Iban Zalduak eta Julen Ribasek ‘Botere handi batek’ komiki albuma aurkeztu dute

Xabiroi bildumaren hemezortzigarren zenbakia da Ikastolen Elkartearen eskutik gaur Donostian aurkeztu dutena. Botere handi batek komiki albuma aurkeztu dute gaur Iban Zalduak eta Julen Ribasek, Donostiako Elkar liburu-dendan. Ikastolen Elkartearen babespean argitaratzen den Xabiroi komiki aldizkariaren hamazortzigarren komiki bilduma da honakoa, eta aurkezpenean izan dira, baita ere, aldizkariko koordinatzaile Dani Fano eta Ikastolen Elkarteko lehendakari […]

Read More… from Iban Zalduak eta Julen Ribasek ‘Botere handi batek’ komiki albuma aurkeztu dute

Ene Kantak ekimenak ‘Bisonte mastodontearen bila’ diskoa kaleratu du

Diskoaz gain, liburu batek eta ikuskizun berri batek osatzen dute proiektua. Datorren larunbatean estreinatuko dute emanaldia, Atarrabiako kultur etxean. Bisonte mastodontearen bila izeneko proiektu berria Ene Kantak egitasmoko pertsonaien abentura berri bat da eta Aralarren gertatzen da: bertan, euskaraz abestu, bizi eta irakurriko dute. Honetan, Astonauta, Satorjator eta bere lagunek Historiaurrera bidaiatuko dute, non genero […]

Read More… from Ene Kantak ekimenak ‘Bisonte mastodontearen bila’ diskoa kaleratu du

Bizkaidatz Txikia haur eta gazteentzako literatura sarian parte hartzeko deialdia zabalik da

Borja Alonsok eta Veronica Simonek emango diete hasiera edizio honetako kontakizunei. Proposamenak jasotzeko epea 2025eko otsailaren 13an amaituko da. Bizkaidatz Txikiaren hamaikagarren edizioa aurkeztu dute gaur, haur eta gazteengan irakurtzeko eta idazteko zaletasuna sustatzeko asmoz. Borja Alonsok eta Veronica Simonek emango diete hasiera edizio honetako kontakizunei. Horrela, Alonsok Zuhaitzaren desira izeneko euskarazko istorioa abiatuko du, […]

Read More… from Bizkaidatz Txikia haur eta gazteentzako literatura sarian parte hartzeko deialdia zabalik da

Maite Rosende eta Nerea Ariznabarretaren ‘Mamuki’ haurrentzako album ilustratua kalean da

Egileek uztailean jaso zuten Etxepare saria egitasmo honengatik. Pamiela argitaletxeak Etxepare saria irabazi duen Mamuki haurrentzako album ilustratua argitaratu du. Maite Rosende ilustratzaile donostiarrak eta Nerea Ariznabarreta idazle eibartarrak elkarlanean egindako lana da, eta, epaimahaiaren ustez, “beldurrari buruzko gogoeta jostagarria”. Istorio honetako protagonista Mamu txiki bat da Mamuki izenekoa. Gau Beltza da eta gaixorik dagoenez […]

Read More… from Maite Rosende eta Nerea Ariznabarretaren ‘Mamuki’ haurrentzako album ilustratua kalean da

Zazpi ikerketa lan eta ‘Arikala’ ekintza-ikerketaren azken emaitzak aurkeztu dituzte Mintzola mintegian

Bultzatu beharreko bideetako bat ikerlari gazteei aukerak ematea da. Euskaltzaindiak mintegi berria antolatu du Luis Villasante Euskararen Ikergunean, Akademiaren Gipuzkoako ordezkaritzan. Jon Sarasua eta Eñaut Agirre dira Mintzola egitasmoko zuzendariak, eta Sarasuak egin du hastapeneko mintzaldia. Bertan, mintegiaren helburuak azpimarratu ditu: “Mintzola egitasmoak, bere aro berrian, euskarazko eguneroko hizketaren galdegaiak jarri ditu erdigunean. Hizkera informalak […]

