Larrotxene Bideok ikasturte honetako filmak aurkeztuko ditu ekainaren 21ean, Donostiako Antzoki Zaharrean

Arratsaldeko 19:00etan izango da hitzorduan. Gonbidapenak emanaldiaren egunean bertan jaso ahal izango dira Antzoki Zaharreko leihatilan, 17:00etatik aurrera. 2023-2024 ikasturtea berezia izan da Donostiako Intxaurrondoko Larrotxene Bideorentzat. Azken urtean egindako berrikuntza lan handiek sorkuntza proiektuak piztu dituzte: laborategia, soinu eta irudi edizio gela berritua, formaziorako aretoa, eta abar. Ondorioz, ikastaro-kopuruak gora egin du aurten, baita […]

Read More… from Larrotxene Bideok ikasturte honetako filmak aurkeztuko ditu ekainaren 21ean, Donostiako Antzoki Zaharrean

‘Euskara Jendea’ dokumental sorta sarean ikusgai

Euskara Jendea: gure hizkuntzaren historia, gure historiaren hizkuntza, Ibaizabal-Mendebalde eta Zenbat Gara kultura elkarteek 2013an ekoitzitako dokumental sorta da. 40-50 minutuko sei atalek osatzen duten dibulgaziozko lan honen bidez, publiko zabal bati aurkeztu nahi zaio euskararen eta bere herriaren historia. Euskara jendea dokumental sorta dagoeneko ikusgai jarri dute youtube kanalean edonoren eskura. Oraintsura arte DVD […]

Read More… from ‘Euskara Jendea’ dokumental sorta sarean ikusgai

“Aldatu gidoia euskararen alde” aldarrikatuko dute bihar, Gasteizko kaleetan

Mobilizazioa Foru plazatik abiatuko da, arratsaldeko 17:30ean. Azken hilabeteotan, EITBri eta Eusko Jaurlaritzari gidoia euskararen alde aldatzeko eskatu diote euskalgintzako, sindikatuetako eta gizarteko hainbat taldek Aldatu Gidoia mugimenduaren bidez. Halaxe egingo dute bihar ere Gasteizko Foru plazatik 17:30ean abiatuko den manifestazioan. Mugimenduko kideek zabaldutako ikus-entzunezko baten bidez adierazi dutenez, “une delikatuan dago euskararen biziberritzea, adierazle […]

Read More… from “Aldatu gidoia euskararen alde” aldarrikatuko dute bihar, Gasteizko kaleetan

Euskal Herriko bideo-esperimental artxiborik handiena aurkeztu du EHUko Akmeka ikertaldeak

Orain arteko 732 ikus-entzunezko pieza biltzen ditu proiektuak. Horien artean daude Bego Vicario, Juan Carlos Eguillor, Jose Ramon Saenz eta Beatriz Silvarenak. EHUko Arte Ederren Fakultateko Akmeka ikertaldeak bideo-sorkuntzako artxiboa berreskuratzeko proiektua aurkeztu du. Aipatutako artxiboak Euskal Herriko eta Estatu espainiarreko artisten 732 pieza biltzen ditu, formatu analogikoan. Hala, “ezaugarri horiek dituen Euskal Herriko artxiborik […]

Read More… from Euskal Herriko bideo-esperimental artxiborik handiena aurkeztu du EHUko Akmeka ikertaldeak

[Bideoa] Urtzi Urkizu: “Pertzepzioa da ETB urrun dagoela herriak dituen nahietatik, eta euskararen normalkuntzari begira ahalegin handia egin beharko litzateke”

Lezoko Gurutze Santuaren plazara hurbildu gara oraingoan. Bertan Urtzi Urkizu kazetaria dugu zain. Argitaratu berri duen Txoria hodei artean, ETB lehen eta gero liburuaren aurkezpen-elkarrizketan parte hartuko du Oihana Iguaranekin. Aurretik, baina, tartetxo bat egin digu liburuaz hitz egiteko. Hamahiru atalez osatuta dago liburua. Lehen atalak ETBko lehenengo urteetako pausoak jasotzen ditu. Hala ere, liburuak […]

