Urriaren 1etik azaroaren 27ra egingo da Gasteizko Antzerki Jaialdia

Antolakuntzaren arabera, jaialdiaren helburuak distira berreskuratzea eta publikoari ilusioa itzultzea dira. Urriaren 1ean abiatuko da Gasteizko Antzerki Jaialdia 34 ikuskizunez osatutako egitarauarekin, horietatik hamasei euskal taldeen eskutik iritsiko dira. Azaroaren 27ra arte luzatuko da 47. edizioa eta “jaialdiaren asmoa da distira berreskuratzea eta gure publikoari ilusioa itzultzea, goi mailako arte eszenikoez gozatzeko, hizkuntza berriak ezagutzen […]

Read More… from Urriaren 1etik azaroaren 27ra egingo da Gasteizko Antzerki Jaialdia

Irailaren 23tik 25era egingo da euskarazko arte eszenikoen Zurrunbilo jaialdia, Gasteizen

Euskarazko sorkuntza eszeniko garaikideari denbora eta espazioa eskaintzea du helburu jaialdiak. Antzezlanen artean Formol Laborategiaren Album eta Atx Teatroaren Balbea taularatuko dira. Gasteizko Zurrunbilo Arte Eszeniko Garaikideen Jaialdia zazpigarren ediziora iritsiko da irailaren 23tik 25era hasierako helburuari eutsita: “Euskarazko sorkuntza eszeniko garaikideari denbora eta espazioa eskaintzea”. Horretarako, publiko berriengana hurbiltzen, tokiko konplizitatea sortzen eta beste […]

Read More… from Irailaren 23tik 25era egingo da euskarazko arte eszenikoen Zurrunbilo jaialdia, Gasteizen

Mintzalasai euskararen aldeko festibala irailaren 19tik 25era egingo da Miarritze, Angelu eta Baionan

Antolatzaileen arabera, “sorpresa politez beterik itzuliko da Mintzalasai festibala aurten ere, ohiko hitzorduez gain euskaraz harremantzeko uneak eta guneak dinamizatzeko helburuarekin”. Aurten ere, zazpi egunez 53 ekimenez gozatzeko aukera eskainiko du Mintzalasai festibalaren hamaikagarren edizioak. Testuinguru berezi honetan, egitarau berritua eta erakargarria prestatu dutela aurreratu dute, tokiko 45 eragileren laguntzari esker. Aurtengoan “elkartzeko eta euskaraz […]

Read More… from Mintzalasai euskararen aldeko festibala irailaren 19tik 25era egingo da Miarritze, Angelu eta Baionan

Zinema, antzerkia, musika, dantza, ilustrazioa, poesia, eskultura, moda eta bertsoak MusEkintzaren bigarren edizioan

MusEkintzak, Bizkaiko museoetako arte eszenikoen lehen jaialdia, irailaren 10ean emango dio hasiera bere bigarren edizioari. Jaialdiak aurtengo irailetik datorren urteko ekainera arte eskainiko ditu ikuskizunak. Lorea Bilbao kultura diputatuak azaldu duenez, “MusEkintza agertoki berrietara zabalduko da oraingo edizioan eta diziplina artistiko gehiago eskainiko ditu, zinema, antzerki, ilustrazio, musika eta hainbat estilotako dantzaz gain, poesia, eskultura, […]

Read More… from Zinema, antzerkia, musika, dantza, ilustrazioa, poesia, eskultura, moda eta bertsoak MusEkintzaren bigarren edizioan

Booktegik 5. urteurrena ospatuko du egun osoko jaialdi batekin

Urriaren 22an literatura, musika, arte ederra, solasaldiak eta antzerkia bilduko dira Usurbilen. Zaloa Ipiña, Xabi Strubell, Uxue Pascual edota Uxue Alberdi, besteak beste, izango dira bertan. Bost urte bete ditu Booktegi plataformak eta urteurrena ospatzeko asmoz jaialdi berezia antolatzea erabaki dute urriaren 22an, Usurbilen. Bertan literatura, musika, arte ederra, hiru solasaldi eta antzerkia izango dira […]

