Nafarroa Oinez herrira gerturatuko da urriaren 19an, Atarrabian

Egitarauak larunbata eta igandea hartuko ditu eta, besteak beste, Herri kirolak eta Erronka, Korrontzi, Gozategi, Nafarroa 1512 eta Sorotan Bele taldeen kontzertuak, haurrentzako magia ikuskizuna eta jolasak, Kuxkuxtu eta Galtzagorri eta beste hainbat konpartsaren kalejira izango dira. Nafarroa Oinez jaiak ibilbide berritzaile bat aurkeztu du urriaren 19rako, “ez da zirkularra, eta nahiko urbanoa da, herritarrei […]

Read More… from Nafarroa Oinez herrira gerturatuko da urriaren 19an, Atarrabian

Erresistentziak erdigunera ekartzeko asmoz Hariak zinemaldia antolatu dute Hernanin

Hiru gai nagusiren inguruan ardaztuko dira aurtengo dokumentalak: trantsizio ekologikoa, gerrak eta migrazioak. Nobedadeen artean, pertsona gorrentzat egokitutako dokumental bat proiektatuko da, zeinu hizkuntzan.  Hariak zinema jaialdiaren laugarren edizioa aurkeztu du Hernaniko Udalak munduko egoerak ezagutarazi eta gugan duten eraginaz hausnartzeko asmoz. Azaroaren 6tik 16ra bitartean izango da zinemaldia eta dokumental emanaldiak eta haien inguruko […]

Read More… from Erresistentziak erdigunera ekartzeko asmoz Hariak zinemaldia antolatu dute Hernanin

Aitzina Folk Jaialdia urriaren 11tik abenduaren 28ra izango da Gasteizen

Jaialdia Ziza Folks taldearen zuzenekoarekin abiatuko da larunbat honetan, Santa Maria Katedralean. Folk musika eta kultura tradizionala hedatzeko erreferentziazko ekitaldi bihurtu da Aitzina Folk Gasteizen. Aurtengoa hamahirugarren edizioa izango du eta azarotik abendura bitartean kontzertuak eta tailerrak izango dira. Denera 20 jarduera antolatu dituzte hiriko hainbat agertokitan. Jaialdia Ziza Folks taldearen zuzenekoarekin abiatuko da larunbat […]

Read More… from Aitzina Folk Jaialdia urriaren 11tik abenduaren 28ra izango da Gasteizen

Aske jaialdiaren lehen edizioa abenduaren 27an izango da Atarrabian eta lehen 1.000 sarrerak prezio berezian salgai daude jada

Laster iragarriko dituzte agertokira igoko diren artisten izenak eta sorpresak. Milaka eta milaka euskal herritarren aurrean agurtu zen Hatortxu Rock elkartasun jaialdia pasa den uztailean, 30. edizioa arrakastatsuarekin borobilduz. Auzolan ariketa erraldoia izan zen ordukoa, eta sen horri eutsi nahian jaio da Aske. Uztailaren 27an Lakuntzan egindako ekitaldian azaldu zuten moduan, “elkartasun eta auzolan erakustaldiaren […]

Read More… from Aske jaialdiaren lehen edizioa abenduaren 27an izango da Atarrabian eta lehen 1.000 sarrerak prezio berezian salgai daude jada

Sormene plaza urriaren 4tik eta 12ra izango da Galdakaon

Maialen Lujanbiok rr_6_erre(AH)ala ekarriko du Galdakaora, eta Asier Altuna zinemagileak Karmele pelikularen proiekzioaren ondoren solasaldian parte hartuko du. Sormeneren edizio berria urriaren 4a eta 12a bitartean egingo da, Torrezabal Kultur Etxean, Gandasegiko arkupeetan eta Urretako Topagunean izango diren hainbat ekimenekin. 2020an sortu zenetik, euskarazko kultur sorkuntza mota guztietarako plaza irekia bihurtu da jaialdia, arlo horretan […]

