez, gai eta […]

Read More… from Meatzaldeko Elez Lehiaketaren 25. urteurrena ospatzeko jarduera bereziak antolatu dituzte