Read More… from Booktegik 5. urteurrena ospatuko du egun osoko jaialdi batekin

Araiako Umore Antzerki jaialdiak 43 emanaldi eramango ditu 25 herritara

Araian izango dira emanaldietako 13, abuztuaren 12tik 15era bitartean, eta gainerako 30ak abuztuaren 1etik irailaren 3ra bitartean egingo dira lurraldeko 24 gunetan. Umore Antzerki jaialdia betiko formatura bueltatuko da aurten aurreko edizio murriztuaren ondoren. 29. edizioa izango da aurtengoa eta ohi bezala, Araia izango du topagune abuztuaren 12tik 15era. Gainera, Arabako gainerako tokietako ohiko antzerki […]

Read More… from Araiako Umore Antzerki jaialdiak 43 emanaldi eramango ditu 25 herritara

Maitaldia dantza festibala irailaren 8tik 18ra bitartean egingo da Miarritzen

Lau egunez, topaketa profesionalak, ikusgarriak, eszena irekiak, erakusketak eta dokumentalak izango dira, diagnostikoak, gaitasunak, proiektuak eta gomendioak trukatu eta partekatzeko. Maitaldia dantza festibalaren 32. edizioa irailaren 8tik 18ra bitartean ospatuko da Miarritzen eta baita Euskal Herriko hainbat herritan ere. Aurten, Euskal Kultur Erakundearen partaidetzarekin antolatuko da, eta jaialdiaren antolatzaile Malandain Ballet Biarritz Koreografia Zentroak tokiko […]

Read More… from Maitaldia dantza festibala irailaren 8tik 18ra bitartean egingo da Miarritzen

Ostegunean abiatuko da Festikale jaialdia Ondategi-Gopegin

Gorbeialdeako Landa Inguruneko Arteen jaiak hainbat diziplina artistiko ikusleei hurbiltzen jarraitu nahi du aurten ere. Hilaren 14tik 17ra bitartean, Ondategi-Gopegi ospakizun artistiko eta parte-hartze eszenikoen eremu bihurtuko da Festikale jaialdiari esker. Gorbeialdeako Landa Inguruneko Arteen jaiak hainbat diziplina artistiko ikusleei hurbiltzen jarraitu nahi du aurten ere, “objektu-antzerki, txotxongilo, musika, dantza eta ikusmen-artearen arteko mugak lausotuz”, […]

Read More… from Ostegunean abiatuko da Festikale jaialdia Ondategi-Gopegin

Getxo Folk Jaialdia irailaren 14tik 18ra izango da

Jaialdiaren 38. edizioan emakumeak izango dira protagonista nagusiak eta kanpoko espazioetara itzuliko da jaialdia. Ane Pikaza ilustratzailea da aurtengo kartelaren egilea. Tanxugueiras, Enredadas (Uxia, Martirio, Carmen Paris eta Ugia Pedreira biltzen dituena) eta Maria Arnal i Marcel Bages izango dira, besteak beste, Getxo Folk jaialdiaren 38. edizioko kartela osatuko duten taldeak, irailaren 14tik 18ra bitartean. Denetara […]

Read More… from Getxo Folk Jaialdia irailaren 14tik 18ra izango da

Adarretatik musika jaialdia uztailaren 15etik 17ra izango da Zarautzen

Bertan izango diren musikarien artean, zarauztarrak, Euskal Herriko taldeak eta munduko txoko desberdinetatik iritsitako musikariak daude. Antolatzaileek betiko formatua berreskuratu dute bosgarren edizio honetarako. Aurreko bi urteetako formatu murriztuak atzean utzita, Adarretatik musika jaialdiaren bosgarren edizioa aurkeztu dute Zarauzko Malekoian. “Kontzertuak jendartera itzuliko dira Munoan eta Malekoian, betiko formatua berreskuratuz”, adierazi dute antolatzaileek. Jaialdia uztailaren […]

Read More… from Adarretatik musika jaialdia uztailaren 15etik 17ra izango da Zarautzen