Ane Pikaza protagonista duen ‘El mejor de los mundos’ proiektu eszenikoa estreinatuko dute bihar, Bil-bon

Estudio Gheadak performancea, bideoa eta teknologiaren erabilera aztertuko ditu proiektu eszeniko honetan. Bilboko Alondegiak Estudio Gheadaren El Mejor de los Mundos (EMDLM) lanaren estreinaldia aurkeztuko du. Performancea, bideoa eta teknologiaren erabilera narratiba eszeniko gisa aztertzen dituen proiektu eszenikoa da honakoa eta Ane Pikaza (Bilbo, 1984) da antzezlea. Azaldu dutenez, “proiektu honetan, publikoa bakarrizketa baten lekukoa […]

Read More… from Ane Pikaza protagonista duen ‘El mejor de los mundos’ proiektu eszenikoa estreinatuko dute bihar, Bil-bon

Pantailak Euskaraz ekimenaren abestia eta bideoklipa aurkeztu dute

Oihana Bartra bertsolariak sortu ditu hitzak eta Josu Bergara musikariak konposatu du kantua. Hainbat aktore eta abeslarik ere hartu dute parte. Pantailak Euskaraz ekimenak abestia eta bideoklipa aurkeztu ditu. Bertako kideek azaldu dutenez, “abestiaren helburua Pantailak Euskaraz ekimenaren aldarrikapenak lau haizetara zabaltzea da. Bideoklipa gure Youtube kanalean ikusi ahal izango da eta abestia, berriz, Spotify, […]

Read More… from Pantailak Euskaraz ekimenaren abestia eta bideoklipa aurkeztu dute

Oihana Vicente artista eta aktoreak gaztetxoentzako ikus-entzunezko tailerra abiatu du, Bilbon

Lantegia apirilaren 18tik ekainaren 27ra bitartean izango da. Oihana Vicente artista eta aktoreak (Bilbo, 1984), REEL CINEMA_ filming movies randomly izeneko ikus-entzunezko tailerra jarri du abian, nerabeei zuzenduta, Bilboko Alondegian. Tailer honetan, ikus-entzunezko edukia sortzea eta nahastea proposatzen da, baliabide honen etapa eta tresna tradizionalak (gidoia, interpretazioa, argazkia eta muntaia, eszenografia eta lokazioa, jarraitutasuna…) eta […]

Read More… from Oihana Vicente artista eta aktoreak gaztetxoentzako ikus-entzunezko tailerra abiatu du, Bilbon

Zabalik da 2deo serieak eta Noka ikus-entzunezko deialdietan izena emateko epea

Bi deialdietan parte hartzeko izen-ematea otsailaren 26ra arte egongo da zabalik. Urtero bezala, Donostiako Zinemaldiak, Euskadiko Filmategiak, Elias Querejeta Zine Eskolak, Zineuskadik eta Tabakalera zentroak sorkuntzara bideratutako laguntza-eskaintza zabala prestatu dute sektore horretako talentu hasiberriei: proiektuak garatzeko laguntza-programak, masterclass eta tailerretan oinarrituriko programazio publikoa, eta sortzaileentzako hainbat baliabide. Halaber, sortzaile hasiberriez gain, Tabakalerako ikus-entzunezko ekosistemak […]

Read More… from Zabalik da 2deo serieak eta Noka ikus-entzunezko deialdietan izena emateko epea

Ostiralean abiatuko da Pantailaldia

Ekimenak bi helburu nagusi ditu: euskarazko ikus-entzunezkoen kontsumoa sustatzea eta euskarak pantailen munduan dituen gabeziak agerian uztea, erakundeek pausoak eman ditzaten. Pantailak Euskaraz plataformak antolatutako Pantailaldia aktibazio sozialeko ariketa datorren ostiralean, hilak 11, abiatuko da eta astebete iraungo du. Euskaraldiaren testuinguruan eta bere sinergiak profitatuz, ekimenak helburu bikoitza izango du: batetik, euskarazko ikus-entzunezkoen kontsumoa sustatzea […]

