‘Piztuta! Euskal Kultur Begirada’ euskarazko kulturari buruzko zikloa Iruñera itzuliko da gaur

Zikloa arratsalde honetan abiatuko da, txalaparta jotzen hasteko lau saioko lantegi batekin, maiatzaren 7tik 16ra bitartera, Hutsun txalaparta-taldearen eskutik. Gaurtik maiatzaren 18ra bitartean, Piztuta! Euskal Kultur Begirada euskal kulturari eskainitako zikloa egingo da Iruñeko Juslarocha eta Sanduzelaiko Civivoxetan. Edizio berri honetan, hiru lantegi, kontzertuak, musika- eta dantza-ikuskizunak eta haurrentzako jarduerak –ipuin-kontalaria edo txotxongilo-antzerkia kasu– izango […]

Read More… from ‘Piztuta! Euskal Kultur Begirada’ euskarazko kulturari buruzko zikloa Iruñera itzuliko da gaur

Euskara etxeetara eramateko eta familian euskal kultura ezagutarazteko mapa ilustratua argitaratu dute

Proiektuaren eramaileek euskara gelatik atera eta hizkuntzaren alde ludiko eta informala eskaini nahi izan diete haurrei, hizkuntzarekiko lotura afektiboa eraikiz. Marie Slush ilustratzaileak Zenbat dugun kontatzeko! mapa ilustratua sortu du Euskal Haziak, Seaska, Ikas Bi, Biga Bai eta Euskal kultur Erakundearen eskutik. Egitasmoak, familia giroan, Euskal Herriko lurraldearen ezagutzan, kulturan eta historian sakontzea, euskara ikasgelatik […]

Read More… from Euskara etxeetara eramateko eta familian euskal kultura ezagutarazteko mapa ilustratua argitaratu dute

EIZIE elkarteak Minaberri beka sortu du, nazioarteko gazte-literaturako lanak euskarara ekartzeko asmoz

Lehen edizio honetarako, Laurie Halse Anderson idazlearen Speak obra itzuli beharko du beka eskuratzen duenak. Lanak aurkezteko epea ekainaren 17an amaituko da. Euskal Itzultzaile, Zuzentzaile eta Interpreteen Elkartearen (EIZIE) arabera, “urriak dira itzulpengintzari eskaintzen zaizkion bekak eta sariak, eta bat bera ere ez da existitzen  gazte-literatura euskaratzeko”. Hutsune hori betetzeko asmoz, elkarteak itzulpen-beka bat antolatu […]

Read More… from EIZIE elkarteak Minaberri beka sortu du, nazioarteko gazte-literaturako lanak euskarara ekartzeko asmoz

Nafarroako Bertso Eskolek haien eguna ospatuko dute maiatzaren 26an, Leitzan

Nafarroa osoko 9 eta 14 urte bitarteko gazteek parte hartuko dute bertan. Aurten ere Nafarroako gazteen Bertso Eskolen Eguna egingo da ikasturte amaierarekin bat eginez. Maiatzaren 26an izango da eta Leitza aukeratu dute horretarako. Goizean Nafarroako Eskolarteko Txikiko finala burutuko dute gazteek Leitzako Herri Aretoan. Behin amaituta, elkarrekin bazkalduko dute denek. Arratsaldean, Gure ahots bideo motz […]

Read More… from Nafarroako Bertso Eskolek haien eguna ospatuko dute maiatzaren 26an, Leitzan

Loraldia Udako Olaren hirugarren edizioa Lekeition izango da ekainaren 24tik 29ra bitartean

Udako Ola 18 eta 29 urte bitarteko gazteei zuzendutako sormen egonaldia da. Honetan, euskal kulturaren transmisioaren inguruan lan egingo dute. Loraldiak Udako Olaren hirugarren edizioa antolatuko du ekainaren 24tik 29ra bitartean, Lekeition. Udako Ola, Gaztea lan-ildoan jasotako programa, 18 eta 29 urte bitarteko gazteentzako sormen egonaldia da. Bertan, euskal kulturaren transmisioa lantzen da. Antolatzaileen arabera, […]