Read More… from Zazpi ikerketa lan eta ‘Arikala’ ekintza-ikerketaren azken emaitzak aurkeztu dituzte Mintzola mintegian

Bastida ikastola laguntzeko egingo da Arabako ikastolen aldeko 2025eko jaia

Olarizun izango da egun handia ekainaren 15ean, zortzi ikastolek bat eginda, eta urte osorako egitaraua ere izango du. Azken edizioetan egin duten bezala, Araba Euskaraz urtea aurkeztu dute Gasteizen. Jaia ekainaren 15ean izango da, Gasteizko Olarizun, baina urteko ekitaldiei urriaren 18an emango diete hasiera, Bastidan. Izan ere Arabar Errioxako Bastida ikastola laguntzeko egingo da hurrengo Araba Euskaraz. […]

Read More… from Bastida ikastola laguntzeko egingo da Arabako ikastolen aldeko 2025eko jaia

Zabalik da Gipuzkoako Gazteak Auzolanean programan parte-hartzeko deialdia

Egitasmo honen bidez, gazteei proiektu kolektiboak garatzeko laguntza eskaini nahi zaie. 18 eta 30 urte arteko gazteek urriaren 25era arte aurkeztu ditzakete haien proiektuak. Proiektu kolektibo bat sortu eta garatu nahi duten 18 eta 30 urte bitarteko gazteei babesa emateko asmoz, Gipuzkoako Foru Aldundiak Gazteak Auzolanean diru-laguntza-programaren edizio berri abiatu du aurten ere. Hala, sustatzaileek […]

Read More… from Zabalik da Gipuzkoako Gazteak Auzolanean programan parte-hartzeko deialdia

Nafarroa Oinez 2024 egitaraua prest da

Zangozako Ikastolak kalitatezko hezkuntza euskaldun baten aldeko apustua egiten jarraitu nahi du. Oinez eguna urriaren 20an izango da. Zangozako Ikastolako ordezkariek urriaren 20an egingo den Nafarroa Oinez festa eta bezperako egitaraua aurkeztu dute. Nagore Oria ikastolako zuzendariak adierazi duenez, duela urtebete Andra Mari Ikastolaren lekukoa “ilusioz eta arduraz” hartu zutenetik, Zangozaldeko euskaltzaleek hainbat ekintza antolatu […]

Read More… from Nafarroa Oinez 2024 egitaraua prest da

Iaz argitaratu ziren haur eta gazteentzako euskarazko liburuen analisia egin du Mondragon Unibertsitateak

Hamalau lagunez osatutako  lantaldeak urteko argitalpen guztiak irakurri, aztertu eta hiru ataletan banatzen ditu: liburu gomendagarriak, oso gomendagarriak eta zerrenda berezia. Lan horren emaitza gida bat da eta sarean jarri dute interesa duenarentzat. Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak haur eta gazteentzako iaz argitaratutako euskarazko 231 liburuen analisia egin eta Haur eta gazte literatura […]

Read More… from Iaz argitaratu ziren haur eta gazteentzako euskarazko liburuen analisia egin du Mondragon Unibertsitateak

Urriaren 6an egingo den Kilometroak jai handirako dena prest da Azpeitin

Lau gunez osatuta egongo da ibilbidea, adin guztientzako ekintzak eta ikuskizunekin. Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoak omenduko dituzte. Eraso matxistei aurre egiteko protokoloa osatu du antolakuntzak. Kilometroak, Gipuzkoako ikastolen aldeko jai handia, urriaren 6an izango da Azpeitin eta antolakuntzak dena du prest jada. Denera, lau gunez osatuta egongo da ibilbidea, adin guztientzako ekintzak eta ikuskizunekin. […]

Read More… from Urriaren 6an egingo den Kilometroak jai handirako dena prest da Azpeitin