Hatortxu Rock jaialdirako sarrerak ordu eta erdian agortu dira

Aurtengo edizioa abenduaren 18an egingo da Atarrabian. Gainera, antolakuntza 2022ko uztailaren 29 eta 30ean bi eguneko jaialdi bat prestatzen ari da. “Ez dago beste hitzik. Sarrerak ordu eta erdian agortu dituzue. Horrelako elkartasun erakustaldi baten aurrean mutu geratzeko arriskua dugu, baina ezin. Ezin eskerrak eman gabe eguna itxi”, adierazi du antolakuntzak. Iazko edizio bereziaren ostean, […]

Read More… from Hatortxu Rock jaialdirako sarrerak ordu eta erdian agortu dira

Ohiko formatura itzuliko da Hatortxu Rock jaialdia abenduaren 18an, Atarrabian

Azken urtean antolatu ezin izan diren ekimen guztiak kontuan hartuta eta dispertsioaren aurkako borrokan dagoen beharra aztertuta, antolakuntza 2022ko uztailaren 29 eta 30ean bi eguneko jaialdi bat prestatzen ari da. Pandemiaren eraginez, iazko etenaren ostean, Atarrabiako karpara itzuliko da Hatortxu rock jaia abenduaren 18an. “Gure esku dagoen guztia eginen dugu jai eta aldarrikapen egunaz gozatu […]

Read More… from Ohiko formatura itzuliko da Hatortxu Rock jaialdia abenduaren 18an, Atarrabian

Ostiralean abiatuko da Literaturia jaialdia Zarautzen

Igandera arte liburu-azoka, aurkezpenak, solasaldiak, eta errezitaldiak izango dira bertan. Itzala, hitzaren ahala izango da aurtengo leloa. Ostiralean, irailak 24, irekiko ditu ateak euskal letren plaza den Literaturiak, Zarautzen. Pandemiaren eraginez, aurtengo edizioa, iaz egin zen bezala, udaberritik udazkenera ekarri du antolakuntzak, baina betiere hasierako helburuari eutsita: idazle, argitaletxe eta irakurleentzako espazio bateratua eratzea, izan […]

Read More… from Ostiralean abiatuko da Literaturia jaialdia Zarautzen

Mintzalasai euskararen aldeko festibala astelehenean hasiko da Miarritze, Angelu eta Baionan

Zazpi egunez luzatuko da jaialdia, irailaren 20tik 26ra bitartean. Orotara 51 elkartek parte hartuko dute eta 54 ekitaldi antolatu dituzte. Iazko jaialdiaren bertsio murriztuaren ostean, Mintzalasai festibala bueltan da Baiona, Angelu eta Miarritzera (BAB) egitarau oparo batekin. Hamargarren edizioa du aurtengoa eta irailaren 20tik 26ra bitartean egingo da. Orotara 54 ekitaldi antolatu dituzte euskararen inguruan […]

Read More… from Mintzalasai euskararen aldeko festibala astelehenean hasiko da Miarritze, Angelu eta Baionan

Kultur Plaza bihurtuko da Galdakao hil honetan

Mota guztietako 61 ekitaldi izango dira irailaren 8tik 26ra bitartean, doan. Zirkoa, antzerkia, kabareta, jazza, mariatxiak, pilota partidak, klown, rocka, jotak, bertsoak, punka, dantza, zinema, memoria historikoaren inguruko bisita gidatuak, mendi irteerak, txistu eta dultzaina kalejirak. Mota guztietako 61 ekitaldi izango dira Galdakaon datozen egunetan. Jarduera gehienak kalean izango dira eta denak doan. Galdakaoko Udalak […]

Read More… from Kultur Plaza bihurtuko da Galdakao hil honetan

Bihar hasiko da Errobi Festibala Itsasun

Uztailaren 25era bitartean, musika, sorkuntza, dantza eta erakusketak izango dira nagusi Itsasun. Bihar, uztailak 22, abiatuko da Errobi Festibalaren 25. edizioa Itsasun. Ezkandrai elkartea da jaialdiaren antolatzailea eta adierazi duenez, “beste behin ere, mendia, denbora, ibaia eta herriaren xingolak zintzilikatuko dira Atharriko plazan uda beteko asteburu betez”. Bihar, arratsaldeko 17:00etan emango diote hasiera jaialdiari 25 urte […]

Read More… from Bihar hasiko da Errobi Festibala Itsasun

Gasteizko Magialdia irailaren 13tik 19ra bitartean egingo da

Hainbat herrialdetako 300 mago baino gehiago izango dira aurtengo edizioan. Gasteizko Magialdiaren 33. edizioa irailaren 13tik 19ra bitartean egingo da Arabako Ilusionisten Elkartearen eskutik, “2020an, mundu osoan aurrez aurre egindako magia biltzar bakarra izan zen Magialdia. Aurten bere distiraren zati bat berreskuratu du ekitaldiak, osasun egoerak ahalbidetzen duen neurrian, eta munduko artista onenetako batzuk aurkeztuko […]

Read More… from Gasteizko Magialdia irailaren 13tik 19ra bitartean egingo da

Bilbotarrak ardatz, larunbateko Konpartsakide Egunean

Kultura eta bizitzaren aldeko kalejira herrikoia izango da eguneko ekitaldi nagusia, 12:30ean. Egitaraua umeentzako tailerrek, ardo-dastaketa ikastaroak, sasoiko barazkien zozketa eta ezusteko ikuskizunek osatuko dute. Datorren larunbatean, apirilak 17, Konpartsakide Eguna ospatuko da Bilboko Areatzan. “Bilbotarrek bilbotarrei aisialdia eta kultura eskaintzea izango du xede egunak”, osasun-neurri guztiak bermatuz. Joan den astean iragarri zuten bezala, Bilboko […]

Read More… from Bilbotarrak ardatz, larunbateko Konpartsakide Egunean

Pasaia Itsas Festibala 2022ko maiatzaren 26tik 29ra ospatuko da

Bigarren edizio honetan Portugal izango da ohorezko gonbidatua. Itsasontzi tradizionalen izen-ematea webgunearen bitartez zabaldu dute jada. 2018ko lehen edizioaren arrakastaren ondoren, eta COVID-19 pandemiagatik 2020an ekitaldia bertan behera geratu ondoren, 2022an Pasaia Itsas Festibala berriz ospatuko da. Hitzordua maiatzaren 26tik 29ra bitarte izango da, eta honela adierazita dago Izaro Mariezkurrena artista pasaitarrak Festibalarentzako egindako kartelean. […]

Read More… from Pasaia Itsas Festibala 2022ko maiatzaren 26tik 29ra ospatuko da

Konpartsek ‘Bilboko Irria’ kulturaldi herrikoia aurkeztu dute

“Bilbotik eta Bilborako”ekimen herrikoia izango da. Abuztuaren 26tik 29ra egingo dute. Bilboko Konpartsen federazioak abuztuaren 26tik 29ra bitartean antolatuko duen Bilboko Irria izeneko kulturaldi herrikoia aurkeztu du, Arriaga plazan. Bilboko irria Konpartsek “Bilbotik eta Bilborako” antolatuko duten ekimen herrikoia izango da, eta aurkezpenean adierazi dutenez, “kulturaldiak hiribildua kulturaz eta ezustekoz blaituko du”. Ekimenak “Bilbok daukan […]

Read More… from Konpartsek ‘Bilboko Irria’ kulturaldi herrikoia aurkeztu dute