‘Martin Martina’ trilogiaren lehen eleberria kaleratu du Amancay Gaztañagak

Nerabe intersexual bat da trilogia honetako protagonista, hala, egileak ezberdintasunean dagoen aberastasuna ekarri nahi izan du erdigunera. Amancay Gaztañaga aktore, musikari eta idazleak abentura eta fantasia uztartzen dituen trilogia baten lehen eleberria aurkeztu du, Martin Martina eta urrezko orraziaren misterioa (Elkar) izenburupean. Lehenengo istorio honetan, Martin Martinaren unibertsoa eraikitzen du egileak, eta, aldi berean, trilogiaren parte izango […]

Read More… from ‘Martin Martina’ trilogiaren lehen eleberria kaleratu du Amancay Gaztañagak

LUMAfest! jaialdiaren hirugarren edizioa 12tik 14ra egingo da Donostian

Bihar arte egongo da martxan 14 eta 21 urte arteko gazteentzako mikrokontakizunen lehiaketa. Hirugarren urtez jarraian, Gipuzkoako Aldundiak LUMAfest! gazte literatura eta sorkuntzari buruzko jaialdia antolatu du, hilaren 12tik 14ra bitartean, Koldo Mitxelena Kulturunean, Donostiako Alde Zaharreko Santa Teresa komentuan. LUMAFest! jaialdiaren helburu nagusia da “gazte literatura (Young adult) sustatzea eta zabaltzea, eta horretarako, programazio […]

Read More… from LUMAfest! jaialdiaren hirugarren edizioa 12tik 14ra egingo da Donostian

Lezoko Antzerki Testu Laburren lehiaketan parte hartzeko epea zabalik egongo da ostiralera arte

Egitasmoak gazteak jai giroan eta modu parte-hartzailean arte eszenikoetara erakartzea eta hurbiltzea du helburu. Iaz Lezoko Antzerki Testu Laburren 1. Lehiaketak izandako arrakastaren ondoren, HIKA teatroak eta Lezoko udalak bigarren edizioa jarri dute martxan. Aintzane Intxaurraga antzerki konpainiako zuzendariak aipatu duenez, “iazkoaren antzekotasun handiak izango ditu aurtengoak ere”. Aurkeztutako lan guztien artetik sei hautatuko dira: […]

Read More… from Lezoko Antzerki Testu Laburren lehiaketan parte hartzeko epea zabalik egongo da ostiralera arte

Euskarazko kultura-produktuak gazteen eskuetara eramateko beharraz

Asun Garikano euskaltzain osoaren hitzaldiaren muina Euskaltzaindiak pasa den astean online argitaratu duen Noeren ontzia egitasmoa izan da, euskal kulturan barrena nabigatzeko aukera emango duen proiektua. Euskaltzaindiak iazko irailaren 29an izendatu zuen Asun Garikano (Tolosa, 1962) euskaltzain oso. Orain, berriz, hizkuntzalariari sarrera-hitzaldia irakurtzeko unea heldu zaio eta Gasteizko Goiuri jauregian egin du. Ondoren, Andres Alberdi […]

Read More… from Euskarazko kultura-produktuak gazteen eskuetara eramateko beharraz

EuskArabentura martxan da

Euskal Herriko eta diasporako 127 gaztek ia 400km luze dituzte aurretik eta 27 herri eta beste hamaika eduki ezagutzeko parada izango dute EuskarAbentura 2024 espedizioak bideari ekingo dio gaur eta antolatzaileek dena prest dute, “127 Jzioquitarrak prest ditugu eta, azken asteetan ikusi moduan, baita lan taldeko kideak ere! Motxilan ixteko falta diren azken gauzatxoak, urduritasuna, […]

Read More… from EuskArabentura martxan da

Uztailaren 1ean abiatuko da udako denboraldia Donostiako Urgulleko Natur Txokoan, Liburutegian eta Historiaren Etxean

