4000 lagun baino gehiago bildu ditu Loraldia Festibalak

Euskal Herri osotik heldu diren 120 artista baino gehiago izan dira Loraldia Festibalean eta euskararen unibertsoa sortzeko konpromisoa plazaratu da. Bilboko Loraldia jaialdiaren zazpigarren edizioa amaitu da jada eta orain balantzea egiteko unea heldu zaio kultur elkarteari. Bizi dugun osasun egoerak baldintzatutako edizioa izan bada ere, balorazioa positiboa izan dela dio. Ondorio hau ateratzeko hamaika […]

Read More… from 4000 lagun baino gehiago bildu ditu Loraldia Festibalak

Gutun Zuria jaialdia martxoaren 23tik 27ra bitartean egingo da, Bilbon

Jaialdiak euskal sorkuntza garaikidearen presentzia garrantzitsua izango du aurten ere. Gutun Zuria, Bilboko Letren Nazioarteko Jaialdiaren 14. edizioa martxoaren 23tik 27ra bitartean egingo da Alondegian. Hemen. Non guztiak biltzen dituen lekua da aurtengo leloa, Koldo Izagirreren Hemendik idazten dugu poemaren bertso batean oinarritua. 2021-2020 izango da aurtengo Gutun Zuria eta antolatzaileek aurreratu dutenez, lau formatutan […]

Read More… from Gutun Zuria jaialdia martxoaren 23tik 27ra bitartean egingo da, Bilbon

Loraldia Festibala martxoaren 9tik 28ra izango da, Bilbon

Aurtengo edizioak ahotsa emango die emakume sortzaile askori: Idoia Azurmendi, Olatz Salvador, Ainhoa Urgoitia, Garazi Etxaburu dira horietako batzuk. Gainera, jaialdiak euskal kulturako zenbait erreferente izango ditu gogoan: Xabier Lete, Joseba Sarrionandia eta Agustin Xaho.  Sormenari zor lemapean dator Bilboko Loraldia festibalaren zazpigarren edizioa. Aurtengoan antzerkia, dantza, musika, literatura, zinema, artea eta bertsolaritza presente izango […]

Read More… from Loraldia Festibala martxoaren 9tik 28ra izango da, Bilbon

Zinegoak jaialdiak aurrez aurreko egitarauari eutsiko dio, baina leiho digitala ere irekiko du

Jaialdiak gaurkotasun handiko gaiak landuko ditu edizio honetan: identitatearen eraikuntza, amatasun lesbikoak, talde-zaintza eta abar. Bilboko Gaylesbitrans Nazioarteko Zinema eta Arte Eszenikoen jaialdiak 18. edizioa aurkeztu du gaur, Bilborocken antolatutako prentsaurrekoan. Aurten Zinegoak martxoaren 1etik 14ra egingo da eta osasun-krisiak jaialdia baldintzatu duen arren, Zinegoak jaialdiak aurrez aurreko programazioaren aldeko apustua egin du, Filmin plataforman […]

Read More… from Zinegoak jaialdiak aurrez aurreko egitarauari eutsiko dio, baina leiho digitala ere irekiko du

‘Erdu!’ I. Haur Antzerki Jaialdia apirilaren 23tik 25era izango da Bilbon

Kotondarrak, Behin bazen internet, Etxerik txikiena eta Kaskarot antzezlanek osatuko dute egitaraua. Atx Teatroak apirilaren 23tik 25era bitartean, Bilbon egingo den Erdu! Haur Antzerki Jaialdia aurkeztu du. Lehenengo edizio honetan, formatu ertain eta handiko haur eta familiei zuzendutako antzerki ikuskizunen lau proposamenek osatuko dute egitaraua. Jaialdia Bilboko Otxarkoaga auzoko Harrobian izango da. Erdu!-ren  xede nagusia […]

Read More… from ‘Erdu!’ I. Haur Antzerki Jaialdia apirilaren 23tik 25era izango da Bilbon