Read More… from [Bideoa] Urtzi Urkizu: “Pertzepzioa da ETB urrun dagoela herriak dituen nahietatik, eta euskararen normalkuntzari begira ahalegin handia egin beharko litzateke”

Nestor Basterretxearen jaiotzaren mendeurrenarekin bat eginez, artistari buruzko webgunea sortu dute

Miren Vadillo, Fernando Golvano eta Peio Aguirre adituen parte hartzearekin egin den atariak artistaren ibilbide pertsonal eta artistikoa ezagutzeko aukera ematen du. Datorren maiatzaren 6an egingo den Nestor Basterretxearen (Bermeo, 1924-Hondarribia, 2014) jaiotzaren mendeurrena hurbildu ahala, efemerideak ospatzeko programan parte-hartzen duten erakundeek ekitaldiak sustatzen jarraitzen dute, euskal artistarik eraginkorrenetako, polifazetikoenetako eta joan den mendeko 50eko […]

Read More… from Nestor Basterretxearen jaiotzaren mendeurrenarekin bat eginez, artistari buruzko webgunea sortu dute

Durangaldean memoria eta ondarea jasotzeko eremuan ekarpena egiteko asmoz ‘Garaia, Durangaldeko ikus-entzunezko biltegia’ jarri dute martxan

Eskualdeko historiarekin, kulturarekin eta gizarte gaiekin zerikusia duten dokumentalak ikusteko aukera ere egongo da webgunean. Gerediaga Elkarteak Garaia, Durangaldeko ikus-entzunezko biltegia jarri du martxan, eskualdeko memoria eta ondarea jasotzeko eremuan ekarpena egiteko asmoz, zehazki ikus-entzunezkoen arloan. Bertako kideek adierazi dutenez, “transmisioaren beharraz jabeturik, herritarren kontakizunak bildu, sailkatu eta ikusgai ipintzeko misioa dauka. Izan ere, testigantza […]

Read More… from Durangaldean memoria eta ondarea jasotzeko eremuan ekarpena egiteko asmoz ‘Garaia, Durangaldeko ikus-entzunezko biltegia’ jarri dute martxan

Itziar Leemans Ximinoa izan da aurtengo Huhezinema sarietako irabazlea

Sail ofizialarekin eman zioten amaiera Huhezinema jaialdiari ostiralean. Antolatzaileen esanetan, “beste urte batez, jaialdia aurrera atera ahal izan dugu, Euskal Herriko zinemagileei esker. Maila altua izan dugu aurten, nabarmentzekoa izan da ikusleen asistentzia, egunero Arkupe aretoa betez”. Arratsaldeko 15:00etan ekin zioten egitarauari, bi atsedenen bidez hiru zatitan banaturiko Sail ofizialeko proiekzioekin eta Aretxabaletako Arkupe aretoa, […]

Read More… from Itziar Leemans Ximinoa izan da aurtengo Huhezinema sarietako irabazlea

Euskaldunak zinemetan bigarren mailako hiritarrak direla diote Hizkuntz Eskubideen Behatokiak eta Pantailak Euskarazek

Bi erakundeek euskaldunon hizkuntza eskubideen urraketa sistematikoa dela diote. Honen aurrean, neurriak eskatu eta herritarrak salaketak jartzera animatu dituzte. 2023an Hego Euskal Herriko zinema areto komertzialetan euskarak izan duen presentzia neurtu du Zinemak Euskarazek: %2,48. “Paul Urkijoren Irati fantasiazko filma izan da 2023an zinema aretoetan euskaraz estreinatu den fikziozko film bakarra. 2023 osoan zehar ez da […]

Read More… from Euskaldunak zinemetan bigarren mailako hiritarrak direla diote Hizkuntz Eskubideen Behatokiak eta Pantailak Euskarazek