Read More… from Ostiralean abiatuko da Pantailaldia

‘Loa eta Laia’ aurkeztu dute, haurrentzako sortutako euskarazko marrazki bizidun digitalen telesaila

Haurrei eta familiei zuzendua, euskaratik eta euskaraz sortutako eta musika ardatz duen proiektua da. Ingurune digitalean bideratzen da eta euskal kultura, ohiturak eta gizarte hobeago baten aldeko balore unibertsalak sustatzea du helburu. Loa eta Laia marrazki bizidun digitalen telesaila aurkeztu dute Bilboko Euskararen Etxean. Bertan azaldu dutenez, “haurrei eta familiei zuzendutako telesaila musikaren inguruan ardazten […]

Read More… from ‘Loa eta Laia’ aurkeztu dute, haurrentzako sortutako euskarazko marrazki bizidun digitalen telesaila

Booktuberboom Lehiaketaren VI. edizioa abian da

Helburua 14 eta 18 urte bitarteko gazteen irakurzaletasuna hauspotzea da. Aurten ere Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako gazteen artean liburuen euskal influencer-a topatu nahi dute Galtzagorri Elkarteko kideek. Horrexegatik zabalik dago jada booktubeak bidaltzeko epea. Lehiaketara lanak azaroaren 25era arte aurkeztu ahal izango dira eta parte hartzeko oinarriak Booktuberboom blogean egongo dira eskuragarri. Aurten, gainera, berrikuntzaz […]

Read More… from Booktuberboom Lehiaketaren VI. edizioa abian da

Antxon Ezeiza zinemagilearen funtsa katalogatu dute

Euskadiko Filmategiak materiala modu egokian kontserbatu eta katalogazioa egiteko ardura du orain. Antxon Ezeiza (1935-2011) zinemagile donostiarraren funts dokumentala, bibliografikoa eta grafikoa bateratuta kontserbatuko da eta komunitate zientifikoaren eskura egongo da Euskadiko Filmategiaren artxiboan. Berriki bertan katalogatu da material osoa. Ezeizaren alarguna zenak, Josefina Rubiok, Errenteria, Pasaia, Hernani eta Andoaingo Udalei oinordetzan utzi zien bere […]

Read More… from Antxon Ezeiza zinemagilearen funtsa katalogatu dute

Adineko emakumeek jasaten duten indarkeria matxista azaleratzeko filma sortzeko diru bilketa martxan

Iñake Irastorzak, Jose Ramon Soroizek eta Miren Arrietak osatuko dute aktoreen zerrenda. Diru bilketa kanpaina Verkami plataformaren bidez egongo da martxan maiatzaren 13ra arte. Mondragon Unibertsitateko ikus-entzunezko graduko ikasle talde batek Muskil izeneko film laburra grabatzeko diru bilketa kanpaina jarri dute martxan. Lantaldeak azaldu duenez, proiektu honen helburua adineko emakumeek jasaten duten indarkeria matxista azaleratzea […]

Read More… from Adineko emakumeek jasaten duten indarkeria matxista azaleratzeko filma sortzeko diru bilketa martxan

Emakumearen objektualizazioa salatzeko filma sortzeko diru bilketa abiatu dute

Sistema kapitalistaren eraginez emakumeek jasaten duten objektualizazioa salatzea du helburu Mitxoleta film laburrak. Mondragon Unibertsitatean Ikus-entzunezko Komunikazioko 3.mailan dabiltzan ikasle talde bat sistema kapitalistaren eraginez emakumeek jasaten duten objektualizazioa salatzea helburu duen film laburra grabatzen hasiko da Berroeta herrian, eta, horretarako, diru bilketa kanpaina jarri dute martxan Itsulapikoa.eus plataformaren bidez. “Ikasle talde euskaldun gazte bat […]

Read More… from Emakumearen objektualizazioa salatzeko filma sortzeko diru bilketa abiatu dute