Gaur abiatuko da Feministaldia Donostiako Tabakaleran

Astelehen eta asteartean tailerrentzako tartean izango da, eta asteazkenetik hasita, hitzaldi, mahainguru, emanaldi, irakurketa eta abar izango dira. Urtero bezala, egungo errealitateari lotutako jaialdia pentsatu eta sortu nahi izan dute Plazandreok plataformako kideek, aurten, ukaezina den pandemia egoerari begira jarrita. Horretarako, gaurtik hilaren 19ra arte 30 sortzaile feminista baino gehiago bilduko dituzte Feministaldian, Kutsatu lelopean. […]

Read More… from Gaur abiatuko da Feministaldia Donostiako Tabakaleran

Zama doinuz arindu VI elkartasun jaialdia urtarrilaren 17an izango da, online formatuan

Eñaut Elorrieta, Erramun Martikorena, Zetak, Skabidean, Anita Parker eta Brigade Loco talde eta bakarlariak igoko dira oholtzara eta Xabier Silveirak, Spray-k eta Erlantzek ere parte hartuko dute aurtengo edizioan. Sarrerak salgai daude jada. Covid-19ari aurre egiteko hartutako segurtasun eta osasun neurriek baldintzatuta, sarean egingo dute Zama Doinuz Arindu elkartasun jaialdiaren seigarren edizioa. Etxarriko Sarek eta […]

Read More… from Zama doinuz arindu VI elkartasun jaialdia urtarrilaren 17an izango da, online formatuan

Ibilaldia Sopelara Itzuliko da 31 urteren ostean

Sopelako Ander Deuna ikastolak eta Leioako Betiko ikastolak jasoko dute datorren urtean Ibilaldia antolatzeko lekukoa. “Batek baino gehiagok pentsa dezake oraingoa ez dela garairik aproposena Ibilaldia bezalako ekimenak prestatzen eta lantzen hasteko, azken hilabete hauetan bizitzen ari garen pandemiak guztiz baldintza dezakeelako proiektu horiek bideratzea eta gauzatzea, hor ditugu aurten bertan behera geratu diren hamaika ekimen, baina, aitzitik, orain […]

Read More… from Ibilaldia Sopelara Itzuliko da 31 urteren ostean

Zetak, Anestesia eta Koban taldeek, besteak beste, beren lan berriak aurkeztuko dituzte Hatortxu Rocken

Maria Antunez, Josu Erbiti, Joseba San Sebastian eta Gorka Pastor musikariek Euskal Herriko talde ezagunen hainbat abesti eguneratuko dituzte eta hauek plazaratzeko Xabi Solano, Zaloa Urain, Tomas Lizarazu, Nerea Urbizu, Claudia Rodriguez, Lorena Aisa, Francis Diez, Idoia Tapia, Sara Zozaya, Lide Hernando, Alberto Sanzol, Hutsun, Ivan Carmona eta Alex Sarduiren laguntza izango dute. “21 urte […]

Read More… from Zetak, Anestesia eta Koban taldeek, besteak beste, beren lan berriak aurkeztuko dituzte Hatortxu Rocken

Norberak bere etxetik jarraitu beharko duen jaialdia izango da Aurtengo Hatortxu Rock

“Zinez, mereziko duen zerbait eskaintzera gatoz”, adierazi du antolakuntzak. Datozen egunetan emango dute jaialdiaren inguruko argibide eta berri gehiago. “21 urte eman ditugu etengabe, urtero, milaka lagun elkartzen. Aurten baina, osasun krisi larriaren eraginez, ezingo dugu ohiko elkartasun jaialdia antolatu”, adierazi du Hatortxu Rock jaialdiko antolakuntzak. Hala ere, lanean jarraitzeko beharra inoiz baino handiagoa dela […]

Read More… from Norberak bere etxetik jarraitu beharko duen jaialdia izango da Aurtengo Hatortxu Rock