Euskarazko Produktuen Katalogoaren edizio berria kalean da

Webguneak eta paperezko edizioak bi atal nagusitan banatu dituzte edukiak: 0-12 urte bitarteko haurrei zuzendutakoak, eta 12-16 urte bitarteko gazteentzakoak. Urteko garai honetan seme-alabei edo ingurukoei euskarazko liburuak, musika edota jostailu eta jokoak erosi eta oparitzeko aukera paregabea izaten dela kontuan hartuz, Euskarazko Produktuen Katalogoaren edizio berria osatu dute Hego Euskal Herriko 100 udal eta […]

Read More… from Euskarazko Produktuen Katalogoaren edizio berria kalean da

Mari Domingiren Errepublika zabalik da Errenterian

Euskal Herriko betiko tradizioak eta egungo jendartearen izaera, desio nahiz erronkak uztartzen dituen esperientzia magikoa da Mari Domingiren Errepublika Magikoa. Abenduaren  17ra arte egongo da zabalik Zamalbide auzoko Añabitarte Baserrian. Aurten bigarrenez, Añabitarte Baserria (Zamalbide auzoa, 14. Orereta) Mari Domingiren etxe bihurtu da eta haren inguruko zelaiguneak xarmaz, iratxoz eta baratzezainez bete dira. Orereta ikastolako […]

Read More… from Mari Domingiren Errepublika zabalik da Errenterian

Nerabeei begira idatzitako ‘Nor’ eleberri ilustratua kalean da

Lana Irati Goikoetxeak idatzi du eta Irrimarra ilustrazioez arduratu da. Nerabeei begira idatzitako eleberri ilustratua da Nor (1545 argitaletxea), PiztuMeta2022 ekimenaren baitan eta Naizen elkartearekin elkarlanean sortutakoa. Lana Irati Goikoetxeak idatzi du eta Karmele Gorroño Irrimarra ilustrazioez arduratu da. Epilogoa Aingeru Mayor sexologoarena da eta Popatik eta Bizipoza taldeen bi abesti ere biltzen ditu egitasmoak. […]

Read More… from Nerabeei begira idatzitako ‘Nor’ eleberri ilustratua kalean da

Idiazabal, Azkoitia, Ataun eta Doneztebeko gazteak izan dira aurtengo ‘Arnasetik’ lehiaketako irabazleak

112 sormen lan aurkeztu dira euskararen arnasguneetako 10 eta 16 urte arteko ikasleei zuzendutako lehiaketaren bigarren deialdian. Lehiaketak arnasguneetako ikasleek euskarazko sormena lantzea eta hizkuntza-ohituren inguruan gogoeta egitea izan du helburu. Arnasetik sormen lehiaketaren bigarren edizioko irabazleak ezagutzera eman dituzte Zarauzko Modelo aretoan antolatutako sari banaketa ekitaldian. Euskararen arnasguneetako gazte ugari izan da bertan, batetik […]

Read More… from Idiazabal, Azkoitia, Ataun eta Doneztebeko gazteak izan dira aurtengo ‘Arnasetik’ lehiaketako irabazleak

Azpeitiko Ikasberri ikastolak gogotsu eta ilusioz hartu du 2024ko kilometro jaia antolatzeko lekukoa

Hainbat helburu txikiagoren artean hiru helburu handi eta zehatz nabarmendu dituzte antolatzaileek, ikastolen izateko arrazoia eta gizartearen egungo erronkak kontuan hartuta: euskara, kulturartekotasuna eta herrigintza. Azpeitiko Ikasberri ikastolak 2024 Kilometroak jaia antolatzeko lekukoa hartu du, “gogotsu eta ilusioz”, adierazi dute bertako ordezkariek. Kilometroak jaiaren laugarren edizioa izango da datorren urtekoa. 1979an izan zen aurrena; 2000. […]

Read More… from Azpeitiko Ikasberri ikastolak gogotsu eta ilusioz hartu du 2024ko kilometro jaia antolatzeko lekukoa

Aitziber Jimenez de Aberasturi, Nefer Olaizola, Mitxel Elortza eta Marta Berganzo dira Gazte Sortzaileak bekaren aurtengo irabazleak

