Hiru musika-jaialdi egingo dira maiatzaren 23tik ekainaren 6ra, Iruñeko Ziudadelan

Maiatzaren 23an Dantz Point jaialdia egingo da, maiatzaren 29an eta 30ean Iruña Rock, eta ekainaren 5ean eta 6an En Vivo. Hurrengo udaberrian, Iruñeko Ziudadela hiru musika-jaialdiren agertoki izango da berriz ere. Maiatzaren 23tik uztailaren 6ra bitartean egingo dira, eta Udalaren lankidetza izango dute, izan ere, Udalak prozedura bat ireki zuen urrian, 2026ko udaberrian Ziudadelan egingo […]

Read More… from Hiru musika-jaialdi egingo dira maiatzaren 23tik ekainaren 6ra, Iruñeko Ziudadelan

Animedonek omenaldia egingo die ‘Doraemon’, ‘Hattori Ninja’ eta ‘Kiteretsu’ telesailei azaroaren 1ean

Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren 36. Asteak, Animedon, Donostiako Anime Topaketa sailaren barruan, hainbat jarduera antolatu ditu urriaren 31tik azaroaren 8ra bitartean animazio japoniarra gustuko dutenentzat. 36. edizio honetan, sailaren programazioan estreinaldiko hiru film luze, Doraemonen egileei egindako omenaldia, bi erakusketa, euskarazko manga aurkezpenak, eta One Piece egungo serieko bikoizleen arteko elkarrizketa izango dira. Animedon iaz […]

Read More… from Animedonek omenaldia egingo die ‘Doraemon’, ‘Hattori Ninja’ eta ‘Kiteretsu’ telesailei azaroaren 1ean

Euskarazko komikiaren erdigune bihurtuko da Hernani azaroan

Azoka, komiki aurkezpenak eta bestelako kultur ekimenak izango dira, Atsegindegi plazan. Aurten, lehen aldiz, bertso-marrazki afaria ere izango da. Azaroaren 21 eta 22an ospatuko da Hernanikomik, Udalak, udal liburutegiak eta hainbat komikizalek antolatuta. Aitor Huizi Kultura zinegotziak adierazi duenez, “Durangoko Azoka izan ohi da euskal literaturaren urteko erakusleiho garrantzitsuena; haren aurretik, euskal komikigintzaren uzta bertatik […]

Read More… from Euskarazko komikiaren erdigune bihurtuko da Hernani azaroan

19. Huhezineman film laburrak aurkezteko epea zabalik da

Urtarrilaren 21etik 23ra bitartean izango da hurrengo jaialdia, Aretxabaletako Arkupe kultur etxeko zineman. Lehiaketan parte hartu nahi duenak galdetegi hau bete beharko du eta lanak bidaltzeko azken eguna azaroaren 16a izango da. Huhezinema Euskal Film Laburren Jaialdiko 19. edizioan parte hartzeko epea zabalik da jada. Aurten, urtarrilaren 21etik 23ra bitartean izango da jaialdia, Aretxabaletako Arkupe […]

Read More… from 19. Huhezineman film laburrak aurkezteko epea zabalik da

Eider Rodriguez, Harkaitz Cano, Laura Chivite eta Juan Jose Millas izango dira aurtengo Literaktum jaialdian

Donostiako hainbat espaziotan egingo da jaialdia, hala nola:  Donostiako kultur etxeetan, Victoria Eugenia Antzokiko Club aretoan, Kutxa Fundazioa Klubean, San Telmo Museoan eta hiriko hainbat liburu-dendetan. Azaroaren 10etik 23ra bitartean egingo da aurtengo Literaktum jaialdia Donostiako hainbat espaziotan eta urtero legez, lankidetza sare zabalarekin lanean jarraituko du jatorrizko helburuari eutsiz: literaturara hurbiltzea, egungo eztabaidei zein […]

Read More… from Eider Rodriguez, Harkaitz Cano, Laura Chivite eta Juan Jose Millas izango dira aurtengo Literaktum jaialdian

Ondarroako Literatur Amuak bueltan da, euskara eta sormena erdigunean jartzeko asmoz

