Bihar emango diote hasiera Guitaralde jaialdiari Hendaian

Egitarauak izen handia dakar lehen egunerako, Gaztelu aretoko oholtzara: Matteo Mancuso gitarra jotzaile italiarra. Mike Stern Band ere izango da ostegunean jaialdian, iaz etortzekoa bazen ere, aurten igoko da Guitaraldeko Oholtzara. June Agirre, berriz, ostiralean izango da eta dagoeneko sarrera guztiak agortu dira. Gitarra doinuz bustiko da Hendaia datozen egunetan, Guitaralde jaialdiaren hamaikagarren edizioarekin. Musika […]

Read More… from Bihar emango diote hasiera Guitaralde jaialdiari Hendaian

Musikaz gozatzeko parada uztailaren 30era arte, Elorrion

Hamalau emanaldiz osatutako programa da, eta, batez ere, Pop, Folk, Jazz, Blues edo Rock estiloetako musika entzuteko aukera egongo da. Elorrion, udan, kultura kalera irteten dela diote Musikaire jaialdia antolatzen dutenek, ez ohiko jaialdia da honakoa, musika, dantza eta antzerkia aire librean uztartzen dituena. Antolatzaileen arabera, programa, mazedonia baten modukoa da. Honetan osagai oso ezberdinak […]

Read More… from Musikaz gozatzeko parada uztailaren 30era arte, Elorrion

Ttiki Lasai Egunaren lehen edizioa egingo dute larunbatean Miarritzen

Festilasai elkarteak musikaz familian gozatzeko egun bat antolatu du 2022ko ekainaren 18an, larunbata, 14:00etatik 20:00etara Miarritzeko Skate Park eta Gaztetxe inguruan. Hamabost urte dira Festilasai elkarteak bere festibala abuztuaren 5ean eta 6an antolatzen hasi zela. Aurten, baina, aurrerapauso bat eman dute eta haurrei bereziki zuzenduriko proiektu bat diseinatu dute ekainaren 18rako, larunbata, belaunaldi berriei Festilasairen […]

Read More… from Ttiki Lasai Egunaren lehen edizioa egingo dute larunbatean Miarritzen

Lekuz Leku jaialdia Bilboko kaleetara itzuliko da ekainaren 22tik 25era bitartean

Aurtengo egitaraua osatzen duten lanek egungo dantza garaikidearen panoramaren ikuspegi orokorra eskainiko dute, bai Euskal Herrikoa eta baita nazioartekoa ere. Lekuz Leku dantza garaikideko jaialdia Bilboko Abandoibarrara itzuliko da berriro ere, ekainaren 22tik 25era bitartean. Izan ere, azken bi urteetan, Deustuko La Fundacion aretoko terraza-begiratoki handian antolatu behar izan da, pandemiaren eraginez. Hala, 18. edizio […]

Read More… from Lekuz Leku jaialdia Bilboko kaleetara itzuliko da ekainaren 22tik 25era bitartean

Dena Prest da Pasaiako Dantza Festibalari hasiera emateko

Ekainaren 9tik 12ra bitartean egingo laugarren edizioa Pasai Antxoko kaleetan zehar. 16 dantza ekitaldik osatuko duten 10 ordutik gorako doako dantza eskaintza. Euskal Herri osotik etorritako estilo ugariko sortzaile eta dantzariek maila eta interes handiko hamasei dantza ikuskizun aurkeztuko dituzte aurten ere Pasaiako Dantza Festibalean. Laugarren edizioa ekainaren 9tik 12ra bitartean egingo da Pasai Antxoko kaleetan zehar. […]

Read More… from Dena Prest da Pasaiako Dantza Festibalari hasiera emateko

Ekainaren 27an abiatuko da Kalealdia, Bilboko Kaleko Antzerki eta Arteen Jaialdia

Uztailaren 2ra bitartean, Euskal Herriko zein nazioarteko kale antzerki taldeak ariko dira hirian. Ekainaren 27tik uztailaren 2ra bitartean, 23. Kalealdia ospatuko da Bilbon, Kaleko Antzerki eta Arteen Jaialdia. Euskal Herriko zein nazioarteko taldeek hartuko dute parte bertan. 2022 honetarako jaialdia, gainera, indartuta datorrela aurreratu du Bilboko Udalak, “programazio gehiago, eremu gehiago eta dekorazio gehiagorekin”. Gonzalo […]

Read More… from Ekainaren 27an abiatuko da Kalealdia, Bilboko Kaleko Antzerki eta Arteen Jaialdia

Errobi Festibalak ahotsa eta kantua izango ditu ardatz nagusi, uztailean

Aurten ere Itsasun egingo da festibala. Besteak beste, Leila Martial bokalista inprobisatzaileak, A Filetta talde korsikarrak, Rebecca M’Boungou kantari, autore, konpositore eta bideogileak edota Belugueta eta Amaren Alabak talde euskaldunek hartuko dute parte. Uztailaren 21etik 24ra bitartean egingo da Errobi Festibalaren 26. edizioa Itsasun. Aurtengoa baina, berritasun batekin dator, asteburu bat lehenago, uztailaren 15 eta […]

Read More… from Errobi Festibalak ahotsa eta kantua izango ditu ardatz nagusi, uztailean

Eztena arte eszenikoen jaialdia ekainaren 5etik 12ra egingo da Errenterian

Aurtengo edizioan askotariko zortzi ikuskizun ikusteko aukera egongo da Lekuona Fabrikan, Mikelazulo kultur elkartean eta Niessen auditorioan. Ekainaren 5etik 12ra bitartean, Eztena arte eszenikoen edizio berria egingo dute Errenterian, Zizt! Kultur elkarteak, Mikelazulo kultur elkarteak eta Errenteriako Udalak antolatuta, EHAZE Antzerki taldearen laguntzarekin. Jaialdia duela 14 urte sortu zen edukietan, formetan, zein antolakuntza moduetan arriskuak […]

Read More… from Eztena arte eszenikoen jaialdia ekainaren 5etik 12ra egingo da Errenterian

Euskarazko Kaleko Arteen Jaialdia egingo dute Getxon, maiatzaren 28tik urriaren 15era

29 ekitaldi, 19 ikuskizun, 10 zinema-saio eta 20 dantza-antzerki-zirku konpainia izango dira, besteak beste, Kalefest jaialdian. Maiatzaren 28tik urriaren 15era bitartean, Getxok euskarazko kultura aire zabalera aterako du Kalefest kaleko arteen jaialdiaren eskutik. Ekimenak mota anitzeko ia hogeita hamar ikuskizun eta ekintza hurbilduko dizkio publikoari. Batez ere gazteei zuzendua baina familiei ere irekia dagoen jaialdi […]

Read More… from Euskarazko Kaleko Arteen Jaialdia egingo dute Getxon, maiatzaren 28tik urriaren 15era

Mikel Urdangarin, Kirmen Uribe eta Kulunka Teatro New Yorkeko euskal leihoan izango dira

Broadway-ko The Theatre at Saint Clement’s antzokiak euskal sorkuntzari ateak zabalduko dizkio apirilaren 29tik maiatzaren 8ra . New York-eko bihotzean, Broadway-ko The Theatre at Saint Clement´s antzokiak ateak zabalduko dizkio euskal sorkuntzari gaurtik maiatzaren 8ra bitartean. Etxepare Euskal Institutuak eta Euskal Herriko Estatu Batuetako ordezkaritzak antolatutako NYC Basque Window zikloak antzerkia, musika eta literatura eramango […]

Read More… from Mikel Urdangarin, Kirmen Uribe eta Kulunka Teatro New Yorkeko euskal leihoan izango dira