Urtarrilaren 19tik 25era bitartean egingo dute Euskal Nobela Beltzaren Astea Baztanen

(H)ilbeltzan genero beltzeko liburuen aurkezpenak, mahai-inguruak, solasaldiak, bazkaria, antzerkia, itzuli beltza edota susmagarrien gaua izango dira. 2026ko urtarrilaren 19tik 25era izango da Euskal Nobela Beltzaren Astearen hamabigarren edizioa eta ekitaldi ugari antolatu dituzte oraingoan ere. Bertan hartuko dute parte Amaia Apalauzak, Ernesto Pratek, Miren Agur Meabek, Amaiur Epherrek eta Iñaki Dorronsorok, besteak beste. Antolatzaileek zehaztu dutenez, […]

Read More… from Urtarrilaren 19tik 25era bitartean egingo dute Euskal Nobela Beltzaren Astea Baztanen

BatBatean jaialdia jaio da Gasteizen, Euskal Herri osoko gazteak elkartzeko xedez

Lehen edizioa maiatzaren 15ean eta 16an egingo dute Mendizabaleko aparkalekuan. Antolatzaileen esanetan, egitasmoak “proposamen fresko eta indartsua” ekarriko du, pop rock, rock, punk, elektronika eta rap estiloak uztartuz. Gasteizko Jimmy Jazz aretoak BatBatean jaialdiaren lehenengo edizioa antolatuko du 2026ko maiatzaren 15ean eta 16an Mendizabaleko aparkalekuan. Gazteei zuzendutako musika hitzordua izango da eta 21 talde eta […]

Read More… from BatBatean jaialdia jaio da Gasteizen, Euskal Herri osoko gazteak elkartzeko xedez

Durangoko Azokak aurtengo egitaraua eta nobedade nagusiak aurkeztu ditu

Berritasunen artean, bi gune berri izango dira: Berbagailua eta Atartea, eta gaueko ikuskizunak itzuliko dira. 1000tik gora nobedade, 273 ekitaldi eta 285 erakusmahai izango dira 60. edizioan. Durangoko Azokak aurtengo egitaraua eta nobedade nagusiak aurkeztu ditu gaur, Durangoko Museoan, azoka egunetan Atartea gune berria hartuko duen aretoan hain zuzen. Landako Gunean 285 erakusmahai izango dira […]

Read More… from Durangoko Azokak aurtengo egitaraua eta nobedade nagusiak aurkeztu ditu

‘Databasak’ lelopean, Feministaldia abian da Donostian

Solasaldiak, bertso saio elektronikoa, hitzaldiak, kontzertuak, performanceak, DJak eta festa izango dira nagusi aurtengo edizioan.  Feministaldiaren hogeigarren edizioa abian da Donostian. Azaroaren 29ra bitartean, Databasak lelopean, hainbat gai jorratuko dira, hala nola, “mundu mailan ematen ari den gorakada faxista eta patriarkalaren analisia”. Izan ere, “sarean ere bere isla bortitza erakusten du eta horren kontra-errelatoak mahaigaineratzeak […]

Read More… from ‘Databasak’ lelopean, Feministaldia abian da Donostian

Euskara eta euskal kulturan sakonduko du Madrilgo Eñe jaialdiak

Uxue Alberdi, Miren Agur Meabe, Miren Iza (Tulsa), Telmo Irureta, Jose Mari Goenaga, Itxaro Borda, Sara Fantova eta Beñat Sarasola sortzaileek literatura, zinema eta musika uztartuko dituzte, Katixa Agirrek ondutako programazioan. Festival Eñe literatura jaialdiak literaturako ahots ezagunak biltzen ditu udazkenero Madrilen, hiria idazle, liburu eta irakurleen topagune bihurtuz. Aurtengo edizioak ere euskal kulturari eta […]

Read More… from Euskara eta euskal kulturan sakonduko du Madrilgo Eñe jaialdiak

Euskal Jaien 100. urteurrena ospatzeko egitarau berezia antolatu dute azaroaren 8tik abenduaren 17ra, Hondarribian

