Hika Teatroak eta Oinkari dantza taldeak ‘Gazte’ kale ikuskizuna estreinatuko dute bihar, Hondarribian

Gazteekin sortutako ikuskizuna da. Gazteak mintzo dira eta mintzagai dira. Kasino Zaharreko lorategian, arratsaldeko 19:00etan estreinatuko dute obra. Hika Teatroak eta Oinkari dantza taldeak elkarrekin sortzen duten laugarren ikuskizuna da Gazte. Aurretik Amantalen ahotsa (2012), Itsasoaren emaztea (2013) eta Sagartu (2017) izan ziren. Bederatzi urteko ibilbidea egin dute elkarrekin estetika eta lengoaia propio baten bila, […]

Read More… from Hika Teatroak eta Oinkari dantza taldeak ‘Gazte’ kale ikuskizuna estreinatuko dute bihar, Hondarribian

(H)emen Elkarteak Aukera programaren bost proiektuak aurkeztu ditu, emakume zinemagile gazteei zuzenduta

Azkena, Prioridades, Cuidado!, Hemen bizi da maitasuna eta Pomo D’oro proiektuak aukeratu dituzte. (H)emen elkarteak ikus-entzunezko sektoreko emakumeak ahalduntzeko mentoretza programan parte hartuko duten zinemagile gazteak ezagutzera eman ditu. Guztira 66 emakumek 26 proiektu aurkeztu dituzte, bi eta bost kide bitarteko taldeetan banatuta. Euskarazko zein gaztelaniazko proposamenak jaso dituzte antolatzaileek, hainbat genero eta formatutakoak: fikzioa, animazioa, […]

Read More… from (H)emen Elkarteak Aukera programaren bost proiektuak aurkeztu ditu, emakume zinemagile gazteei zuzenduta

Haur eta gazteei zuzendutako hiru film eskainiko dituzte Donostiako Giza Eskubideen 18. Zinemaldian

“Aurten, bizi dugun egoera dela-eta, haurrek ikastetxean bertan ikusi ahal izango dituzte filmak”. Giza eskubideen inguruko hausnarketa egiteko gida didaktikoekin osatzen da Terra Willy, Asto Erregea eta Gasteiz, martxoak 3 pelikulen eskaintza. Izena emateko epea zabalik dago martxoaren 26ra arte. Terra Willy, Asto Erregea eta Gasteiz, martxoak 3 dira Donostiako Giza Eskubideen 18. Zinemaldian ikastetxeei […]

Read More… from Haur eta gazteei zuzendutako hiru film eskainiko dituzte Donostiako Giza Eskubideen 18. Zinemaldian

EuskarAbenturak 2021eko espediziorako izena emateko epea zabaldu du

Euskal Herriko eta diasporako 16-17 urteko gazteek izango dute abenturan parte hartzeko aukera, alegia, 2004 eta 2005 urteetan jaiotakoek. Martxoaren 12ra arte egongo da proiektuak aurkezteko epea zabalik. EuskarAbentura elkarteak 2021eko espediziorako izena emateko epea zabaldu du. Euskal Herriko eta diasporako 16-17 urteko gazteek izango dute abenturan parte hartzeko aukera, alegia, 2004 eta 2005 urteetan […]

Read More… from EuskarAbenturak 2021eko espediziorako izena emateko epea zabaldu du

EuskarAbentura espedizioaren 3.edizioa 2021era atzeratu dute

Aurten ezingo da espedizioa burutu, baina “irailetik aurrera, inoiz baino gogo gehiagorekin hartuko diogu hurrengoa prestatzeari”, adierazi du antolakuntzak. Hasiera batean EuskaraAbenturaren hirugarren edizioa abuztuan egitea proposatu bazen ere, Koronabirusaren osasun krisiak eragindako alarma egoeragatik, espedizioa datorren urtera atzeratzea erabaki du antolakuntzak. 2018an jarri zuten martxan egitasmoa eta ordutik hona, udaro, 120 gazte euskaldunek osatutako […]

Read More… from EuskarAbentura espedizioaren 3.edizioa 2021era atzeratu dute

Gazteak modu dibertigarri eta didaktiko batean euskarara hurbiltzeko unitate didaktikoak aurkeztu dituzte

Kike Amonarrizek diseinatutako lan honetan umorea da ardatz nagusia. Gazteak modu dibertigarri eta didaktiko batean euskarara hurbiltzeko asmoz, Eusko Ikaskuntzaren Asmoz Fundazioak Hizkuntzarekin jolasean izeneko tresna berria aurkeztu du. Interneten jarri dituzte unitate didaktikoak eskuragai, Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailetako ikasleei zuzenduta. Kike Amonarrizek sortu du tresna berria eta beste adin batzuetako neska-mutilentzat ere […]

Read More… from Gazteak modu dibertigarri eta didaktiko batean euskarara hurbiltzeko unitate didaktikoak aurkeztu dituzte

[BIDEOA] EuskarAbenturan parte hartzeko epea zabalik martxoaren 15era arte

16 eta 17 urteko gazteek lana eta motibazio gutuna martxoak 15 baino lehen bidali beharko dute. Bi espedizio arrakastatsu burutu ondoren, zabalik da 2020ko EuskarAbenturan izena emateko epea. 230 gaztek hartu dute parte jada eta aurtengo uztailean beste 120 gaztek biziko dute abentura hau. Hala, Euskal Herriko eta diasporako 2003 eta 2004. urteetan jaiotako hautagaiek […]

Read More… from [BIDEOA] EuskarAbenturan parte hartzeko epea zabalik martxoaren 15era arte

EuskarAbentura 2019 espedizioa martxan da

121 parte-hartzaileak hiriburuetatik atera diren autobusetan iritsi ziren atzo, Euskal Herriko bazter ezberdinetatik, Maulera. Zuberoako hiriburua izan baita EuskarAbentura 2019 espedizioaren abiapuntua. Bertako JaiAlaien pasako zituzten atzoko harrera-eguna eta gaua, eta gaur Pagolarantz abiatuko dira. Hasi da EuskarAbentura 2019 espedizioa Euskal Herria oinez zeharkatuko duten 121 gazteek eta hauekin batera esperientzia nomada biziko duten xerpa-, […]

Read More… from EuskarAbentura 2019 espedizioa martxan da

Erika Olaizola eta Amancay Gaztañaga: “Gazteak oso identifikatuta sentituko dira”

Nerabeen artean lesbianismoa ikusgai egiteko asmoz, Kamikaz kolektiboak Käffka izeneko antzezlana sortu du. Miren Gaztañagak, Amancay Gaztañagak eta Erika Olaizolak osatzen dute antzerki konpainia eta eurek idatzi dute obra. Taula gainean, bost euskal aktore: Edurne Azkarate, Amaia Irazabal, Iraia Elias, Oier Guillan eta Mikel Ibarguren. Käffka hilaren 27an estreinatuko da Bilboko Pabellon 6 aretoan. […]

Read More… from Erika Olaizola eta Amancay Gaztañaga: “Gazteak oso identifikatuta sentituko dira”