Arte eszenikoen lau ikuskizun, dantza bertikaleko tailer bat, Güarimba taldearen kontzertua eta egun horietan margotuko den horma-irudi berrira bisita gidatu bat jasotzen ditu egitarauak. Aurreko edizioetako harrera ona ikusita, Saioa Iribarren eta Ander Basalduaren Goitibera antzerki konpainiak eta Erronkariko Udalak Baratxinto Fest jaialdia antolatu dute ekainaren 21etik 23ra bitartean, Erronkarin, Uztarrozen eta Burgin. Pirinioetako Arteen […]
Kategoria: Jaialdiak
Dom Campistronek egin du Zinegoak jaialdiko kartela eta edizio honetako queer indarra islatzen duten bi pertsona ditu protagonista
Aurten ere film luzeak, film laburren zikloak, antzezlanak, topaketa profesionalak edota nazioarteko zinemagileen bisita izango dira Bilboko jaialdian. Ekainaren 24tik uztailaren 1era egingo da aurtengo LGTBIQ+ zinema eta arte eszenikoen jaialdia Bilbon, eta, gaur, aurtengo edizioko kartel nagusia aurkeztu dute. “Indar bisual handiko ilustrazioa” dela dio antolakuntzak, “markatutako trazuaren eta kolore-blokeen bidez, jaialdiak 2024ko edizio […]
Zestafesta, diseinua eta sormena uztartzen dituen jaialdia izango da maiatzaren 25ean, Hondarribian
Helburua da tailerren eta ponentzien bitartez, sormen-talentua ezagutzera ematea, eta sormenak proiektu baten azken emaitza baino askoz gehiago hartzen duela gogoraraztea. Maiatzaren 25ean izango da Zestafesta ekimenaren lehenengo edizioa, Hondarribiako Itsas-Etxea Auditoriumean. Julia Lasa, Patri Taberna eta Ane Garmendia ilustratzaile eta diseinatzaile grafikoen eskutik sortu da sormenaren eta diseinuaren jai hau. Ekimenaren helburua da tailerren eta ponentzien bitartez, sormen-talentua […]
Bihar abiatuko da udaberriko Sormene Galdakaon
Emakumea, euskara, sormena, eta migrazioa izango ditu ardatz aurtengo edizioak. Egun bat baino ez da falta udaberriko Sormene jaialdiari hasiera emateko. Bihar abiatuko da eta igandera bitartean, sormena, euskara eta emakumea oinarri dituen egitasmoak pertsona migranteen begirada gehituko du oraingoan. Ahalduntzea, aurrera egitea, sortzea, transmititzea, eskutik hartzea. Erpin horien inguruan jardungo da sorkuntzen Galdakaoko plaza […]
Read More… from Bihar abiatuko da udaberriko Sormene Galdakaon
11 Kolore jaialdiaren IX. edizioa asteazkenean abiatuko da Errenterian
Egitarauak herritar guztiei zuzendutako jarduerak eskainiko ditu, maiatzaren 15etik 29ra bitartean, udalerriko kultura aniztasunaz gozatzeko: kulturarteko topaketak, gastronomia, dantzak, musika, haurrei zuzenduriko ekintzak eta beste jarduera asko. 11 Kolore jaialdiaren bitartez, maiatzaren 21eko Kultura Aniztasunaren Nazioarteko Eguna ospatuko dute Oreretan aurten ere, herriko izaerarekin bat etorriz. “Errenteria kulturanitza dela ez dago dudarik, eta horrenbestez, jardunaldi […]
Read More… from 11 Kolore jaialdiaren IX. edizioa asteazkenean abiatuko da Errenterian
Baffest lehiaketaren IX. edizioaren egitaraua aurkeztu dute Barakaldon
Baffesten helburua da argazkilaritza, adierazpen artistiko gisa, herritar guztiei hurbiltzea, eguneroko eremu publikoetan jarritako argazkiak erabiliz, artea eta kultura, berdintasuna eta bizikidetza sustatuz. Baffest 2024ren programazio ofizialaren aurkezpena egin dute Nerea Cantero Barakaldoko Udaleko Kultura zinegotziak eta Yone Estivariz eta Sara Berasaluce lehiaketaren arduradunek Clara Campoamor Gizarte Etxean. Bertan, urrian udalerriko hainbat tokitan egingo den […]
Read More… from Baffest lehiaketaren IX. edizioaren egitaraua aurkeztu dute Barakaldon
Asteazkenean abiatuko da euskarazko arte eszenikoen Zurrunbilo jaialdia, Gasteizen
Jaialdia martxoaren 20, 22, 23, 24an egingo da Arabako Canpusean eta Baratza Aretoan. Zurrunbilo, euskarazko arte eszeniko garaikideen jaialdia, diziplinarteko ikuspegi batetik, jaialdia publiko berriengana hurbiltzen, tokiko konplizitatea sortzen eta beste lurralde historiko batzuetako programa eszenikoekin loturak sortzen saiatzen da. Bederatzigarren edizio honetan, arte eszeniko garaikideak etorkizuneko belaunaldiei hurbiltzen saiatuko dira Parasite Kolektiboa eta Baratza […]
Read More… from Asteazkenean abiatuko da euskarazko arte eszenikoen Zurrunbilo jaialdia, Gasteizen
Literatura, musika eta bertsolaritza gerora begira jarriko dira ‘Bihar, Atzo, Gaur, Bihar’ emanaldiarekin Loraldia jaialdian
Martxoaren 17an Iban Zalduak estreinatuko du bere lana Bilboko Guggenheim Museoan. Idazlearekin batera Ibil bedi taldeko bi musikari eta Alaia Martin eta Miren Artetxe bertsolariak izango dira oholtza gainean. Loraldia Festibalak euskal kulturaren diziplina desberdinetako sortzaileak batu ditu ikuskizun berri bat aurkezteko: Bihar, Atzo, Gaur, Bihar. “Literatura, musika eta bertsolaritza erabilita emanaldi honek etorkizunari buruz […]
Basque Fest jaialdia egingo dute martxoaren 27tik 31ra Bilbon
Jaialdiaren sei tematikek (Gourmet, Kultura, Musika, Market, Zinema eta Sport) publiko eta gustu guztientzako eskaintza zabal bat ekarriko dute Bilbora. Bilbo Aste Santurako prestatzen ari da, Basque Fest jaialdiko edizio berri batekin. Martxoaren 27tik 31ra, uriko kaleetan kontzertuak, herri kiroletako probak, dastaketak eta sukaldaritza-tailerrak, erromeriak, zinema-emanaldiak eta umeentzako proposamenak eskainiko dira. Denetara 200 jarduera inguru […]
Read More… from Basque Fest jaialdia egingo dute martxoaren 27tik 31ra Bilbon
Basabi taldeak ‘Oma’, bere hirugarren musika lana, aurkeztuko du martxoaren 9an, Bilboko Loraldian
Pieza honek naturari eta egungo egoerari buruz gogoeta egitera gonbidatzen gaitu. Loraldia Festibalak Lorazain Eguna ospatuko du hamargarren edizio honetan ere. Martxoaren 9an izango da hitzordua Campos Antzokian eta Basabi taldearen hirugarren musika lanaren estreinaldia aukeratu dute ospakizunerako. Basabik Urdaibaiko Biosfera Erreserba erabili du inspirazio iturri gisa Oma lana sortzeko. Izan ere, industria aurreko aztarnak […]