Abuztuaren 31ra arte zabalik egongo dira hiru guneak. Natur Txokoan eta Liburutegian, gainera, haurrentzako programazio berezia eskainiko dute, doan. Besteak beste, magia, jolasak, ipuin kontaketak eta irakurzaletasuna bultzatzeko ekintzak izango dira, baita ingurugiroarekin loturiko tailerrak ere. Udan ohikoa denez, Urgull aisialdi eta kultura eskaintzan hiriko protagonistetako bat bihurtzen da bertako guneetan proposatutako jarduerekin eta erakusketarekin. […]

Read More… from Uztailaren 1ean abiatuko da udako denboraldia Donostiako Urgulleko Natur Txokoan, Liburutegian eta Historiaren Etxean

Txikijazz jaialdiaren hamabigarren edizioa uztailaren 24tik 28ra bitartean egingo da, Donostian

Hiru agertoki izango ditu: Kutxa Fundazioa Plaza (Tabakalera 4. solairua), Hernaniko Txillida Leku museoa eta Kursaaleko terrazak. Berritasun gisa, San Martin Merkatuko Forum FNACen tailerrak izango dira arratsaldean. Haurrek eta familiek, musikarekin eta artearekin gozatzen duten bitartean, partekatu eta ikasteko gunea da Donostiako Txikijazz jaialdia. Aurten hamabigarren edizioa izango du uztailaren 24tik 28ra bitartean eta […]

Read More… from Txikijazz jaialdiaren hamabigarren edizioa uztailaren 24tik 28ra bitartean egingo da, Donostian

Biharko herri erronkei erantzuteko indarra erakutsi du Ikastolen Elkarteak, Iruñean

Elkartean dauden 114 ikastoletako ordezkariak Iruñeko Baluarte Kongresu Jauregian bildu dira, Ikastolen Zazpigarren Batzarrean. “Biharko Ikastolak behar ditugu biharko Euskal Herria eraikitzeko”. Esaldi horrekin laburbildu ditu Ikastolen Elkarteko lehendakari Nekane Artolak, Iruñean, Ikastolek egin duten Zazpigarren Batzarrean hartutako erabakiak. Besteak beste, erabaki dute “Ikastola eredua eguneratu, egonkortu, zabaldu eta aldarrikatzea, Ikastolen Elkartea indartzea, Euskal Herri […]

Read More… from Biharko herri erronkei erantzuteko indarra erakutsi du Ikastolen Elkarteak, Iruñean

Zangozako Ikastolak aurtengo Nafarroa Oinez jairako kanta eta bideoklipa aurkeztu ditu

Iruñeko San Fermin jaietarako egitarauaren berri ere eman dute prentsaurrekoan. Nagore Oria Zangozako Ikastolako zuzendaria, Eneko Alkorta Jarduerak batzordeko arduraduna, June Gabarain eta Antonio Iriarte Skabidean taldeko kideak, Amaia Aldanondo abestiaren letraren egilea eta Marina Lameiro bideokliparen zuzendaria Nafarroako Ikastolen Elkarteko egoitzan bildu dira, alde batetik, aurtengo Nafarroa Oinezeko kanta eta bideoklipa aurkezteko eta, bestetik, […]

Read More… from Zangozako Ikastolak aurtengo Nafarroa Oinez jairako kanta eta bideoklipa aurkeztu ditu

‘Euskararen Lorategia’ erakusketa birtuala abiatu du Bilboko Euskararen Etxeak

San Inazio auzoko Euskararen Interpretazio Zentroak eskaintzen duen Eskola Programan parte hartu duten 15 eta 18 urte bitarteko ikasleek egindako collageekin osatu da erakusketa. Eskola Programan Euskararen Interpretazio Zentroko edukiak lantzen dira, eta edukiok ikasmaila ezberdinetara egokitzen dira; Euskararen Lorategia, hain zuzen, DBH3, DBH4 eta Batxilergoko ikasleekin jorratzen den jarduera da, ikasleak euskararen aniztasunaz jabetu […]

Read More… from ‘Euskararen Lorategia’ erakusketa birtuala abiatu du Bilboko Euskararen Etxeak