Miren Amurizak eta Amaia Egidazuk ‘Hitzak irudietan. Irudiak hitzetan’ tailerra eskainiko dute Sormen Ola programaren barruan

Tailerra maiatzaren 27an izango da Bilboko Bizkaia aretoan. Loraldiak eta EHUk antolatutako Sormen Ola 16 eta 29 urte bitarteko gazteei zuzendutako euskal kulturaren transmisiorako tailer-programa da. Miren Amuriza bertsolari eta idazleak eta Amaia Egidazu idazle eta ilustratzaileak bat egin dute Hitzak irudietan. Irudiak hitzetan izeneko tailerra antolatzeko. Amurizak hitzekin lan egiten du. Gazteentzako hamaika liburu […]

Read More… from Miren Amurizak eta Amaia Egidazuk ‘Hitzak irudietan. Irudiak hitzetan’ tailerra eskainiko dute Sormen Ola programaren barruan

Ondarroan dena prest dago igandean Ibilaldia ospatzeko

Besteak beste, Anje Duhalde, Xabi Solano, Dupla eta Garilak 26 talde eta bakarlariak igoko dira oholtzara. Horretaz gain, bertsolariak, Erronka edota zirku ikuskizun bat ere jasotzen du aurtengo egitarauak. Publiko guztientzako moduko egitaraua antolatu dute Zubi Zahar herri ikastolako lagunek 2023ko Ibilaldirako. Azaldu dutenez, guneak oso sektorialak ez izaten saiatu dira, eta hein handi batean […]

Read More… from Ondarroan dena prest dago igandean Ibilaldia ospatzeko

Loraldia Elkarteak gazteei zuzendutako udako sormen egonaldia aurkeztu du

18 eta 29 urte bitarteko 15 gaztek askotariko diziplinatan esperimentatzeko aukera izango dute, uztailaren 10etik eta 15era bitartean, erreferente diren profesionalen eskutik. Tailerrez gain, Loraldiak Lekeitioko Sormen Astea antolatuko du: euskal kulturaren zenbait erreferentek zuzeneko emanaldiak eskainiko dituzte eta herri osoari zabalduko dizkiete.  Loraldiak, Gaztea ekimenaren baitan, Udako Olaren bigarren edizioa antolatuko du uztailaren 10etik eta […]

Read More… from Loraldia Elkarteak gazteei zuzendutako udako sormen egonaldia aurkeztu du

Gasteizko Zurrunbilo antzerki jaialdia gazteengana hurbilduko da 8. edizioan

Arte eszeniko garaikideen euskarazko jaialdia maiatzaren 3an ,12an ,13an eta 14an izango da Arabako Campusean eta Baratza aretoan. Gasteizko Baratza aretoak eta Parasite Kolektiboak Zurrunbilo jaialdiren data aurreratu eta maiatzean antolatuko dute zortzigarren edizioa. Euskarazko sorkuntza eszeniko garaikideari denbora eta espazioa eskaintzea du helburu nagusi jaialdiak, horretarako, publiko berriengana hurbiltzen, tokiko konplizitatea sortzen eta beste […]

Read More… from Gasteizko Zurrunbilo antzerki jaialdia gazteengana hurbilduko da 8. edizioan

Txikipediak 631 sarrera gehiago ditu ikastoletako ikasleei esker

Azken hiru hilabete hauetan Euskal Herriko 28 ikastolatako ikasleek egin duten lanari esker sarreren kopurua igo du Txikipediak. Urtarrilean ekin ziotenean ezarritako 300 sarreraren langa gainditu eta bikoiztu egin dute. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako lehen eta bigarren mailako ikasleei zuzenduta egon da 300 baietz! erronka, eta Euskal Herriko lurralde guztietako 28 ikastolatan eraman da aurrera aurtengo […]

Read More… from Txikipediak 631 sarrera gehiago ditu ikastoletako ikasleei esker

Gazteei zuzendutako lanak aurtengo Lizardi Sarian

Parte hartu nahi dutenek, uztailaren 14ra arte izango dute epea zabalik eta irabazlearen izena irailaren 29an jakinaraziko da. Yolanda Arrieta idazleak 41. Lizardi Saria jaso du Zarauzko Modelo aretoan urtero antolatzen duten ekitaldian. Bertan, aurtengo edizioaren aurkezpena ere egin dute. Era honetan, martxan da Lizardi Sariaren 42. edizioa. Oraingoan gazteei zuzendutako lanak aurkeztu beharko dituzte […]

Read More… from Gazteei zuzendutako lanak aurtengo Lizardi Sarian

‘ZirTok’ umore errimatuaren lehiaketa antolatu dute TikTok sare sozialean

Apirilaren 1etik maiatzaren 31ra bitartean egongo da parte hartzeko aukera. TikTok sare sozialean euskarazko umore errimatua sustatzeko asmoz ZirTok izeneko lehiaketa berria antolatu dute Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak, Hiru Damatxok eta Bertsozale Elkarteak. Azaldu dutenez, “Zirtoa erantzun errimatu barregarria da, edozein elkarrizketetan bat-batean erabili litekeena. Zirtoak egiten dituena zirtolaria da, eta zirtoa […]

Read More… from ‘ZirTok’ umore errimatuaren lehiaketa antolatu dute TikTok sare sozialean

8.000 lagunek Errenteria, Pasaia eta Donostia batu dituzte ‘Batasunaren bidean’ giza katean

Euskara batuak gure herriaren garapenean izan duen balioa azpimarratzeko eta euskara batuaren sorreran bultzatzaile izan zirenak oroitzeko antolatu dute ekimena. Errenteria eta Donostia lotu dituen giza kate erraldoia osatu dute gaur 8.000 lagunek, euskara batuak gure herriaren garapenean izan duen balioa azpimarratzeko eta euskara batuaren sorreran bultzatzaile izan zirenak oroitzeko. Ekitaldia Orereta ikastolak sustatu du, […]

Read More… from 8.000 lagunek Errenteria, Pasaia eta Donostia batu dituzte ‘Batasunaren bidean’ giza katean

XXVI. Igartza Literatura-Sorkuntzarako Bekara aurkezteko epea zabalik da

Idazle gazteek ekainaren 30era arte izango dute euren proiektuak aurkezteko epea zabalik. Egun batzuk dira Elkar argitaletxeak Olatz Mitxelenak Harrain hezur bat eztarrian liburua argitara eman zuela. 24. Igartza Bekaren irabazlea da Oiartzungo idazlea. Lizar Begoñak, berriz, Itzalkinak eguzkitan eleberri proiektuarekin jaso zuen iazko irailean, 22. edizioko Igartza saria eta liburua ontzen ari da jada. […]

Read More… from XXVI. Igartza Literatura-Sorkuntzarako Bekara aurkezteko epea zabalik da

Loraldia Festibalak sortzaile gazteen sormenari eskainiko dio egun osoko programazioa

Martxoaren 25eko arratsalde-gauean bertsolaritza, antzerkia, musika eta dantza emanaldiak izango dira La Terminaleko hainbat espaziotan. Iazkoa izan zuen Loraldia Terminalak aurreneko edizioa eta abiatutako esperientzia horri jarraipena emateko, Bilboko jaialdiak aurten ere  sortzaile gazteen sormenari eskainiko dio egun osoko programazioa, martxoaren 25ean, La Terminal espazioan, Deustuko irlan. Antolatzaileen esanetan, “ekintzak bata bestearen atzetik eskainiko dira, […]

Read More… from Loraldia Festibalak sortzaile gazteen sormenari eskainiko dio egun osoko programazioa