Karrika Arteak jaialdia egingo dute Hendaian larunbatetik astelehenera bitartean

Jaialdia Baldin bada ikuskizunarekin hasiko da larunbatean, goizeko 11:30ean. Larunbatetik astelehenera bitartean Karrika Arteak jaialdiak Hendaiako kaleak hartuko ditu. Hiru egunez, Euskal Herriko nahiz nazioarteko musika emanaldiak, zirku eta antzerki ikuskizunak, suarekin egindako koreografiak eta umorea ardatz duten saioak ikusi ahal izango dira. Jaialdia Baldin bada ikuskizunarekin hasiko da larunbatean, goizeko 11:30ean. Shakti Olaizola artistak […]

Read More… from Karrika Arteak jaialdia egingo dute Hendaian larunbatetik astelehenera bitartean

Uztailaren 2an abiatuko da NeskArtFest, emakumeen arte eszenikoen jaialdi berria, Urduñan

Jaialdiak emakume artistek eta sortzaileek kulturaren munduan egiten duten lana ikusaraztea du helburu. Neskartfest, Arte Eszenikoen Euskal Herriko Emakumeen Jaialdia, emakume artistek eta sortzaileek kulturaren munduan egiten duten lana ikusarazteko helburuarekin sortu da, Kuluxka konpainiaren eskutik eta Urduñako Udalaren laguntzarekin. Uztailaren 2an eta 3an hainbat genero eta estilo eszenikoko proposamenak eskainiko dira bertan, beti ere […]

Read More… from Uztailaren 2an abiatuko da NeskArtFest, emakumeen arte eszenikoen jaialdi berria, Urduñan

Lesakako Sorginxulo kultur bilguneak Udako Zikloaren II. edizioa aurkeztu du

Miceren kontzertuarekin abiatuko da zikloa, uztailaren 16an, Lesakako Plazan. Ondotik, beste hainbat ekitaldik emango diote jarraipena zikloari. Lesakako Sorginxulo kultur bilguneak Udako Zikloaren bigarren edizioa antolatu du. “Iazko bideari jarraituz, garai hauetan hain beharrezkoak ditugun sormenean eta bizipozean oinarritutako eskaintza anitza dakar aurtengo edizioak, hilabete luzez landurikoa”, adierazi dute elkarteko kideek. Zikloa uztailean abiatuko da […]

Read More… from Lesakako Sorginxulo kultur bilguneak Udako Zikloaren II. edizioa aurkeztu du

Ostegunean abiatuko da Aurrera Fest jaialdiaren II. edizioa, Bilbon

Uztailaren 1etik 5era bitartean bederatzi ikuskizun izango dira Bilboko Euskalduna jauregian: zazpi kontzertu eta bi antzezlan. Bilboko Euskalduna jauregia Aurrera Fest jaialdiaren bigarren ediziorako motorrak berotzen hasi da. Programa horren bitartez, Bizkaiko Foru Aldundiak bertako kultur sektorea babestearen aldeko apustua egin nahi du Tokiko kultura babestu. Zatoz Aurrera Festera lelopean. Ostegun honetan abiatuko da jaialdia […]

Read More… from Ostegunean abiatuko da Aurrera Fest jaialdiaren II. edizioa, Bilbon

Uztailaren 9tik 11ra egingo da Lekeitioko Kaleka antzerki jaialdia

Hiru gunetan banatuko dira hamabi ikuskizunak: Abaroa jauregiko lorategia, plaza baltza eta eskolako jolastokia. Iazko edizioa bertan behera geratu ostean, bueltan da Kaleka Nazioarteko Kale Arteen Jaialdia Lekeitioko kaleetara. 31. edizioa uztailaren 9tik 11ra bitartean egingo da segurtasun protokoloa zainduz. “Ezohiko egoera batean, ezohiko aukerez baliatu behar da. Jaialdia beti kalean ospatu da eta aurten […]

Read More… from Uztailaren 9tik 11ra egingo da Lekeitioko Kaleka antzerki jaialdia

