Xabier Lizardi Literatura Saria martxan da Zarautzen

Lanak uztailaren 14ra arte aurkeztu ahal izango dira, posta bidez eta baita posta elektronikoz ere. Martxan da Xabier Lizardi Literatura Sariaren 43. edizioa. Sariak haur eta gaztetxoentzako literatura suspertzea du helburu, eta bi diziplinak urtez urte txandakatzen dira. Aurtengo edizioa haur literatura saria izango da, 7 eta 12 urte bitarteko irakurleei zuzendutakoa. Lanak uztailaren 14ra […]

Read More… from Xabier Lizardi Literatura Saria martxan da Zarautzen

Beñat Arrutik irabazi du Donostia Kultura VII. Poesia Lehiaketa

Arkeologia haragitan obragatik saritu dute zarauztarra. Epaimahaiaren arabera, “aipuz eta irakurketaz ondo hornitua dator, eta trebeki uztartzen du gogoeta eta hizkuntzaren distira. Berezko erritmo eta musika darie poemei, aisa irristatzen dira irakurlearen belarrietan, eta lan handia dago doitze horren atzetik”. Poesialdia egitarauaren baitan, idazle gazteei zuzendutako Donostia Kultura Poesia Lehiaketaren zazpigarren edizioaren sari banaketa egin […]

Read More… from Beñat Arrutik irabazi du Donostia Kultura VII. Poesia Lehiaketa

[Bideoa] Patxi Zubizarretak eta Jokin Mitxelenak ‘Munduketariak’ liburua ondu dute Ordiziako Urdaneta eskola publikoaren 50. urteurrenaren harira

Gaztetxoentzako liburu honetan hegazkin baten irudia gelako lurrean irudikatu dute egileek. Eskolan 30 jatorri baino gehiago islatzen dira eta hegazkin horretan bidaiak egiten dituzte ikasleek. Munduketariak liburua (Erein) 31. Euskal Eskola Publikoaren Jaiaren testuinguruan sortu da, publikotasuna, euskalduntzea, aniztasuna eta inklusiboa ardatz eta Patxi Zubizarreta idazlea eta Jokin Mitxelena marrazkilariaren eskutik. Ordiziako Urdaneta eskola publikoak […]

Read More… from [Bideoa] Patxi Zubizarretak eta Jokin Mitxelenak ‘Munduketariak’ liburua ondu dute Ordiziako Urdaneta eskola publikoaren 50. urteurrenaren harira

Iruñeko Gazteentzako XXXIV. Literatur Lehiaketa martxan

14 eta 18 urte bitarteko gazteek narrazio laburreko eta poesiako jatorrizko testuak entregatzeko epea apirilaren 19era arte egongo da zabalik. Iruñeko Udalak Gazteentzako Literatur Lehiaketaren beste edizio baterako deia egin du. Honen bidez Iruñean erroldatuta dauden edo hirian ikasten duten 14 eta 18 urte bitarteko gazteak poesia eta narrazioa idaztera animatu nahi dira. Interesdunek apirilaren […]

Read More… from Iruñeko Gazteentzako XXXIV. Literatur Lehiaketa martxan

Salto! udalekuetan izena emateko epea zabalik da

UEMAk udalerri euskaldunetako gazteentzako udalekuak antolatu ditu aurten ere. Bi txanda izango dira: ekainaren 24tik uztailaren 2ra, eta uztailaren 4tik 12ra. Martxoaren 31ra arte egongo da izena emateko epea zabalik. Ekimena ibiltaria izango da eta Arantzatik Elizondorako bidea egingo dute gazteek, Nafarroan barrena. Euskararen inguruan herritarrak kontzientziatzeko eta sentsibilizatzeko ekimenak martxan jartzea da UEMAren ildo […]

Read More… from Salto! udalekuetan izena emateko epea zabalik da

Euskal Herriko periferiako ikastolei aitortza egingo diete martxoaren 10ean, Beskoitzen

Ikastolak Herriari egitasmoaren baitan egingo da Non eta mugan izeneko ekitaldia. Aitortza ekitaldia biribiltzeko, egun osoko egitaraua prestatu dute ikastolen jaiek, jolas, pailazo, bazkari  eta Bizkarsoro filmaren proiekzioarekin, besteak beste. Euskal Herrian badira periferiatik euskara lantzen duten eragile ugari, horietako bat Ikastolen mugimendua da. Ikastolen Elkarteak zehaztu duenez, “ikastolek historian zehar toki guztietan izan dute […]

Read More… from Euskal Herriko periferiako ikastolei aitortza egingo diete martxoaren 10ean, Beskoitzen

Arikalatarren lehen topaketa egingo dute martxoaren 4an eta 5ean, Altsasun

Arikala ikasleen artean lagunarteko euskara sustatzeko ikerketa-ekintza berritzailea da eta egitasmo honen bidez, Euskal Herri osoko hamar ikastolatako ikasleei hizkera informalak euskaraz garatzeko tresnak eta estrategiak ematen zaizkie. Ondoren, esku-hartze horiek duten eragina neurtzen da.  Arikalatarren lehen topaketa martxoaren 4an eta 5ean izango da, Altsasuko Burunda pilotalekuan, Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak, Euskaltzaindiak […]

Read More… from Arikalatarren lehen topaketa egingo dute martxoaren 4an eta 5ean, Altsasun

‘Kultur izpiak’ programa aurkeztu dute Azpeitiko Ikasberri ikastolako ordezkariek

Aurtengo Kilometroak Azpeitiko Ikastola Ikasberri Kooperatiba ari da antolatzen. Urriaren 6an izango da Gipuzkoako Ikastolen jai handia. Aurretik, baina, Kultur izpiak programa abiatuko dute. Ekintzak diseinatzerako orduan antolatzaileek Kilometroak 2024en hiru ardatzak hartu dituzte kontuan: euskara, kulturartekotasuna eta aniztasuna, eta herrigintza. Prentsaurreko batean, azken hiru hilabeteetan herriko eta herriz kanpoko eragileekin egindako lanketaren emaitza aurkeztu […]

Read More… from ‘Kultur izpiak’ programa aurkeztu dute Azpeitiko Ikasberri ikastolako ordezkariek

Harrapazank gazteentzako euskarazko aisialdi programa abian da Bilbon

Ekimen honetan 10 eta 16 urte bitarteko gazteek beren sormena eta talentua euskaraz erakusteko eta garatzeko aukera izango dute. Harrapazank programa Euskaltzaleen Topaguneak Bilboko Udalarekin elkarlanean garatzen du, eta hiriko gazteen artean euskara sustatzea du helburu, “aisialdirako aukerak eskainiz, erakargarriak eta haien gustuen araberakoak”, azaldu dute. Aurten Aukeratu zure bidea! izenburua izango du. Sormena, musika, […]

Read More… from Harrapazank gazteentzako euskarazko aisialdi programa abian da Bilbon

Iruña Musika Ekintzak talentu gazteen aldeko apustua egin du aurten ere

Kontzertuak otsailaren 25era arte izango dira sarrera librearekin, nahiz eta programatutako familia-ikuskizunerako aldez aurretik izena eman beharko den. Entrebescant taldeak eman zion hasiera atzo Iruña Musika Ekintza (PAM’24) zikloari, El Cid jaio zeneko 975. urteurrena ospatzeko ikuskizun batekin. Gazteen talentua ezagutarazteko helburuarekin duela hamarkada bat baino gehiago martxan jarri zen zikloan antolatutako zazpi emanaldietako bat […]

Read More… from Iruña Musika Ekintzak talentu gazteen aldeko apustua egin du aurten ere