150 gramo jaialdia Gasteizko Montehermosora itzuliko da abenduaren 27tik 29ra

Euskarazko eskaintzari dagokionez, abenduaren 28an, Goitibera taldearen Amaxit Dixit obra ikusteko aukera egongo da eta hilaren 29an, berriz, Tartean Teatroaren Hamalau bakarrizketa. Gasteizko Montehermoso berriro ere antzerki, dantza eta zirkuko agertoki bihurtuko da abenduaren 27tik 29ra bitartean. 150 gramo jaialdiaren hamabigarren edizioak hamabi lan labur (eguneko lau) eskainiko ditu, eta denak estreinaldiak izango dira. Lan […]

Read More… from 150 gramo jaialdia Gasteizko Montehermosora itzuliko da abenduaren 27tik 29ra

Gerriya lelopean, Feministaldia abian da Donostian

Gaur eta bihar Kontadoresen izango da jaialdia: Arratsaldean, esaterako, Lore Lujanbio, Etxekotu gabeko emakume langileak, Elene Lopetegi eta Tania Sirianyk zaintza kontzeptuaren eta zaintza eskubide kolektiboaren inguruko eztabaida planteatuko dute, azaroaren 30eko Greba Feminista Orokorraren atarian. Ostiralean eta larunbatean Tanbakalerara jauzia egingo du Feministaldiak, larunbat iluntzean Dabadaban ospatuko den festarekin amaitzeko. Donostiako Kontadores gazte zentroan eman zioten […]

Read More… from Gerriya lelopean, Feministaldia abian da Donostian

Astelehenean abiatuko Errenteriako Giza Eskubideen Zinema Dokumentalaren jaialdia

Munduko bidegabekeriak ikusaraztea eta salatzea eta istorio konprometituenak irudietan jartzera ausartzen diren sormenen eta lanen tranpolina izatea ditu helburu zinemaldiak. Feminismoa, LGTBI kolektiboa, gatazka armatuak, migrazioa edo ekologismoa dira Errenteriako Giza Eskubideen Zinema Dokumentalaren jaialdiaren bigarren edizioan proiektatuko diren filmen gaietako batzuk. Antolatzaileen esanetan, “helburua da, alde batetik, bizi ditugun munduko bidegabekeriak ikusaraztea eta salatzea, […]

Read More… from Astelehenean abiatuko Errenteriako Giza Eskubideen Zinema Dokumentalaren jaialdia

HernaniKomik, euskarazko komikigintza erdigunean jarriko duen azoka prest da

Aurtengoan ere azoka eta komiki aurkezpenak izango dira HernaniKomiken muina. Hernani Euskal Herriko komikilarien eta komikizaleen topagunea izango da ostiralean eta larunbatean, hilak 17 eta 18. Euskarazko komikigintza erdigunean jartzeko asmoz sortu zuen iaz Hernaniko Udalak azoka hau, udal liburutegiaren bultzadarekin, “euskara hutsezko komikigintzari eskainitako azoka bakarra da Euskal Herri mailan”, nabarmendu dute. “Iaz hasi […]

Read More… from HernaniKomik, euskarazko komikigintza erdigunean jarriko duen azoka prest da

Ostegunean abiatuko da Donostiako LABO XL Espazio eta Hizkuntza Eszeniko Berrien Jaialdia

Igandera bitartean, dantzaz, antzerki eta zirku garaikideaz eta jarduera paraleloz betetako egitaraua antolatu dute. Ostegun honetan, azaroak 16, LABO XL Espazio eta Hizkuntza Eszeniko Berrien Jaialdiaren bosgarren edizioa abiatuko da Donostian. Dantzaz, antzerki eta zirku garaikideaz eta jarduera paraleloz betetako lau eguneko jaialdia izango dela aurreratu dute antolatzaileek. Amahiru konpainiak, esaterako, Duzhe gaizki izeneko antzezlana […]

Read More… from Ostegunean abiatuko da Donostiako LABO XL Espazio eta Hizkuntza Eszeniko Berrien Jaialdia

