Bilduma etnografikoa da eta Euskararen Herri Hizkeren Atlasa (EHHA) obran jasotako lekukotasun oparoan du oinarri. Euskaltzaindiak eta Laboral Kutxak Denboraren gurpilean liburua aurkeztu dute gaur Akademiaren Bilboko egoitzan. Gainera, liburuak bilduma berri bat estreinatu du, hain zuzen, Berba-mintzoak bilduma. Liburu-sorta berri honen helburua da Euskaltzaindiak aurreko mendearen 80ko hamarkadan abiarazi zuen Euskararen Herri Hizkeren Atlasa […]
Kategoria: Euskara
Dibertsitate funtzionala duten haur eta gazteentzako euskarazko diktaketa-sistema berria aurkeztu dute
Dagoeneko erabat garatuta dagoen plataformak euskaraz esandakoa transkribatu egiten du, eta hizketa bidezko komandoak erabiliz egin daitezke aldaketak edo zuzenketak. Haurren ahotsekin ongi dabilen euskarazko diktaketa-sistema berria garatu du Orai NLP adimen artifizialeko zentroak, Euskal Herriko Ikastolen Elkarteak, Seaskako Integrazio Batzordeak eta Nafarroako Sortzen Elkarteak bultzatuta, Languneren aholkularitzarekin eta ‘Euroeskualdeko hiritartasuna’ deialdiko diru-laguntzari eta SPRIren […]
Euskal kulturaren proiekzioa lurralde frankofonoetan indartzeko asmoz ‘Ça colle au basque’ ekimena aurkeztu dute
Frantsesa hizkuntza komun duten 321 milioi pertsonak osatutako kultura, nortasun eta hizkuntzen mosaikoa da. Burutik kendu ezin duzun zerbaiti erreferentzia egiteko frantsesez erabiltzen den esamoldea da Ça colle au basque, eta baita Etxepare Euskal Institutuak datozen lau urteetarako aurkeztu duen egitasmoaren izena ere. Etxeparek zehaztu duenez, “euskal kulturaren proiekzioa lurralde frankofonoetan indartzea du helburu ekimenak; […]
Euskarak egun dituen erronkak erdigunean jartzeko dokumentala ontzeko diru bilketa kanpaina abiatu dute
Jalgi Hadi! jarri diote izena proiektuari eta Korrikak lotzen dituen zazpi lurraldeen bitartez euskararen iragana, oraina eta etorkizunari buruz hausnartu nahi dute. Mirokutana ekoiztetxeak eta AEK-Korrikak Jalgi Hadi proiektua jarri dute martxan. Helburua euskararen iragana, oraina eta etorkizuna ardatz izango dituen dokumentala diruz laguntzea izango da. “ Jalgi Hadi izeneko Crowdfunding kanpaina abian jarri dugu, […]
‘Ebaluatoia’, euskarazko txatbot irekia auzolanean hobetzeko ekimena abian da
ChatGPT eta antzeko eredu itxien pare edo hobeto dabilen euskarazko tresna irekia sortzea du helburu EHUko HiTZ zentroak. Euskal Herriko Unibertsitateko HiTZ zentroa Latxa euskarazko hizkuntza-eredua txatbot bihurtzeko lanean ari da, eta aldi berean txatboten kalitatea neurtzeko bide berriak irekitzen. Azaldu dutenez, “hizkuntza-ereduak adimen artifizialeko ereduak dira, giza hizkuntza ulertu eta sortzeko ikaskuntza automatikoko teknikak […]
Read More… from ‘Ebaluatoia’, euskarazko txatbot irekia auzolanean hobetzeko ekimena abian da
Euskaraldia, “estres linguistikoa” ezabatzeko bidea
www.euskaraldia.eus webgunean, modu errazean, egongo da zein rol hartuko duten jakinarazteko aukera. Antolatzaileen esanetan, ezinbestekoa da ariketak irauten duen hamaika egunetan txapa soinean erabiltzea, aurrean den ezezagunak euskaraz badakien erakutsiko baitu txapak. Bi hilabete baino ez dira falta Euskaraldia abiatzeko eta dagoeneko laugarren edizio honetan belarriprest edo ahobizi moduan izena emateko epea ireki dute. “Maiatzaren […]
Read More… from Euskaraldia, “estres linguistikoa” ezabatzeko bidea
Abizenak euskalduntzeko kanpaina abiatu dute Tolosaldean
Batez ere, guraso izateko bidean daudenei edota 18 urtetik beherako seme-alabak dituztenei egin diete deia. UEMAk, Galtzaundik eta Tolosaldeko 23 udalek Abizena ere euskaraz kanpaina abiatu dute. Diotenez, “Tolosaldean ere asko dira oraindik erdarazko grafiaz idazten diren euskarazko abizenak: Malcorra, Otegui, Aramburu, Achucarro, Urretavizcaya, Goicoechea, Echeverria, Bengoechea…”. Egitasmoarekin herritarrek abizenak era ofizialean euskaraz jartzea sustatu […]
Read More… from Abizenak euskalduntzeko kanpaina abiatu dute Tolosaldean
‘Famili On Egonaldia’, aste oso bat euskaraz
Martxoaren 15ean amaituko da izena emateko epea. Otsailaren 21ean, ama-hizkuntzaren nazioarteko egunaren karietara, Plazara, AEK, Uda Leku, Dindaia eta Ebeteko kideak Baionan elkartu ziren Famili’on egonaldi ibiltariaren lehen edizioa aurkezteko. Babesle diren erakundeetako ordezkariak ere bertan izan ziren egitasmo berritzaileari sostengua erakusteko: Mathieu Berge Euroeskualdearen izenean, Joseba Erremundeguy Euskal Hirigune Elkargoaren izenean, Javi Arakama Nafarroako Gobernutik, Iker Goiria […]
Read More… from ‘Famili On Egonaldia’, aste oso bat euskaraz
Mintzolaren ikerketa-sarien 2025eko deialdiak martxan dira
Euskaraz egiten den ahozko jardunari (euskarazko hizkerari) buruzko ikerketa zientifikoak bultzatzeko xedea dute deialdiek. Azken hiru urteotako ildoari jarraituz, ahozkotasunaren alorrean ikerketa sustatzeko deialdi berriak egin ditu Euskaltzaindiak, Mintzolaren eskutik. Deialdietan, hizkeraren adierazkortasuna da lehentasunezko ikerketa-lerroa. Lehenengoan, euskaraz egiten den ahozko jardunari buruzko hamar gradu- eta master-amaierako lan sarituko dira (bakoitzari 1.500 euroko zenbatekoa emanda); […]
Read More… from Mintzolaren ikerketa-sarien 2025eko deialdiak martxan dira
2024an zinema komertzialetako euskarazko emanaldien datuak “gordin bezain kezkagarriak” direla salatu dute
Pantailak Euskarazek eta Hizkuntz Eskubideen Behatokiak euskaldunon hizkuntza eskubideen urraketa sistematikoa dela diote, erakundeei neurriak hartzea eskatu diete eta herritarrak salaketak jartzera animatu dituzte. Josu Martinezen Bizkarsoro eta “Negu” kolektiboaren Negu hurbilak izan ziren iaz Euskal Herri osoko zinema aretoetan euskaraz estreinatu ziren fikziozko bi filmak. Hego Euskal Herrian, fikziozko hirugarren euskarazko pelikula bat ere […]