Egitarauaren barruan, ohiko ekimenez gain (bertso-afaria, Euskararen Eguna, Euskal Azoka edo Bordari-Satarka Literatur Lehiaketa), propio sortutako jarduera bereziak ere antolatu dira, hala nola Anton Abadia Zikloa. Hondarribiko Udalak eta herriko hainbat eragilek dantza, kanta, bertsoa, literatura, erakusketak, bisitak eta mahai-inguruak barne hartzen dituen egitarau zabala prestatu dute. Egitarau zabal honek iragana, oraina eta etorkizuna lotzea […]

Read More… from Euskal Jaien 100. urteurrena ospatzeko egitarau berezia antolatu dute azaroaren 8tik abenduaren 17ra, Hondarribian

Gozategi, Neomak, Nafarroa 1512 edota Bisaiak taldeak izango dira Atarrabian egingo den Aske jaialdian

Eskaintza berezien ostean, kartela iragarrita, 35 euroren truke eskuratu ahal izango dira sarrerak jaialdiaren webgunean: askejaialdia.eus. Hamabost taldek osatuko dute Aske jaialdiaren lehen edizioaren soinu-banda: Merina Gris, Neomak, Hazas, Gozategi, Kaparrak, Janus Lester, Nafarroa 1512, Streetwise, Juantxo Skalari, The Clayton, Chuleria, joder!, Dodosound, Marte Lasarte, Bisaiak eta Sustrai Berriak. Genero anitzak eta talde euskaldun gazte […]

Read More… from Gozategi, Neomak, Nafarroa 1512 edota Bisaiak taldeak izango dira Atarrabian egingo den Aske jaialdian

Zinegin euskal zinemaldia azaroaren 20tik 23ra egingo dute, Hazparnen

Jone batzuetan, Karmele, Akelarre, Uxinak, Faisaien irla edota Enara filmak proiektatuko dituzte, besteak beste. Ipar Euskal Herrian euskal zinemaren erakusleihoa izateko helburuarekin, udazken honetan ere Hazparneko Zinegin festibala antolatu dute Eihartzea kultur etxeak, Haritz Barne zinema-gelak eta Ttattola gaztetxeak elkarlanean. Jaialdiaren hamalaugarren edizioa hilaren 20tik 23ra egingo da eta estreinatu berri diren euskal filmak proiektatuko dituzte “euskal […]

Read More… from Zinegin euskal zinemaldia azaroaren 20tik 23ra egingo dute, Hazparnen

61. Jazzaldian arituko diren tokiko taldeak hautatzeko prozesua zabalik da

Parte hartu nahi dutenek azaroaren 21era arte izango dute izena emateko epea zabalik. Donostiako Jazzaldiak azken urteotan euskal Jazz taldeen alde egindako apustua berretsi du, eta horretarako, 2026ko uztailaren 22tik 26ra egingo den jaialdian parte hartzeko hainbat bide eskainiko ditu. Hain zuzen ere, Jazzaldiak hamar emanaldi erreserbatu ditu hautaketa-prozesuaren bidez aukeratuko diren tokiko taldeentzat. Hautaketa […]

Read More… from 61. Jazzaldian arituko diren tokiko taldeak hautatzeko prozesua zabalik da

Hitzen Lihoa zikloa egingo dute azaroaren 10etik 16ra, Oiartzunen

Zortzigarren edizio honetan, intimitateaz aritzeko diziplina ezberdinetako artista eta pentsalariak gonbidatu dituzte. Hitzen Lihoa kultur zikloa antolatu dute izen bereko elkarteko kideek azaroaren 10etik 16ra bitartean, Oiartzunen. Urtero bezala, gai baten bueltan antolatu dute egitaraua. Zortzigarren edizio honetan, beraz, intimitateaz aritzeko diziplina ezberdinetako artista eta pentsalariak gonbidatu dituzte. Antolatzaileek azaldu dutenez, “intimitateari dimentsio kolektibo, kultural […]

Read More… from Hitzen Lihoa zikloa egingo dute azaroaren 10etik 16ra, Oiartzunen