MusEkintza Bizkaiko museoetako arte eszenikoen jaialdia hil honetan amaituko da bi emanaldirekin

Miren Agur Meabe, Sonia Rueda eta Inun Euskal Herria museora iritsiko dira azaroaren 18an, Fabula antifabulak ikuskizuna eskaintzeko, eta, amaitzeko, azaroaren 25ean, Mikel Santiagok misteriozko joko bat egingo du, Arkeologi Museoarentzat pertsonalizatua; Whodunnit? ¿Quién lo hizo? du izena. MusEkintza Bizkaiko museoetako arte eszenikoen jaialdia amaierara iritsiko da hil honetan eskainiko dituen bi emanaldirekin. Larunbatean, azaroak […]

Read More… from MusEkintza Bizkaiko museoetako arte eszenikoen jaialdia hil honetan amaituko da bi emanaldirekin

Xabier Amuriza protagonista izango duen asteburu kulturala antolatu dute Zornotzan

Bihartik igandera bitartean, hainbat jarduera antolatu dituzte, horien artean daude antzezlan bat, herri bazkaria eta musika ikuskizuna, Asisko Urmeneta, Jon Maia, Anje Duhalde, Mikel Urdangarin, Joseba Tapia, Agus Barandiaran, Josu Zabala, Iban Ibarretxe eta bertako musikariekin. Euskal Herriko Doinuak 2023 Etxano – Xabier Amuriza, Torreburutik Euskal Herrira kantuz’ programa aurkeztu du Etxanoko Andra Mari Berri […]

Read More… from Xabier Amuriza protagonista izango duen asteburu kulturala antolatu dute Zornotzan

Gora Gora Fest zikloa Nafarroa osora zabalduko da azaroaren 3tik abenduaren 10era

Programaren barruan haur, gazte eta familientzako ikuskizunak daude, aurrez aurreko 50 jarduera baino gehiago eta 3 jarduera online. Ikuskizun zein tailer guztiak doakoak izango dira. Gora Gora Fest 2023 euskarazko kultura-zikloa aurkeztu dute aurten ere. Honetan, Nafarroa osoko 50 herritan baino gehiagotan, azaroaren 3tik abenduaren 10era bitartean, magia-ikuskizunak, antzerkia, bakarrizketak, arropa birziklatzeko tailerrak eta ipuin-saioak […]

Read More… from Gora Gora Fest zikloa Nafarroa osora zabalduko da azaroaren 3tik abenduaren 10era

17 talde eta bakarlari igoko dira Hatortxu Rock jaialdiko oholtzara abenduaren 16an

28. edizioan Los Chikos del Maiz, Huntza, Tropa do Carallo, Dupla, Los Zopilotes Txirriaos, Auxili, Liher, Skabidean, Stay Homas, Streetwise, Burutik, Baizera! , Etxepe, Arkada Social, Ibil Bedi, Dj Reimy eta Dj Trapella talde eta bakarlariak izango dira.  Hatortxu Rock elkartasun jaialdiak 28. edizioa antolatuko du abenduaren 16an, Atarrabian. Aurtengo leloa amaiera berri baten bila […]

Read More… from 17 talde eta bakarlari igoko dira Hatortxu Rock jaialdiko oholtzara abenduaren 16an

Hitzen Lihoa kultur zikloa egingo dute azaroaren 8tik 12ra Oiartzunen

Seigarren edizio honetan, utopiaz aritzeko diziplina ezberdinetako artista eta pentsalariak gonbidatu dituzte. Hitzen Lihoa kultur zikloa antolatu dute izen bereko elkarteko kideek azaroaren 8tik 12ra bitartean, Oiartzunen. Urtero bezala, gai baten bueltan antolatu dute egitaraua. Seigarren edizio honetan, beraz, utopiaz aritzeko diziplina ezberdinetako artista eta pentsalariak gonbidatu dituzte. Antolatzaileek garrantzitsutzat jo dute artea eta kultura […]

Read More… from Hitzen Lihoa kultur zikloa egingo dute azaroaren 8tik 12ra Oiartzunen