‘Gazte Klik Klak’ lehiaketan aukeratutako lan onenak biltzen dituen erakusketa zabaldu dute Gasteizen

Laura Garcia, Jose Martinez, Ania Rio eta Patricia Laisekaren lanak egongo dira Amarika aretoan ikusgai ekainaren 26ra arte. Tetrapack 2022 izeneko erakusketak Gasteizko Udalak Arabako Foru Aldundiarekin elkarlanean antolatutako argazki eta bideo digitalen Gazte Klik Klak lehiaketan aukeratutako lan artistiko onenak biltzen ditu. Ekimenaren helburua da bertako sortzaile gazteen sormen artistikoa bultzatzea eta ikusgai jartzea. […]

Read More… from ‘Gazte Klik Klak’ lehiaketan aukeratutako lan onenak biltzen dituen erakusketa zabaldu dute Gasteizen

EuskarAbentura 2022 espedizioa uztailaren 1etik 31ra egingo da

Ekimenaren helburuak dira Euskal Herria ezagutu eta balore positiboak transmititzea eta eremu ez formaletan gazteengan euskara eta mundu mailako gazte euskaldunen sare bat osatzea. EuskarAbentura 2022 espedizioak bideari ekiteko hilabete eskas geratzen denean antolatzaileek dena prest dute. “Datorren uztailaren 1etik 31ra bitartean, Euskal Herriko 128 gaztek euskararen lurraldea luze-zabal zeharkatuko dute oinez; orain arteko espedizio jendetsuena […]

Read More… from EuskarAbentura 2022 espedizioa uztailaren 1etik 31ra egingo da

Bziber lehiaketaren bosgarren edizioa maiatzaren 13tik ekainaren 9ra bitartean egingo da

Bziber lehiaketa TikTok sarean oinarritutako euskarazko lehiaketen aitzindaria da. Azkue Fundazioak gazteak eta sareak euskaraz ehuntzeko bi proiektu jarri ditu martxan: Bziber Lantegiak, gazteak sareetan trebatzeko ikastaroak eta Bziber lehiaketa, erronken bitartez TikTok sarean euskarazko edukiak sortzeko, baita erreferente euskaldunak indartzeko ere. Lehiaketa honek bosgarren edizioa beteko du aurten, Bizkaiko Foru Aldundiko Euskara, Kultura eta […]

Read More… from Bziber lehiaketaren bosgarren edizioa maiatzaren 13tik ekainaren 9ra bitartean egingo da

Gazte Tour programak Gipuzkoako beste hiru udalerritara zabaldu du egitaraua

Programak musika eta arte eszenikoen inguruko hainbat jarduera biltzen ditu. Ekimena Goierrira, Tolosaldera eta Urola Kostara iritsiko da lehen aldiz, Ordizia, Tolosa eta Zarautz gehitu baitira edizio honetara. Musikarekin eta arte eszenikoekin lotutako hainbat jarduera biltzen dituen programa da Gazte Tour, 16 eta 25 urte bitarteko gazte gipuzkoarrei zuzendua. Isaac Palencia Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura […]

Read More… from Gazte Tour programak Gipuzkoako beste hiru udalerritara zabaldu du egitaraua

Gazte Sortzaileak bekaren 2022ko deialdia martxan

17 eta 35 urte arteko gazteen sorkuntza onenei aholkularitza profesionala eta 4.000 euroko saria emango dira. Epea uztailaren 15era arte egongo da zabalik. Gazte Sortzaileak beka deialdiak gazteek gazteentzat sortutako jardueren bidez euskarazko programazio kulturalean eragina izatea du helburu, eta ahozkotasunean oinarritutako sorkuntza sustatu nahi du bereziki. Era berean, gazteek sormena garatzeko aukera emango dieten […]

