‘Badon*’ lanaren aurrestreinaldia eta eskola antzerkia izango dira protagonista Azpeitiko Euskal Antzerki Topaketetan

Berrikuntza gisa, Tolosako Topic Nazioarteko Txotxongilo Zentroarekin ere elkarlan bat abiatuko da, eta, horren barruan, erakusketa bat eta txotxongiloak egiten ikasteko tailer bat antolatuko ditu zentroak Azpeitin. Azaroaren 2an abiatuko da Euskal Antzerki Topaketen 41. Edizioa Azpeitin, eta azaroaren 23ra bitartean, dozena bat emanaldi baino gehiago ikusteko aukera egongo da. Soreasu antzokian, Dinamoa sormen gunean […]

Read More… from ‘Badon*’ lanaren aurrestreinaldia eta eskola antzerkia izango dira protagonista Azpeitiko Euskal Antzerki Topaketetan

Lekeitioko Kaleka Jaialdiak 2024ko ediziorako ikuskizun proposamenak jasotzeko epea ireki du.

Parte hartu nahi duten konpainia eta kolektibo guztiek haien proposamenak aurkezteko aukera izango dute abenduaren 10era arte. Azken urteetan egin den bezala, deialdi berri honetan bi arlo ezberdinduko dira: Sail Ofiziala eta Scratch. Beraz, bi deialdietara proposamenak bidaltzeko aukera egongo da. Lekeitioko Nazioarteko Kale Arteen Jaialdia datorren urteko edizioa antolatzen hasi da dagoeneko eta bertan […]

Read More… from Lekeitioko Kaleka Jaialdiak 2024ko ediziorako ikuskizun proposamenak jasotzeko epea ireki du.

43 herrialdetako 128 film proiektatuko dituzte Bilboko Zinebi jaialdian

Sail Ofizialaren barruan, Film Laburren Nazioarteko Lehiaketak 58 film aukeratu ditu hautaketa batzordeko kideek aurten ikusi dituzten 3.900 baino gehiagoren artetik. Horien artean zazpi euskal ekoizpenak dira. Aurtengo edizioa azaroaren 10etik 17ra egingo da. Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdiak azaroaren 10ean, ostirala, edizio berri bati hasiera emango dio, Ane Pikazak eta Maria Goiricelaya […]

Read More… from 43 herrialdetako 128 film proiektatuko dituzte Bilboko Zinebi jaialdian

Gaur abiatuko da Tzan Tzan Fest jaialdiaren zazpigarren edizioa Gasteizen

Dantza garaikidearen jaialdia hainbat lekutan ospatuko da urriaren 20, 27, 28 eta 29an.  Baratza aretoak antolatuta, urria dantzarekin amaituko dute Gasteizen, Tzan Tzan Fest jaialdiaren zazpigarren edizioarekin. Oraingo honetan jaialdia lau egunez luzatuko da, hainbat egoitzatan, Barrundian, Probintzia Plazan eta Baratza aretoan. Dantza-piezez gain, tailerrak, hitzaldiak eta abar ere izango dira. Jaialdia ostiralean, urriak 20, […]

Read More… from Gaur abiatuko da Tzan Tzan Fest jaialdiaren zazpigarren edizioa Gasteizen

Euskal Herria, Kornualles, Britainia eta Kosovoko doinuak ekarriko ditu Musika Bizian jaialdiak Galdakaora

Hitzordua urriaren 27an eta 28an izango da Iturrondo plazan. Galdakao munduko plaza izango da beste behin ere urriaren 27an eta 28an. Musika Bizian jaialdiko bederatzigarren edizioa egingo da bertan, eta Euskal Herriko, Kornuallesko, Bretainiako eta Kosovoko doinuak entzuteko aukera izango da, Iturrondo plazan. Iñigo Hernando Galdakaoko alkateak adierazi duenez, “estaturik gabeko herrietako musikaren erreferente bihurtu […]

Read More… from Euskal Herria, Kornualles, Britainia eta Kosovoko doinuak ekarriko ditu Musika Bizian jaialdiak Galdakaora

