Udalekuak bihar, asteazkena, amaituko dira. Bertan, parte hartzaileek askotariko lantegiak izan dituzte, hala nola musika ekoizpena, musika konboak, rockaren historia, film laburrak, argazkigintza eta merchandising-a. Egindako bideoklipetako batzuk ere ikusi dituzte. Aurten film laburrak musika ekoizpeneko tailerreko konposizioekin edo jo dituzten abestietako batzuekin lotuta egon dira. Arabako Gazteriaren Foru Erakundeak urtero Gasteizko Hell Dorado aretoarekin […]
58 gaztek hartu dute parte Gasteizko Hell Dorado aretoan antolatu den Gazterock egonaldietan
