Dantz Point programak musika elektronikoa eta ondarea uztartuko ditu

Aurtengo edizioan espazio hauetan egingo dira emanaldiak: Tolosako Zumardi Txikia, Oiartzungo Arditurriko meategiak, Lasarte-Oriako Brigiden komentua edo Donostiako Kursaaleko terrazak. Irun eta Hondarribian ere izango dira ekitaldiak, oraindik zehaztu gabeko guneetan. Ondarea musika elektronikoarekin eta abangoardiakoarekin uztartzen duen programa da Dantz Point. Bi urteko pandemiaren ondoren, zuzeneko emanaldiak berreskuratuko ditu aurtengo edizioak. Orotara, sei ekitaldi […]

Read More… from Dantz Point programak musika elektronikoa eta ondarea uztartuko ditu

Bihar emango diote hasiera Tolofolk jaialdiaren bigarren edizioari Tolosan

Iaz egindako apustua berretsiz, herriko plaza eta eremu ezberdinak hartuko ditu beste behin ere jaialdiak, Tolosa girotzeko xedearekin, kulturari eta kultura herrikoiari dagokion espazioa eta oihartzuna emateko. Tolofolk jaialdiaren bigarren edizioa egingo da Tolosan, apirilaren 20tik 24ra bitartean. Olatz Peon Ormazabal Tolosako alkateak adierazi duenez, “Tolofolk tolosarron agendan hitzordu garrantzitsua bilakatu da dagoeneko. Folk musikari […]

Read More… from Bihar emango diote hasiera Tolofolk jaialdiaren bigarren edizioari Tolosan

Xiru festibala egingo dute asteburu honetan Gotaine-Irabarne eta Ligi herrietan

Apirilaren 15ean abiatuko da festibala Ligiko elizan. Bertan, Euskal Barrok Ensemble taldeak Elkano kontzertua eskainiko du gaueko 21:00etan: Enrike Solinis, Miren Zeberio, Deta Astari, Leire Berasaluze, Pablo Martin, Dani Garai, eta Mixel Etxekopar ariko dira, eta Getariako Elkano Fundazioko Rafael Zulaikak hitzaldia emango du. Ostiraletik hasita, igandera arte luzatuko da aurtengo Xiru festibala Zuberoako Gotaine-Irabarne […]

Read More… from Xiru festibala egingo dute asteburu honetan Gotaine-Irabarne eta Ligi herrietan

31 talde eta bakarlari ariko dira Hatortxu Rock jaialdian, uztailean

Delirium Tremens, Zelanda, Rotten XIII, Zoo, Skabidean, Anari, Ibil Begi edota Sua izango dira Atarrabiako oholtzara igoko diren taldeetako batzuk. Zerua (hel)muga lelopean dator uztailaren 29an eta 30ean Atarrabian antolatu duten Hatortxu Rock jaialdiaren edizio berezia. Antolatzaileen esanetan, “dispertsio politika salatzeko tresna berri bat izatea eta giza eskubideen urraketa suposatzen duen praktika honek dituen gastuak […]

Read More… from 31 talde eta bakarlari ariko dira Hatortxu Rock jaialdian, uztailean

Zeinen ederra izango den jaialdia egingo dute apirilaren 2an BEC-en

Anne Lukin, Maria Arnal & Marcel Bages, Zoo, Dupla, Gatibu, Luna Ki, Tanxugueiras, ETS, Ene kantak, Maren eta Zetak izango dira oholtza gainera igoko diren talde eta bakarlarietako batzuk. Zetak taldeak eta Panda enpresak Zeinen ederra izango den Fest (Zeid Fest) jaialdia antolatu du apirilaren 2rako, Barakaldoko BECen. Bertan, 20 talde eta bakarlari igoko dira […]

Read More… from Zeinen ederra izango den jaialdia egingo dute apirilaren 2an BEC-en

EHZ Miarritzera helduko da larunbatean

Euskal Herria Zuzenean festibala kostaldera hurbilduko da aurten. Izan ere, larunbatean, martxoaren 26an ekimen bat antolatu du Miarritzen. Festibalaren 26. edizioa, berriz, uztailaren 1, 2 eta 3an egingo da Irisarrin. Azken bi edizioetan egin duten bezala, Irisarrira itzuliko da aurten ere Euskal Herria Zuzenean festibala, uztailaren 1etik 3ra bitartean, eskaintza zabal batekin: musika, ikuskizunak, mintzaldiak, […]

Read More… from EHZ Miarritzera helduko da larunbatean

Fermin Muguruzaren abestiak gaurkotuko dituzte Bilboko Loraldia Festibaleko

Hiru sortzaile-talde izango dira protagonistak: Juantxo Arakama eta Asmathic Band; La Basu eta Basatiak; eta Nerea Erbiti, Ion Celestino eta Eskola Ergatiboa. Asko dira Bilboko Loraldia jaialdirako sortzen ari diren ikuskizunak, horietako bat dugu Muguruza Mani-fest izenekoa. Kontzertu berezi honetan Fermin Muguruza abeslariaren kanta ezagunak gaurko garaietara ekarriko dira, eta hiru sortzaile-talde izango dira horren […]

Read More… from Fermin Muguruzaren abestiak gaurkotuko dituzte Bilboko Loraldia Festibaleko

Iruñeko Ikuspuntu jaialdirako sarrerak salgai daude jada

Film proiekzioak, hitzaldiak, performanceak, topaketak zinemagileekin edo haurrentzako saioak izango dira Iruñean, martxoaren 14tik 19ra bitartean. Iruñeko Ikuspuntu jaialdia martxoaren 14tik 19ra bitartean egingo da, eta gaur jarriko dira saio guztietarako sarrerak salgai webgunearen bitartez: www.puntodevistafestival.com webgunea. Sarreren prezioa, oro har, 3 euro izango da saio bakoitzeko, baina martxoaren 19an Oteiza museoan izango den programak […]

Read More… from Iruñeko Ikuspuntu jaialdirako sarrerak salgai daude jada

Hainbat proposamen eta kultur adierazpen Bilboko Loraldia festibalaren zortzigarren edizioan

Martxoaren 7tik 27ra bitartean egingo da aurtengo festibala. Musika, teatroa, dantza, literatura, bertsolaritza, kale arteak, artea eta dastaketak biltzen ditu egitarauak, besteak beste. Aurtengo Loraldia festibala martxoaren 7tik 27ra izango da Bilboko 15 gunetan eta 26 ekintza ezberdin jasoko ditu. “Diziplina anitzek izango dute lekua Loraldian: musika, dantza, teatroa, literatura, bertsolaritza, artea, hiri-kultura, dastaketak…”. Eta […]

Read More… from Hainbat proposamen eta kultur adierazpen Bilboko Loraldia festibalaren zortzigarren edizioan

Itzulpengintzari buruzko gogoeta egingo dute Bilboko Gutun Zuria jaialdian

Martxoaren 28an, 29an, 30ean eta 31n eta apirilaren 1ean eta 2an egingo da aurtengo edizioa. Itzuliz usu mundua / Todo mundo es traducción / Lost and Found in Translation izenburupean, Anjel Lertxundi idazlearen Itzuliz usu begiak saiakeran oinarrituta, Gutun Zuria 2022 itzulpengintza etengabean dagoen munduari begiratuko dio aurtengo edizioan: esperientziak, kulturak, lurralde artistikoak, generoak, hizkuntzak […]

Read More… from Itzulpengintzari buruzko gogoeta egingo dute Bilboko Gutun Zuria jaialdian