Read More… from Gazte Sortzaileak bekaren 2022ko deialdia martxan

33. Gazteen Antzerki Topaketa egingo da maiatzaren 16tik ekainaren 15era

Antzerki Topaketa honen helburua gazteak antzerkiarekin harremanetan jartzea da. Era berean, kultura-ekitaldietara joateko eta haietaz gozatzeko ohitura ere sustatu nahi da, eta horrela kultura-jarduerak bultzatu. Maiatzaren 16tik ekainaren 15era bitartean Donostiako 33. Gazteen Antzerki Topaketa izango da. Donostia Gazteriak antolatuko du ekimena, eta aurtengo edizioak Donostia Kulturaren eta Kutxa Kulturaren laguntza izango du. Denetara 24 […]

Read More… from 33. Gazteen Antzerki Topaketa egingo da maiatzaren 16tik ekainaren 15era

Loraldia Elkarteak gazteei zuzendutako udako sormen egonaldia eta programazio egonkorra aurkeztu ditu

Bi zatitan banatzen da Loraldia Gazteak ekimena: alde batetik, Loraldia Terminala espazioa gazte-sormenaren gune bilakatuko da, Bilboko La Terminal aretoan programazio egonkor bat eskainiz. Bestetik, Udako Ola sormen egonaldia egingo da Lekeition. Loraldia Kultur Elkarteak Gaztea ekimena aurkeztu zuen iazko urte amaieran. Egitasmoaren helburuak dira “gazteei zuzendutako sormena sustatzea, gazteei profesionalizatzeko bidean laguntzea, formazioa eta […]

Read More… from Loraldia Elkarteak gazteei zuzendutako udako sormen egonaldia eta programazio egonkorra aurkeztu ditu

Nafarroako gazteen Bertso Eskolen topaketetan parte hartzeko izen-ematea zabaldu dute

Internet bidez eman beharko da izena, apirilaren 7tik 26ra bitarte. 2021eko Negulekuetan izena eman zuten ikasleek aukera izango dute apirilaren 4tik 6ra bitarte ere izena emateko. Nafarroako gazteen Bertso Eskolen topaketak maiatzaren 21etik 22ra egingo dira Arantzan. Bertan, Nafarroa osoko 9 eta 18 urte bitarteko gazteek parte hartu ahal izango dute bi txandatan: LHko ikasleena bata, […]

Read More… from Nafarroako gazteen Bertso Eskolen topaketetan parte hartzeko izen-ematea zabaldu dute

Ekainaren 5ean egingo dute Euskal Eskola Publikoaren Jaia, Bastidan

Hazitik gora izango da leloa. “Honen bidez Arabako Errioxako ikastetxe publikoak balorean jarri nahi ditugu, bizitzen ari diren transformazio prozesuak aitortuz eta gizarteratuz. Covid-19aren ondorioz azken bi urteetan bertan behera geratu ondoren, Euskal Eskola Publikoaren jaia Bastidan ospatuko da aurten, ekainaren 5ean. Bastidako eskola publikoko ordezkariek, Arabako Errioxako ikastetxe publikoetako ordezkariek, familiek eta zuzendaritza-taldeak prentsa […]

Read More… from Ekainaren 5ean egingo dute Euskal Eskola Publikoaren Jaia, Bastidan

Bertsoa Bizi Gaztek BBG Plazara! eta BBG egonaldia antolatu ditu

Ekainean Abadiñon egonaldi bat burutuko da izena ematen duten gazte bertsozaleekin. Arabako Bertsozale Elkarteak 2016an abiarazi zuen Bertsoa Bizi Gazte egitasmoa Arabako Aldundiaren, tokian tokiko Udalen eta institutu, ikastetxe eta Ikastolen babesean. “Gazteen euskararen erabilerarekin kezkaturik, egoera soziolinguistikoari aurre egin eta gure ondarean alea jartzeko xedez sortu zen. Honetarako euskara sorkuntza ardatz nagusia izanik eta bertsoa enbor nagusi”, azaldu […]

Read More… from Bertsoa Bizi Gaztek BBG Plazara! eta BBG egonaldia antolatu ditu