Iazko irabazle Irati Antiak azaroaren 22an irekiko du Azukre beltza erakusketa, Labe Gazte Laborategian eta Sara Berasalucek eta Yone Estivarizek, berriz, abenduaren 16an aurkeztuko dute Mahai bueltan proiektua. Aitziber Jimenez de Aberasturik egunerokotasunari buruzko Ogi beltza podcastarekin, Nefer Olaizolak Enbor bereko ezpala performancearekin, Mitxel Elortzak Aneren abenturak mahai-jokoarekin eta Marta Berganzok Gure kutxa antzezlanarekin irabazi […]

Read More… from Aitziber Jimenez de Aberasturi, Nefer Olaizola, Mitxel Elortza eta Marta Berganzo dira Gazte Sortzaileak bekaren aurtengo irabazleak

Gazteak indarkeria matxistaren aurrean sentsibilizatzeko asmoz, Hitz kolpez programa abiatuko dute Araban

57 antzerki emanaldi eskainiko dira azaroaren 9tik abenduaren 1era bitartean. Arabako gazteak indarkeria matxistaren aurka sentsibilizatu nahi dituen “Hitz kolpez” programaren bederatzigarren edizioa 21 ikastetxetako 1100 ikasle ingururi iritsiko zaie aurten, Gasteizen, Agurainen eta Amurrion emango diren 57 emanaldietan. Edizio honetan, berriz ere, arreta gazteengan jartzeaz gain, gurasoengan ere jarri nahi da, berdintasunezko hezkuntzarako osa […]

Read More… from Gazteak indarkeria matxistaren aurrean sentsibilizatzeko asmoz, Hitz kolpez programa abiatuko dute Araban

Ipuingarria liburuaren festa antolatu dute Iruñean azaroaren 9tik 12ra

Kondestable jauregian, Herriko plazan eta Laba gunean izango dira jarduerak: besteak beste, ilustrazio tailerrak, jolasak, ipuin kontalariak, liburuen aurkezpenak, eta sorpresa ugari izango dira, aurreratu dute. Udazkenarekin batera, Karrikiri Kultura Elkarteak Ipuingarria liburuaren festaren hirugarren edizioa antolatu du azaroaren 9tik 12ra bitartean, Iruñeko Alde Zaharrean. “Aurtengoak ezinbertzean berezia behar du, hirugarren aldiz ospatuko baita ipuinaren […]

Read More… from Ipuingarria liburuaren festa antolatu dute Iruñean azaroaren 9tik 12ra

2024ko Nafarroa Oinez festa Zangozan egingo dute ‘Piztu!’ lelopean

Zangozako Ikastolak kalitatezko hezkuntza euskaldun baten aldeko apustua egiten jarraitu nahi du. Carlos Arcelus Zangozako Ikastolako lehendakaria eta Nagore Oria ikastolako zuzendaria Nafarroako Ikastolen Elkarteko egoitzan hurrengo urteko Nafarroa Oinezeko logoa eta leloaren berri emateko bildu dira. Zangozako Ikastolak erronka desberdinei aurre egin behar izan die bere ibilbidean zehar. Oriak nabarmendu duenez, “azken urteetan despopulatze […]

Read More… from 2024ko Nafarroa Oinez festa Zangozan egingo dute ‘Piztu!’ lelopean

2024ko Araba Euskaraz eguna ekainaren 16an izango da Olarizun, Mugaezin lelopean

2024ko festaren antolaketarekin Oiongo San Bizente ikastola lagundu nahi dute. Araba Euskaraz eguna ekainaren 16an ospatuko duten arren, Arabako ikastolen aldeko jaiak urte osoko egitaraua izango du. Arabako zortzi ikastolak elkarrekin ariko dira oraingoan ere 2024ko Araba Euskaraz antolatzeko. Horrela, azken bi edizioetan martxan jarri duten ereduari jarraipena emango diote, “auzolana eta elkarlana ardatz hartuta, […]

Read More… from 2024ko Araba Euskaraz eguna ekainaren 16an izango da Olarizun, Mugaezin lelopean