Nafarroaren Eguna ospatuko dute igandean Baigorrin

Baigorriko eskualdean forma anitzetako euskarazko ekitaldiak eskaintzea: ikusgarri, antzerki, kantaldi, eztabaida, gogoeta du helburu. Baigorriko Basaizea Elkarteko kideak indartsu ari dira Nafarroaren Eguna antolatzen. Adierazi dutenez, “ez dugu onartuko hilerri bihur zaitezen. Ez, ez dugu gure herria hilerri gisa ikusi nahi! Mugako polizia kontrol zorrotzek anaitasuna baino gorrotoa sortzen duten garai hauetan, euskararen kontrako eraso […]

Read More… from Nafarroaren Eguna ospatuko dute igandean Baigorrin

Euskal Letren plaza Zarautzera itzuliko da maiatzaren 5etik 7ra

Literaturia jaialdian liburu-azoka, aurkezpenak, solasaldiak, ipuin kontaketak eta errezitaldiak izango dira aurten ere. Eten izango da aurtengo gaia. Aurten ere euskal letren plaza bilakatuko da Zarautz maiatzaren 5etik 7ra bitartean. Literaturia jaialdia bueltan da eta dagoeneko antolatutako jardueren berri eman du antolakuntzak. Liburu-azoka, aurkezpenak, solasaldiak, ipuin kontaketak eta errezitaldiak izango dira bertan. Edizio honetako gaia, […]

Read More… from Euskal Letren plaza Zarautzera itzuliko da maiatzaren 5etik 7ra

Poetak Maiatzean jaialdia maiatzaren 2tik 28ra egingo da, Gasteizen

Hamaikagarren edizio honek poesia errezitaldiak, musika, poesia lehiaketak, erakusketak, dantza eta lantegiak eskainiko ditu, besteak beste, adin guztietako jendearentzat. Araban poesia hedatzeko eta poesiaren eta gizarte-ehunaren arteko lotura sortzeko asmoz, aurten ere Poetak Maiatzean jaialdia antolatu du Hunkitu Arte elkarteak, maiatzaren 2tik 28ra bitartean. Elisa Ruedak zuzentzen duen jaialdi honek hamaika urte egingo ditu aurten […]

Read More… from Poetak Maiatzean jaialdia maiatzaren 2tik 28ra egingo da, Gasteizen

Udaberriko Sormene plaza apirilaren 27tik 30era izango da, Galdakaon

Aurtengo edizioak euskal kulturgintzaren zaintza izango du ardatz eta inoiz baino galdakoztar gehiagok parte hartuko dutela iragarri du antolakuntzak. Sormeneren udaberriko edizioaren nondik norakoen berri eman dute gaur antolatzaileek, Muguru plazan egin den agerraldian. Euterpe duoaren musikaz lagunduta, Zaindu maite duzun hori lelopean udaberriko edizioaren nondik norakoak azaldu dituzte, Sormeneren talde aholkulariko hainbat kidek. Hain […]

Read More… from Udaberriko Sormene plaza apirilaren 27tik 30era izango da, Galdakaon

Nokodek jaialdiak Adimen Artifizialari erreparatuko dio bihar, Hendaiako Borderline Fabrikan

Eszena sortzen dantza eta musika ikuskizun inprobisatua ere antolatu dute gaur, 20:00etan. Nokodek bideo sormen eta musika festibalaren bederatzigarren edizioa antolatu dute bihar, larunbata, Hendaiako Borderline Fabrikan. Donostia eta Pasaiako hainbat gunetan egin ostean, bigarren urtea du Hendaian festibalak. Aurtengo edizion Nokodek jaialdiak Adimen Artifizialari erreparatuko dio, horretarako tailer integrala proposatuz. Alde batetik idazketa jorratuko […]

Read More… from Nokodek jaialdiak Adimen Artifizialari erreparatuko dio bihar, Hendaiako Borderline Fabrikan

Loraldiak 9. edizioaren balorazio oso positiboa egin du

Festibalak 4.207 ikusle baino gehiago bildu ditu 17 egunez eskainitako 25 jardueretan eta 14 gune ezberdinetan. Aurtengo edizioan 150 artista baino gehiagok hartu dute parte Loraldian eta, beste behin ere, une paregabe eta errepikaezinak eskaini dituztela nabarmendu du antolakuntzak. Loraldia Elkarteak aurtengo edizioaren balorazioa egin du. Antolatzaileen esanetan, “bederatzigarren edizioaren aldarrikapena kultura mailua dela erakustea […]

Read More… from Loraldiak 9. edizioaren balorazio oso positiboa egin du

Udaberriarekin batera, bueltan da Gernikako Lekuek festibala

Martxoaren 17an, ostirala, abiatu eta hilaren 25era arte luzatuko da. Udaberriaren etorrerarekin batera, bueltan da beste urte batez Gernikako Lekuek jaialdia. Martxoaren 17an, ostirala, abiatu eta hilaren 25era arte luzatuko da “bere txikitasunean haundia den festibal hau”, nabarmendu dute antolatzaileek. Aurreko edizioetan bezala, hamargarrenean ere Gernikako hainbat lekutan izango dira jarduerak. Gainera, hamargarren edizioa izanik, […]

Read More… from Udaberriarekin batera, bueltan da Gernikako Lekuek festibala

Gabriel Aresti gogoratzeko egun osoko egitaraua prestatu dute Bilbon

Goizean, Arestiren leku eta erreferentzien bila ibilbide gidatu bat egingo da itsasontzian; eguerdian bazkari-ikuskizuna, eta iluntzean Loraldiak ekintza honetarako propio sortutako ikus-entzunezko bat proiektatuko da Otxarkoaga auzoan. Bilboko Loraldia Festibalaren bederatzigarren edizioak Gabriel Aresti idazle eta poetaren lana gogora ekarriko du. Horretarako, egun osoko egitaraua prestatu du. Izan ere, Loraldiak euskal kulturaren erreferente diren sortzaileak […]

Read More… from Gabriel Aresti gogoratzeko egun osoko egitaraua prestatu dute Bilbon

Arizkun Rock jaialdiaren aurtengo edizioa azkena izango dela iragarri dute

Ondo hausnartutako erabakia izan dela nabarmendu nahi izan dute antolatzaileek. Diotenez, lan-karga handia da hain antolakuntza txikirako. “Urte aunitz dira eta neke-puntua gero eta nabarmenagoa”. Jarraipenik ez dagoenez, ziklo hau ixtea erabaki dute. Ekainaren 23an izango da jaialdiaren azkenengo edizioa. Aurtengo Arizkun Rock musika jaialdia azkena izango dela iragarri dute antolatzaileek sare sozialen bidez zabaldu […]

Read More… from Arizkun Rock jaialdiaren aurtengo edizioa azkena izango dela iragarri dute

Belako, Kolinga, Afrika Bibang, Ada Oda, Kristonak eta Muare EHZ festibalean

Ekainaren 30etik uztailaren 2ra bitartean izango da jaialdiaren 27.edizioa. Laster talde gehiago iragarriko ditu antolakuntzak. Hiru egunetarako sarrerak salgai daude jada 40 euroan. www.ehz.eus webgunean eskuratu daitezke. “Sugea bezala sigi-saga segitzen du bere bidea EHZ-k, Arrosa, Idauze-Mendi, Heleta eta Lekornetik iragan ondotik, aurten, laugarren urtez Irisarrin. Gaur eta biharko belaunaldiek, elkarlanean, esperientziak eta koloreak elkar-korapilaturik, […]

Read More… from Belako, Kolinga, Afrika Bibang, Ada Oda, Kristonak eta Muare EHZ festibalean