Arte eszenikoen lau ikuskizun, hiru arte-interbentzio karriketan bisita gidatuaren bidez, errezitaldi poetiko antzeztu bat, musika-kontzertu bat eta artisau-garagardo azoka izango dira. Aurreko edizioetako harrera ona ikusita, Saioa Iribarren eta Ander Basalduaren Goitibera Antzerki konpainiak, Ariadne Iribarren artista bisualak eta Erronkariko Udalak Baratxinto Fest jaiadia antolatu dute ekainaren 23tik 25era bitartean, Erronkarin eta Burgin. Pirinioetako […]
Kategoria: Jaialdiak
Olaia Inziarte, Femina, Aywa, EDE eta Rebeca Lane izango dira, besteak beste, Atlantikaldia jaialdian
Hamargarren edizioa irailaren 14tik 17ra bitartean izango da, Bitakora lelopean. Arte diziplina ezberdinen bidez, Errenteria munduko kulturen arteko elkarrizketez betetzen duen musika jaialdia eta kultur topaketa da Atlantikaldia. Aurten, urteurrena du gainera, “hamar urte beteko ditu Atlantikaldiak irailean. Norabide jakin batekin abiatu zen jaialdia; aniztasunean eta elkarbizitzan oinarritutako kaleko jaialdi gisa jaio zen eta balio […]
Lekuz Leku jaialdia Bilboko kaleetara itzuliko da ekainaren 21etik 24ra bitartean
Aurtengo egitaraua osatzen duten lanek egungo dantza garaikidearen panoramaren ikuspegi orokorra eskainiko dute, bai Euskal Herrikoa eta baita nazioartekoa ere. Lekuz Leku dantza garaikideko jaialdia Bilboko Abandoibarrara itzuliko da berriro ere, ekainaren 21etik 24ra bitartean. Hemeretzigarren edizio honetan, Guggenheim Museoaren eta Euskalduna Jauregiaren artean dagoen itsasadarraren alboko eremuan hamabost dantza-ikuskizun taularatuko dira. Jaialdia hilaren asteazken […]
Read More… from Lekuz Leku jaialdia Bilboko kaleetara itzuliko da ekainaren 21etik 24ra bitartean
Bergara Euskal Herriko rock, punk eta Oi! estiloko taldeen elkargunea izango da asteburuan
Añube, Skabidean, Biznaga, Brigade Loco, Kaleko Urdangak, La Furia, Enboskada, Hell Beer Boys, Harria, Maixa&Malakias, Sofokaos, Doubling Boys, Against You, Txiltxoko eta Letagin dira Ekinez jaialdian izango diren taldeetako batzuk. Bergara Euskal Herriko rock, punk eta Oi! eszenako taldeen elkargunea izango da beste behin ere ostiralean eta larunbatean. Izan ere, Ekinez jaialdiaren bigarren edizioa hartuko du herriak […]
Bilboko Zinegoak jaialdiak 2023an hautatutako film laburren zerrenda ezagutzera eman du
Erroak sailean, sail ofizialetik kanpo, Euskal Herrian egindako bost film labur proiektatuko dira. Aurten ere Bilboko Zinegoak jaialdiko Sail Ofizialean nazioarteko eta Euskal Herriko film laburren hautaketa zabala izango da. Sail ofizialean 25 film labur izango dira, kategoria ezberdinetan: ohikoak bihurtu diren Emakume zuzendariak eta Haurtzaroa eta Nerabezaroa; edo aurten berriak izango diren TBIQ+ eta […]
Korterraza aire zabaleko film laburren jaialdia udan itzuliko da Gasteizera eta Arabako gainerako herrietara
Kultura Kalean Elkartearen arabera, aurten 1.123 film labur jaso dituzte, iaz baino 150 gehiago. Ekainean iragarriko dituzte aurtengo egitaraua osatuko duten filmak, baina 40 lan inguru izango direla aurreratu dute. Korterraza Gasteizko eta Arabako aire zabaleko film laburren jaialdia uda honetan itzuliko da urteko film labur nabarmenekin eta kontzertuekin. Uztailaren 20tik 22ra bitartean Gasteizen izango […]
Bihar abiatuko da M-FEST! emakume artisten jaialdia Gasteizen
Lau kontzertu, erakusketa kolektibo bat, hitzaldi bat, hiru tailer eta artisautza azoka biltzen dituen egitaraua prestatu dute hilaren 26 eta 27rako. Tradizioz gizonezkoek okupatutako espazioetan emakume artistei aukerak eta inposiziorik gabeko espazioa emateko beharretik sortu zen M-Fest jaialdia Gasteizen. Aurten hiriko lau gunetan antolatu dituzte ekimenak: Jimmy Jazz Aretoa, Labe Gazte Laborategia, Martin Ttipia Plaza […]
Read More… from Bihar abiatuko da M-FEST! emakume artisten jaialdia Gasteizen
Eztena arte eszenikoen jaialdia Errenteriako kaleetara aterako da aurten
Hiru egunetan zehar ikuskizunak, performance kolektiboak eta aurretik antolatutako tailerren erakustaldiak ikusi ahal izango dira. Emanaldi guztiak herriko kaleetan eta agertokietan egingo dira, hala nola, Gamon Zumardian, Lekuona Fabrikan, Niessen kulturgunean eta erdiguneko kaleetan. Ekainaren 9tik 11ra bitartean, Eztena arte eszenikoen edizio berria egingo dute Errenterian. Antolakuntza baina, berritasun batekin dator aurtengoan, izan ere, jaialdia […]
Read More… from Eztena arte eszenikoen jaialdia Errenteriako kaleetara aterako da aurten
Estela Osorio bilbotarrarena da aurtengo Zinegoak jaialdiko kartela
Jaialdia ekainaren 26tik uztailaren 3ra egingo da Bilbon. Zinegoak hasteko hilabete eskas falta denean, antolatzaileek jaialdiaren kartel ofiziala aurkeztu dute gaur Bilbon. Azaldu dutenez, “irudiarekin sentitzera, ukitzera eta jolastera gonbidatzen gaituzte, identitatea, generoa eta sexualitatea deskubritzeko leku gisa ulertuz, eta ehundura, forma eta ibilbide ugari iradokitzen dizkigu, Zinegoak 2023 programaren bidez erakusten diren bizipenak bezainbeste”. […]
Read More… from Estela Osorio bilbotarrarena da aurtengo Zinegoak jaialdiko kartela
Gasteizko Komedialdia bueltan da
Jaialdiak komediaren munduan ikusezin bihurtutako lanbideak omendu nahi ditu. Gasteiz umorearen hiriburua bilakatuko da gaurtik 7ra bitartean. Komedialdiak hirugarren edizioa izango du aurten eta antzokiak, kaleak eta tokiko denda txikiak ikuskizun eta komedia jardueren agertoki bihurtuko ditu sei egunetan zehar. Jaialdiak publiko zabalago batera hurbiltzea du helburu aurtengo edizioan. Horretarako, zuzeneko ikuskizunak, bakarrizketak, antzezlanak, kale […]