Literaturaz eta oro har kulturaz gozatzeko, Literatur Amuak jaialdia antolatu dute Ondarroan

Urriaren 20an hasi eta azaroaren 1era bitartean, letren eta hitzen lurraldea izango da Ondarroa beste behin ere, Literatur Amuak jaialdiaren bidez. Euskarazko sormenaren urteroko zita da Ondarroako Literatur Amuak, eta Ondarroako Udalak aurten ere artistei plaza eskaintzeko eta euren lanak oholtzaratzeko agertokia eskaini nahi izan die. Izen ezagunek eta ez hain ezagunek osatuko dute egitaraua, […]

Read More… from Literaturaz eta oro har kulturaz gozatzeko, Literatur Amuak jaialdia antolatu dute Ondarroan

Urriaren 30etik azaroaren 5era egingo dute Sormene Plaza Galdakaon

Egitarau osoa aurrerago ezagutzera emango badute ere, antolatzaileek iragarri dutenez, kultur adierazpide askotako ikuskizunek osatuko dute. Horien artean dira Ibil Bedi talde nafarraren zuzenekoa eta Fast Fatum kontzertu poetikoa. Programa oparoa ekarriko du berriz ere Sormene Plazak Galdakaora. Urriaren 30ean hasi eta azaroaren 5era bitartean egingo dute 2023ko udagoieneko edizioa eta gaurko zein atzoko sortzaileak […]

Read More… from Urriaren 30etik azaroaren 5era egingo dute Sormene Plaza Galdakaon

Loraldia Plazarik Plaza! Zaratamo-Arrigorriaga bueltan da euskarazko kultura garaikidearen proposamen berriekin

Irailaren 29an Zaratamon, eta urriaren 6tik 8ra Arrigorriagan izango da. Bertan, erreferenteak diren sortzaileek eta figura berriek hartuko dute parte. Besteak beste, Igor Elortza, Rafa Rueda, Aukeran Dantza Konpainia, La Basu, Olatz Salvador, Maialen Errotabehere eta Petti igoko dira oholtzara. Loraldia Plazarik Plaza! Zaratamo-Arrigorriaga jaialdiaren bigarren edizioa aurkeztu dute Arrigorriagan, Bilboko Loraldia festibalaren esperientzia beste […]

Read More… from Loraldia Plazarik Plaza! Zaratamo-Arrigorriaga bueltan da euskarazko kultura garaikidearen proposamen berriekin

Argiartean urriaren 6an eta 7an itzuliko da Donostiara

Light-art instalazioak, proiekzio monumentalak eta zuzeneko emanaldiak izango dira Oroimenaren Lorategian eta Iesuren elizan. Loiola Erriberako erakustaldi esperimentala gauez izango da ostiralean eta larunbatean, 20:00etatik aurrera. Urriaren 6 eta 8ko gauetan, light-art instalazioak, proiekzio monumentalak eta zuzeneko emanaldiak izango dira Donostiako Memoriaren Lorategiaren inguruan eta Iesuren Elizaren barnean. Antolatzaileen esanetan, “aukera paregabea izango da hiriko […]

Read More… from Argiartean urriaren 6an eta 7an itzuliko da Donostiara

Mintza Lasai euskararen aldeko festibala gaur hasiko da Miarritze, Angelu eta Baionan

Tailerrak, bestak, bisitak, proiekzioak, ate idekiak… izango dira gaur hasi eta igandera bitartean. Aurten ere, irailaren 18tik 24ra bitartean, zazpi egunez euskara gozatzeko aukera eskainiko du Mintza Lasai festibalaren hamabigarren edizioak. “Elkartzeko eta jarduera berriak euskaraz egiteko aukerak ez dira faltako. Aurten, sekulan baino jarduera gehiago proposatuko ditugu gazteei, eskola garaitik bizi sozialera zubi linguistikoak […]

Read More… from Mintza Lasai euskararen aldeko festibala gaur hasiko da Miarritze, Angelu eta Baionan