Read More… from Sormene plaza urriaren 4tik eta 12ra izango da Galdakaon

Zaratamok eta Arrigorriagak Loraldia Plaza jaialdia hartuko dute urriaren 18tik 27ra

Diziplina anitzeko egitarau bizi batekin dator laugarren edizioa, musika, dantza, antzerkia eta esperientzia digitalak uztartuz. Marea Gora lelopean, Loraldia Plaza Zaratamo-Arrigorriaga jaialdiaren laugarren edizioa egingo dute 18tik 27ra bitartean, Bilboko Loraldia festibalaren esperientzia beste herri batzuetara hurbiltzeko asmoz. Gabriel Arestik amestutako “itsaso urdin eta zabal” horri keinu eginez, jaialdia Bizkaiko bi udalerri horietan errotutako ezinbesteko […]

Read More… from Zaratamok eta Arrigorriagak Loraldia Plaza jaialdia hartuko dute urriaren 18tik 27ra

Paul Urkijoren ‘Gaua’ filmak irekiko du Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Astea

Egitarau osoa urriaren erdialdean jakinaraziko da. Paul Urkijo Alijok zuzendutako film berriak, Gauak (2025), emango dio hasiera urriaren 31n Kursaalen Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Astearen 36. edizioari. Astea urriaren 31tik azaroaren 7ra bitartean izango da, Antzoki Zaharrean eta Victoria Eugenia Antzokian, eta hiriko beste agertoki batzuetan. Gaua Urkijok zuzendutako hirugarren film luzea da, Errementari (2017) […]

Read More… from Paul Urkijoren ‘Gaua’ filmak irekiko du Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Astea

Urriaren 16tik 19ra Iturritik jaialdiaren laugarren edizioa izango da Donostian

Aurreko urteetan bezala, aretoko eta kaleko dantza ikuskizunak osatuko dute programa. Sarrerak gaur jarri dira salgai, Victoria Eugenia Antzokiko leihatilan eta donostiakultura.eus/sarrerak webgunean. Iturritik zuzenean edaten duten sorkuntzak dira jaialdi honen protagonista. “Jaialdia sustraietatik jaiotzen da, gure oroimen kolektiboa bizirik mantentzen duen iturburu horretatik, eta aldi berean garaikidetasunerantz egiten du bidea”, azaldu du Donostia Kulturak. […]

Read More… from Urriaren 16tik 19ra Iturritik jaialdiaren laugarren edizioa izango da Donostian

S.A., Su Ta Gar, Anestesia, Eraso!, Angelus Apatrida eta Crisix taldeak izango dira Euskal Metalheads jaialdian, Bilbon

Urriaren 18an jarri dute hitzordua, Miribillako Bilbao Arenan. Euskal Metalheads Kultur Elkarteak bi hamarkada bete ditu aurten, eta urteurrena ospatzeko, urriaren 18an jaialdia antolatu du Bilboko Bilbao Arenan. Euskal Metalheads Fest jarri diote izena ekitaldiari, eta helburu argi batekin jaio dela adierazi dute: “Metal musika gizartean sustatzeko behar adina bideragarria izatea, kalitatezko hitzordu baten bidez, […]

Read More… from S.A., Su Ta Gar, Anestesia, Eraso!, Angelus Apatrida eta Crisix taldeak izango dira Euskal Metalheads jaialdian, Bilbon

Hitz Andana jaialdia irailaren 23an abiatuko da Hernanin

Aurtengo edizioak ere hitzarekin lotutako hiru kultur ekitaldi jasoko ditu. Dobera Euskara elkarteak antolatutako Hazoka liburu eta disko azokarekin bukatuko da jaialdia. Hitz Andana, hitzaren inguruko jaialdia, antolatu dute hilaren 23tik aurrera, Hernanin. Udal Liburutegiak antolatzen du urtero ekimena eta aurten ere diziplina artistiko ezberdinei egingo die toki, beti ere hitza ardatz hartuta. Batetik, Idoia […]

Read More… from Hitz Andana jaialdia irailaren 23an abiatuko da Hernanin