Orbain Kultur Elkarteak ikus-entzunezko lanak eskainiko ditu asteartero Gasteizen

Zikloa maiatzaren 2an abiatuko da Una orquesta armada dokumentalarekin. Emanaldian Iñaki Urbizu Pela bezalako musikariek hartuko dute parte. Askotariko ikus-entzunezkoak eskainiko ditu Orbain Kultur Elkarteak asteartero, maiatzetik aurrera, Navarro Villoslada kaleko lokalean. “Dibulgazioaren eta sustapenaren ikuspegitik apustu garrantzitsua da”, uste dute Orbainekoek. “Dinamika honen bidez, Kultur Elkarte gisa ezartzen ditugun helburuetan aurrera egiten jarraitzeko aukera […]

Read More… from Orbain Kultur Elkarteak ikus-entzunezko lanak eskainiko ditu asteartero Gasteizen

Netflixek 70 lan eskainiko ditu euskaraz

Plataformak 5.559 film eta telesail eskaintzen ditu Hego Euskal Herrian. Gaur egun euskaraz dauden bakarrak Handia, Errementari eta Black is Beltza filmak dira. Ikus-entzunezkoak galegoz eta katalanez ere azpititulatuko dituela iragarri du Netflixek. Euskara, galegoa eta katalanaren presentzia sustatzeko asmoz, Netflix plataformak nazioarteko hainbat telesail eta film azpititulatu eta haur eta familientzako hainbat lan bikoiztuko […]

Read More… from Netflixek 70 lan eskainiko ditu euskaraz

Bego Zubia Gallastegiren ‘Urak aske’ dokumentala proiektatuko dute Gasteizen, asteazkenean

Ortuño aretoan izango da emanaldia arratsaldeko 19:00etan. Begi Belarri ikus-entzunezkoen zikloaren bitartez, Oihaneder Euskararen Etxeak euskaraz egindako film-dokumentalak eskaintzen ditu hilean behin, urritik maiatzera bitartean. Emanaldi guztiek bi atal izaten dituzte: alde batetik, film-dokumentala proiektatzen da eta bestetik, filmaren zuzendariarekin, istorioaren protagonistarekin edota jorratzen den gaiarekin loturiko hizlariekin solasaldia egiten da. Oraingoan Bego Zubia Gallastegik idatzi […]

Read More… from Bego Zubia Gallastegiren ‘Urak aske’ dokumentala proiektatuko dute Gasteizen, asteazkenean

15 euskal ekoizpen Nantesko zinemaldian

Bost film luze, bederatzi labur eta telesail bat eskainiko ditu jaialdiko Fenêtre Basque zikloak. Ekitaldia martxoaren 8tik 20ra bitartean egingo da, eta euskal zinegileen ordezkaritza zabala izango du. Nantesko zinemaldiaren baitan urtero egiten den Fenêtre Basque (Euskal Leihoa) zikloa Euskal Herritik kanpo aurki daitekeen euskal zinema programazio zabalenetakoa da. Etxepare Euskal Institutuak babesten duen atal […]

Read More… from 15 euskal ekoizpen Nantesko zinemaldian

‘Zergatik lan egin kooperatiba batean?’ izango da aurtengo Euspot lehiaketaren gaia

Spotak maiatzaren 19an, goizeko 10:00ak baino lehen entregatu beharko dira eta publikoak bozkatu ahal izango du 2022ko maiatzaren 23tik 27ra arte. Euspot Euskarazko Spot lehiaketaren hamaikagarren edizioa aurkeztu dute gaur, Gasteizko Euskadiko Kooperatiben Goren-kontseiluaren eraikinean. Bertan azaldutakoaren arabera, aurten sortzen diren spotek gazteak animatu behar dituzte kooperatibismora gerturatzen eta kooperatibismoa balioan jartzea izan behar dute […]

Read More… from ‘Zergatik lan egin kooperatiba batean?’ izango da aurtengo Euspot lehiaketaren gaia

‘Noiz utziko dio euria egiteari’ film esperimentala estreinatuko dute igandean, Durangoko Azokako Irudienean