Ekainaren 13tik 20ra egingo da Errenteriako Eztena jaialdia

Antolakuntza mailan zein edukietan arriskuak hartzen dituzten proiektuei plaza bat ematea du helburu jaialdiak. Zizt! Eta Mikelazulo kultur Elkarteek Eztena arte eszenikoen jaialdiaren XIII. edizioa antolatu dute, Errenteriako Udalarekin elkarlanean. Pandemia hasi zenetik jaialdia egingo den bigarren aldia izango da honakoa. Iazkoa irailera atzeratu behar izan zuten, eta aurten, egoerara moldatutako egitaraua sortu dute hasieratik: […]

Read More… from Ekainaren 13tik 20ra egingo da Errenteriako Eztena jaialdia

Nafarroako Kultur programa ekainaren 18tik 4ra egingo da 38 herri eta hiritan

Egitasmoa ostegun, ostiral eta larunbatetan egingo da. Antolatutako ikuskizun guztietatik 28 Nafarroako talde eta artistenak izango dira. Nafarroako Gobernuak uda garaian antolatzen duen Kultur programaren 26. edizioa aurkeztu du Iruñean. Egitasmoak kalitatezko eskaintza artistikoa Nafarroa osoan zehar sustatzea eta hedatzea ditu helburu. Honekin batera, tokiko erakundeei kultura hedatzen laguntzea, sektore artistikoa bultzatzea eta bertako ondare […]

Read More… from Nafarroako Kultur programa ekainaren 18tik 4ra egingo da 38 herri eta hiritan

Amaia Elizaran, Lasala, eta Deabru Beltzak konpainiak Libourneko Fest’Arts jaialdian izango dira

Abuztuaren 3tik 7ra bitartean parte hartuko dute jaialdian. Amaia Elizaran, Lasala, eta Deabru Beltzak konpainia euskaldunak Libournen egingo den kaleko arteen Fest´Arts jaialdian izango dira, Abuztuaren 3tik 7ra. Fest’Arts-en 30. urteurrena da aurten eta 2012. urteaz geroztik, Etxepare Euskal Institutuak  jaialdiarekin elkarlanean dihardu euskal kale antzerkia nazioartean zabaltzeko xedez. Judith Argomanizek zuzenduta, Lasala sari ugari […]

Read More… from Amaia Elizaran, Lasala, eta Deabru Beltzak konpainiak Libourneko Fest’Arts jaialdian izango dira

Donostiako Korner jaialdiak omenaldia egingo die pandemia garaian zelaira joan ezin izan diren zaleei

Festibala futbola bizitzeko dauden modu desberdinetara hurbilduko da umorea, literatura, zinema edo argazkilaritza barne hartzen dituen programa batekin, betiere kulturarekiko eta futbolarekiko interesa duen publiko zabalari begira. Real Sociedad Fundazioak eta Donostia Kulturak Korner festibala aurkeztu dute Donostian. Kultura eta futbola uztartzen dituen jaialdi honek laugarren edizioa izango du ekainaren 1etik 5era bitartean, Futbolaren bihotza […]

Read More… from Donostiako Korner jaialdiak omenaldia egingo die pandemia garaian zelaira joan ezin izan diren zaleei

Iparra galdu gabe festibala egingo dute maiatzaren 16tik 23ra, Getxon

Hirurak maisuak! Biba zuek! lelopean, bederatzigarren edizio honetan Iparraldeko hiru kulturgile handiri, Xalbador bertsolariari, Mixel Labeguerie abeslariari eta Mattin bertsolari eta idazleari, omenaldia eskainiko zaie, adin guztientzako hainbat ekitaldiren bitartez. Euskal kultur Erakundeak Getxoko hainbat eragilerekin elkarlanean, Iparra galdu gabe diziplina anitzeko festibala antolatu du Lapurdi, Zuberoa eta Nafarroa Behereko hainbat artistaren partehartzearekin. Duela bi […]

Read More… from Iparra galdu gabe festibala egingo dute maiatzaren 16tik 23ra, Getxon