Read More… from Loraldia Udako Olaren hirugarren edizioa Lekeition izango da ekainaren 24tik 29ra bitartean

‘Sara-Li. Mila urte geroago’ liburu-bilduma argitaratu dute Julio Santosek eta Patricia Perezek

Txano eta Oscarren abenturak sagaren hamabi liburuak kaleratu ondoren dator Sara-Li protagonista duen bilduma berria. Xarpa Books argitaletxe independentea zuzentzen duten Julio Santos eta Patricia Perez gipuzkoarrek proiektu anbiziotsu batean murgildu dira oraingoan, eta Sara-Li protagonista duen haurrei zuzendutako Sara-Li. Mila urte geroago izenburua duen liburu-bilduma argitaratu dute. Bilduma berri honekin, urrats naturala egin du argitaletxeak, Txano eta Oscarren abenturak sagaren hamabi liburu […]

Read More… from ‘Sara-Li. Mila urte geroago’ liburu-bilduma argitaratu dute Julio Santosek eta Patricia Perezek

Gazte Sortzaileak bekaren 2024ko deialdia martxan da Gasteizen

16 eta 35 urte arteko gazteen sorkuntza onenek aholkularitza profesionala eta 4.000 euroko saria jasoko dute. Lanak bidaltzeko epea uztailaren 15era arte egongo da zabalik. Gazte Sortzaileak beka deialdiak gazteek gazteentzat sortutako jardueren bidez euskarazko programazio kulturalean eragina izatea du helburu, eta ahozkotasunean oinarritutako sorkuntza sustatu nahi du bereziki. Era berean, gazteek sormena garatzeko aukera […]

Read More… from Gazte Sortzaileak bekaren 2024ko deialdia martxan da Gasteizen

Zortzi gunez osatutako Herri Urrats jaia antolatu dute maiatzaren 12rako, Senperen

Ipar Euskal Herriko ikastolen aldeko jairik handiena izango da aurtengoa, bi gune gehiago eta eszena berri bat izango baititu. Bertan bildutako dirua Beskoitzeko ikastola berria eraikitzeko izango da. Beskoitzen egindako aurkezpenean eman dituzte antolatzaileek aurtengo Herri Urrats jaiaren xehetasunak. 2024ko edizioa maiatzaren 12an izango da eta berritasun handiekin datorrela iragarri dute: eszena berri bat (Gipuzkoa […]

Read More… from Zortzi gunez osatutako Herri Urrats jaia antolatu dute maiatzaren 12rako, Senperen

‘Mugaezin’ da aurtengo Araba Euskarazen kanta

Eh, Mertxe! rock taldea arduratu da abestia ontzeaz. Araba Euskarazen 2024ko edizioak badu dagoeneko kanta. Aurtengo leloaren izen bera du: Mugaezin. Ibai Landa dugu abestiari hitzak jarri dizkiona, Ikastolako ikasle ohia, eta Oiongo San Bizente ikastolako irakaslea. Abestiarekin, eta abestia oinarri hartuta osatu duten dantzarekin, euskarak ez duela mugarik adierazi nahi izan dute. “Harresiak hautsi […]

Read More… from ‘Mugaezin’ da aurtengo Araba Euskarazen kanta

Hernandorena bertsolari gazteen sariketa abiatuko da hilaren 20an, Irisarrin

Eskolarteko txapelketako ibilbidetik, plazako ibilbidera jauzia ematen ari diren 22 urtera arteko gazteei, beren burua ezagutarazteko parada ematea da xedea, txapelketa handien lehiakortasunetik kanpo, lagun arteko norgehiagoka batean. Bertsularien Lagunak elkarteak Hernandorena bertsolari gazteen sariketa aurkeztu du. Bi urtez behin egiten duten sariketa da eta 16 eta 22 urte arteko Euskal Herri guztiko hamabi bertsolarik […]

Read More… from Hernandorena bertsolari gazteen sariketa abiatuko da hilaren 20an, Irisarrin