Dokumentalaren eta fikzioaren arteko mugan bizi den sormen lana da, eta izen bereko Piszifaktoriaren kale ikuskizunean oinarrituta dago. Guillermo Ordas arduratu da zuzendaritza lanak egiteaz. Piszifaktoria Ideien Laborategiak Noiz utziko dio euria egiteari film esperimentala estreinatuko du Durangoko Azokako Irudienea gunean, abenduaren 5ean, igandea, 14:30ean. Noiz utziko dio euria egiteari dokumentalaren eta fikzioaren arteko mugan […]

Read More… from ‘Noiz utziko dio euria egiteari’ film esperimentala estreinatuko dute igandean, Durangoko Azokako Irudienean

‘24 Ordu Digitalean’ lehiaketa antolatu dute azaroaren 5erako, Elorrion

Arratsaldeko 17:00etan antolatzaileek gaia proposatuko dute Elorrioko Arriola antzokian, eta 24 orduren buruan, parte hartzaileek sortutako film laburrak antzokian bertan aurkeztu beharko dituzte. Multimedia eta ikus-entzunezkoak gustuko dutenei beste aukera bat emateko asmoz, 24 Ordu Digitalean izeneko formula berria jarri zuen abian Elorrioko Arriola antzokiak duela urte batzuk. Lehiaketa honetan lanak 24 orduren buruan sortu […]

Read More… from ‘24 Ordu Digitalean’ lehiaketa antolatu dute azaroaren 5erako, Elorrion

Abian da Arabar gaztetxoentzako bideo-kopla lehiaketa

Azaroaren 19ra arte egongo da lehiaketan izena emateko aukera zabalik. Gaztetxoek koplak sortzeko eta ondoren, kantatuz, bideoak grabatzeko aukera izango dute. Arabako Bertsozale Elkarteak eta Alea aldizkariak elkarlanean, herrialde honetako 14 urtetik beherako gaztetxoei zuzendutako bideo-kopla lehiaketa abiatu dute. “Gasteizko Udalak antolatzen duen Euskararen Astearen egitarauan txertatuta, gure lurraldean euskararen erabilera sustatzeko helburuarekin eta iaz […]

Read More… from Abian da Arabar gaztetxoentzako bideo-kopla lehiaketa

Durangoko Berbaro euskara elkarteak ‘Labur Esanda’ lehiaketaren bigarren edizioa aurkeztu du

Irailaren 10ean eta 11n egingo da bigarren edizioa eta parte-hartzaileek 24 orduko epea izango dute film labur bat egiteko. Lehiaketan edonork parte hartu dezake. Horretarako, laburesanda@berbaro.eus helbidera idatzi beharko dute interesa dutenek. Durangoko Berbaro euskara elkarteak Labur Esanda izeneko film laburren lehiaketaren bigarren edizioa antolatu du datorren irailaren 10 eta 11rako, San Agustin Kultur Gunean. […]

Read More… from Durangoko Berbaro euskara elkarteak ‘Labur Esanda’ lehiaketaren bigarren edizioa aurkeztu du

(H)emen Elkarteak Aukera programaren bost proiektuak aurkeztu ditu, emakume zinemagile gazteei zuzenduta

Azkena, Prioridades, Cuidado!, Hemen bizi da maitasuna eta Pomo D’oro proiektuak aukeratu dituzte. (H)emen elkarteak ikus-entzunezko sektoreko emakumeak ahalduntzeko mentoretza programan parte hartuko duten zinemagile gazteak ezagutzera eman ditu. Guztira 66 emakumek 26 proiektu aurkeztu dituzte, bi eta bost kide bitarteko taldeetan banatuta. Euskarazko zein gaztelaniazko proposamenak jaso dituzte antolatzaileek, hainbat genero eta formatutakoak: fikzioa, animazioa, […]

Read More… from (H)emen Elkarteak Aukera programaren bost proiektuak aurkeztu ditu, emakume zinemagile gazteei zuzenduta