Musika ikuskizunak, bakarrizketak, tailerrak, ipuin kontaketa antzeztuak, zirko ikuskizunak eta antzezlanak izango dira Nafarroako hainbat herritan. Euskararen Nazioarteko Egunaren karietara Gora Gora Fest euskarazko kultur zikloa antolatu du Euskarabideak azaroaren 4tik abenduaren 11ra bitartean, Nafarroan. Ana Ollo Herritarrekiko Harremanetako kontseilariaren hitzetan “ziklo honen bidez, euskarazko kultura eskaintza Nafarroako eskualde guztietara eraman nahi dugu, euskarak Nafarroako […]
Kategoria: Jaialdiak
Sorkuntza, transmisioa, amatasuna eta euskara izango ditu ardatz Galdakaoko Sormene plazak
Prestatutako egitaraua “edukietan oinarritutakoa” izan dela nabarmendu dute antolatzaileek, hau da, Sormeneren ildoetara eta helburuetara bideratutako edukiak direla ikusgai egongo direnak. Sormene Galdakaoko sorkuntzen plazaren edizio berria aurkeztu dute gaur prentsaurrekoan eta udaberrian ez bezala, udazkeneko edizioa Torrezabal Kultur Etxean izango da azaroaren 10etik 13ra. Sormene “euskal sortzaileentzako plaza da”, Edurne Espilla Euskara zinegotziak nabarmendu […]
Dantzan Tzan jaialdia egingo dute urriaren 28tik 30era, Gasteizen
Gorputza izango da protagonista dantza garaikideari eskainitako jaialdi honetan. Dantzan Tzan ekimenaren seigarren edizioa iristear da Gasteizera. Dantza garaikideari eskainitako jaialdian gorputza izango da protagonista, eta publikoak Euskal Herriko eta nazioarteko dantza proposamenez gozatzeko aukera izango du. Ekitaldia Baratza Aretoak antolatu du, Arabako Foru Aldundiaren eta Montrealgo Quartiers Danses Jaialdiaren babesarekin. Jaialdia ostiralean, urriak 28, […]
Read More… from Dantzan Tzan jaialdia egingo dute urriaren 28tik 30era, Gasteizen
Iparra galdu gabe festibala egingo dute abenduaren 3ra arte, Getxon
Hamargarren edizio honetan, Odei Barroso, Frikun eta Anje Duhalde talde eta bakarlarien kontzertuak izango dira Muxikebarrin eta Azebarrin, baina egitaraua haratago doa eta emanaldiek eta mintzaldiek ere programazio aberatsa osatuko dute. Euskal kultur Erakundeak Getxoko hainbat eragilerekin elkarlanean, Iparra galdu gabe diziplina anitzeko festibala antolatu du Lapurdi, Zuberoa eta Nafarroa Behereko hainbat artistaren partehartzearekin. Duela […]
Read More… from Iparra galdu gabe festibala egingo dute abenduaren 3ra arte, Getxon
Udagoieneko Ostera zikloa zuzeneko lau emanaldirekin dator, azaroaren 3tik aurrera
Bilbon Korrontzi eta Kalakan taldeak igoko dira oholtzara, Zallan Lin Ton Taun eta Sua, Igorren Niko Etxart, Hapa Hapa eta Kerobia eta Berrizen La Basu eta JMartina. Emanaldi bakoitza borobiltzeko, Jon Martinez Txiki-k bakarrizketa umoretsua eskainiko du. Udagoieneko Osterak kultur zirkuituaren edizio berri bat antolatu du Euskaltzaleen Topaguneak berriz ere. Ekimenak Bizkaia osoan zehar punta-puntako euskal […]
Read More… from Udagoieneko Ostera zikloa zuzeneko lau emanaldirekin dator, azaroaren 3tik aurrera
Kulturaz gozatzeko, Literatur Amuak jaialdia antolatu dute Ondarroan
Urriaren 27an hasi eta azaroaren 1era bitartean, letren eta hitzen lurraldea izango da Ondarroa beste behin ere, Literatur Amuak jaialdiarekin. Sormena, ikuskizuna eta jolasa izango dira berben bueltan aritzeko bideak. Urtero modura, Nanoipuin lehiaketarekin eta Augustin Zubikarai nobela bekarekin abiatuko da Literatur Amuak jaialdia. Euskal Herri luze zabaleko idazleentzat urteroko hitzordu garrantzitsuak izan ohi dira […]
Read More… from Kulturaz gozatzeko, Literatur Amuak jaialdia antolatu dute Ondarroan
Euskal Herria, Galiza, Katalunia, Gaskoina, Groenlandia, Sardinia eta Transilvaniako doinuak ekarriko ditu Musika Bizian jaialdiak Galdakaora
Jaialdia urriaren 28an eta 29an izango da Iturrondo plazan. Niko Etxart eta Hapa alde batetik eta Liher taldea bestetik izango dira Euskal Herriko ordezlariak. Musika Bizian jaialdiaren zortzigarren edizioa egingo dute urriaren 28an eta 29an, Galdakaoko Iturrondo plazan. Urtero bezala, Andra Mari dantza taldeak antolatu du estaturik gabeko herrialdeen arteko musika jaialdia, Galdakaoko Udalaren eta […]
Debagoieneko Antzerki Plataformak Karoi jaialdiaren 1. edizioa aurkeztu du
Urriaren 23tik azaroaren 26ra bitartean izango da eta Antzuola izango da egoitza nagusia. Debagoieneko Antzerki Plataformak (DAP) Karoi Debagoieneko Antzerki Jaialdiaren lehen edizioa aurkeztu du. Urriaren 23tik azaroaren 26ra izango da eta Antzuola izango da egoitza nagusia. Antzerki Plataformak azaldu duenez, “jaialdiarekin gure bailaran eraldaketa eragin nahi dugu, Debagoiena antzerkiz ongarritu, kultura kontserbatu eta gure […]
Read More… from Debagoieneko Antzerki Plataformak Karoi jaialdiaren 1. edizioa aurkeztu du
Irudika ilustrazioaren jaialdiaren seigarren edizioa abiatuko da ostegunean, Gasteizen
Hainbat proiekturen inguruko mahai-inguruak, topaketa profesionalak eta lantegiak izango dira ostegunetik larunbatera bitartean, Artium museoan. Ilustrazioaren Nazioarteko Topaketa Profesionalaren seigarren edizioa irailaren 29tik urriaren 1era egingo da Gasteizko Artium Museoan. Jarduera ugari izango dira hiru egun horietan zehar: Txekiar Errepublika, Libano eta Estatu Batuetan sortutako zein herrialde horiekin lotutako 38 proiekturen inguruko mahai-inguruak, topaketa profesionalak […]
‘Loraldia Plazarik Plaza! Zaratamo-Arrigorriaga’ jaialdia aurkeztu dute
Lehen aukera Zaratamon eta Arrigorriagan izango da. Irailaren 30ean eta urriaren 6tik 9ra bitartean hainbat diziplinatako jarduerak eskainiko dira: musika, literatura, dantza, bertsolaritza, gastronomia eta zinema. Bilboko Loraldia festibala beste herri batzuetara hurbiltzeko asmoz, Loraldia Plazarik Plaza! Zaratamo – Arrigorriaga ekimena aurkeztu dute gaur Arrigorriagan bertan. Izan ere, Bizkaiko bi udalerri hauek izango dira programa […]
Read More… from ‘Loraldia Plazarik Plaza! Zaratamo-Arrigorriaga’ jaialdia aurkeztu dute