Urriaren 24tik azaroaren 28ra, literatura, antzerkia, filmak, solasaldiak, ibilbide literarioak, umorea, argazkilaritza, bertsoak eta komiki-erakusketa bat izango dira. Literatur Amuak jaialdia indarrez dator aurten ere Ondarroara, Udaleko euskara sailaren eskutik. Herriko sortzaileak erdigunean jarrita, diziplina anitzeko jarduerak eskainiko dira urriaren 24tik azaroaren 28ra bitartean. Hala, “euskara eta sormena erdigunean ipinita, literatura, antzerkia, filmak, solasaldiak, ibilbide […]

Read More… from Ondarroako Literatur Amuak bueltan da, euskara eta sormena erdigunean jartzeko asmoz

Eneko Muruzabalen ‘Planetagatik’ filmak eraman du Urrezko antzarra Lekeitioko Euskal Zine Bileran

Euskal Zinemaren Begiradak Pantailak Euskaraz egitasmoaren lana omendu du. Lekeitioko Euskal Zine Bilerak 48. edizioko Sail Ofizialeko Lehiaketaren irabazleak eman ditu ezagutzera larunbat honetan. Antolatzaileek adierazi dutenez, “sari bat eramatea ez da batere erraza. Are gutxiago euskal film labur onenak lehiatzen direnean. Deialdi irekian aurkeztu ziren lanetatik soilik hogeik lortu zuten Sail Ofizialeko Lehiaketara heltzea. […]

Read More… from Eneko Muruzabalen ‘Planetagatik’ filmak eraman du Urrezko antzarra Lekeitioko Euskal Zine Bileran

Labo XL jaialdiaren zazpigarren edizioa azaroaren 13tik 16ra izango da Donostian

Zazpigarren edizioak, besteak beste, “garaikidea landuz tradizioetan, sustraietan eta folklorean oinarritzen diren ekoizpenetan jarriko du arreta. Dantza, antzerkia eta zirkua uztartuko ditu aurten ere Donostiako Tabakaleran eta Gazteszenan egingo den Labo XL jaialdiak. Azaroaren 13tik 16ra bitartean izango da, eta  gorputza eta mugimendua sorkuntzaren ardatz nagusi gisa erabiltzen dituzten arte-adierazpen guztiek hurbileko espazioa izatea da […]

Read More… from Labo XL jaialdiaren zazpigarren edizioa azaroaren 13tik 16ra izango da Donostian

Iruñaldia, diziplina anitzeko jaialdia azaroaren 9tik 15era egingo da, Iruñeko hainbat agertokitan

Jarduerak euskaldunei eta euskal kulturarekin modu naturalean bat egin nahi dutenei daude zuzenduta. Euskal kulturako proposamen artistiko berritzaileak ezagutzera emateko asmoz, Iruñaldia kultur jaialdia egingo dute azaroaren 9tik 15era, Iruñean. Denera, hamaika ikuskizun ikusteko aukera egongo da bigarren edizio honetan, eta horietatik bostek sarrera librea izango dute: “euskal kulturako erreferente handiak eta sortzaile berrien proposamenak […]

Read More… from Iruñaldia, diziplina anitzeko jaialdia azaroaren 9tik 15era egingo da, Iruñeko hainbat agertokitan

Lekeitio euskarazko zinema eta kulturaren topagune bilakatuko da urriaren 16tik 21era

Jaialdiak urtero egiten duen Euskal Zinearen Begirada omenaldia Pantailak Euskaraz ekimenari eskainiko zaio, euskarazko ikus-entzunezkoen alde egindako lanaren aitortzan. Lekeitiok ateak irekiko dizkio Euskal Zine Bileraren edizio berri bati hilaren 16tik 21era bitartean. Aurtengoa 48 edizioa izango da, “Euskal Herrian euskara hutsez egiten den jaialdirik zaharrena da gurea, eta aurten ere berrikuntzak, proiekzio bereziak eta […]

Read More… from Lekeitio euskarazko zinema eta kulturaren topagune bilakatuko da urriaren 16tik 21era