Peninsula filmak emango dio hasiera Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren 31. Asteari

Urriaren 30etik azaroaren 6ra bitartean izango da Donostiako jaialdia. Datorren urriaren 30ean, ostirala, Koreako Peninsula filmak (Yeon Sang-ho, 2020) hasiera emango dio Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren 31. Asteari, Victoria Eugenia Antzokian. Amaiera, berriz, Frantziako Mandibules filmak (Quentin Dupieux, 2020) emango dio azaroaren 6an, leku berean. Bi data horien artean, fantasiazko zinemako urteko film luze […]

Read More… from Peninsula filmak emango dio hasiera Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren 31. Asteari

Azaroaren 21etik 29ra izango da Bilboko Nazioarteko Txotxongilo Jaialdia

Jaialdiarekin batera, antzezle, txotxongilolari eta arte eszenikoen sortzaileei zuzendutako Nazioarteko Formakuntza zikloa antolatu dute. Txotxongilo eta objektu animatuak dantzan ikusiko ditugu beste behin ere Bilboko kaleetan zehar, azaroaren 21etik 29ra. Aurten 39. edizioa du Bilboko Nazioarteko Txotxongilo jaialdiak eta tokiko txotxongilo ekoizpen artistikoaren erakusleihoa izan nahi du. Emanaldi gehienak Campos Eliseos antzokiko Kupula aretoan izango […]

Read More… from Azaroaren 21etik 29ra izango da Bilboko Nazioarteko Txotxongilo Jaialdia

Musika, zinema, antzerkia, hitzaldiak eta ibilaldiak Bermeoko Mareak kultur jaialdian

Jaialdia bihar, urriak 6, abiatuko da, Jörg A. Hoppe, Heiko Lange eta Klaus Maeck-ek 2015ean zuzenduriko B-Movie: Lust & Sound Berlin (1979-1989) dokumentalaren proiekzioarekin, Nestor Basterretxea aretoan, 20:30ean. Mareak Tradizioa eta Abangoardia Herri Kulturan izeneko jaialdiaren seigarren edizioa egingo dute Bermeon, asteartetik igandera bitarte. Kontzertuak, dokumentalak, hitzaldiak, ibilaldiak eta antzerkia izango dira Bizkaiko udalerriko areto […]

Read More… from Musika, zinema, antzerkia, hitzaldiak eta ibilaldiak Bermeoko Mareak kultur jaialdian

Alos Quartet-ek XX. urteurrena ospatuko du Loraldia Udagoienean eskainiko duen kontzertu bereziarekin

XX. urteurrena ospatzeko, taldeak bere ibilbideko doinu esanguratsuenak bertsio berrituan eskainiko ditu, hainbat gonbidaturen laguntzarekin. Alos Quartet taldeak 20 urte bete ditu eta Loraldia Udagoienean egingo duen kontzertuarekin ospatzeko asmoa du. Zuzenekoa urriaren 8an izango da Bilboko Alondegian, arratsaldeko 20:00etan. Xabier Zeberiok (nyckelharpa, biolina), Francisco Herrerok (biolina), Lorena Nuñezek (biola) eta Ivan Carmonak (biolontxeloa) osatzen […]

Read More… from Alos Quartet-ek XX. urteurrena ospatuko du Loraldia Udagoienean eskainiko duen kontzertu bereziarekin

Pasaiako Dantza Festibala urriaren 1etik 4ra bitarte egingo da

Jaialdia Amaia Elizaran dantzariaren Pool izeneko ikuskizunarekin abiatuko da Pasai Antxoko Ibaiondo frontoian, arratsaldeko 19:00etan. Covid-19ak sortutako osasun larrialdia dela-eta, ekainaren 11tik 14ra bitartean egitekoa zen Pasaiako Dantza Festibalaren bigarren edizioa atzeratu behar izan zuten, orain baina, jaialdia egiteko data berria iragarri dute: urriaren 1etik 4ra bitartean. Antolatzaileen esanetan, iaz abian jarritako Pasaiako Dantza Festibala […]

Read More… from Pasaiako Dantza Festibala urriaren 1etik 4ra bitarte egingo da

Udazkenean loratuko da Bilboko Loraldia jaialdia

Berritasun bat dakar Festibalak: hiru eguneko esperientzia digitala. Irailaren 26an hasi eta urriaren 22ra arte luzatuko da festibala Udagoienean loratzen da lelopean, Loraldia Kultur Elkarteak online bidezko aurkezpena egin du, “ez da erreza izan, baina sormena da irtenbidea leloa aldarrikatu eta festibala berreskuratu dugu”. Hala, udagoieneko edizio honek ere euskal kultura izango du oinarri, “Loraldiak […]

Read More… from Udazkenean loratuko da Bilboko Loraldia jaialdia

Mintza lasai euskararen aldeko festibala astelehenean hasiko da Miarritze, Angelu eta Baionan

Zazpi egunez luzatuko da festibala, irailaren 21etik 27ra bitartean. Orotara 24 ekitaldi antolatu dituzte. Covid-19aren krisiak baldintzatuta osatu dute aurten Mintza lasai Festibala Baionan, Miarritzen eta Angelun (BAM). “2012. urteaz geroztik, euskara plazerarekin partekatzeko promesa betetzeko konpromisoa hartu izan dugu. Zoritxarrez, egungo klimak ez digu uzten euskaraz lasai mintzatzeko edo hizkuntza ezagutzeko hitzordu goxoak antolatzen”. […]

Read More… from Mintza lasai euskararen aldeko festibala astelehenean hasiko da Miarritze, Angelu eta Baionan

Gasteizko Magialdia irailaren 14tik 20ra bitartean egingo da

Edizio berri honen programan 30 ilusionistak parte hartuko dute. Berrikuntza gisa, Farolen Museoan izango den agertokia aurkeztu dute.   Gasteizko Magialdiaren 32. edizioa irailaren 14tik 20ra bitartean egingo da Arabako Ilusionisten Elkartearen eskutik. “Etsipen garaietan magia inoiz baino beharrezkoagoa da. Horregatik da hain berezia jaialdiaren edizio hau“, adierazi du Gasteizko Hezkuntza eta Kultura zinegotzi Estibaliz […]

Read More… from Gasteizko Magialdia irailaren 14tik 20ra bitartean egingo da

Donostiako Jazzaldiak Iñaki Salvador, Jorge pardo eta Chano Rodriguez sarituko ditu

Hilaren 22tik 26ra izango da aurtengo jazzaldia. Donostiako 55. Jazzaldiak sari bana emango die Iñaki Salvador, Jorge Pardo eta Chano Dominguez musikariei. Antolatzaileen esanetan, “ukaezina da ematen diren sari hauen egokitasuna, kontuan izanda Pardok, Salvadorrek eta Dominguezek ibilbide bikaina egina dutela musikaren eremuan, eta kontinenteko jazz musikari gailenen artean daudela”. Jazz munduko musikarien ibilbideari aitortza […]

Read More… from Donostiako Jazzaldiak Iñaki Salvador, Jorge pardo eta Chano Rodriguez sarituko ditu

Jaien ordez, online bidezko egitaraua prestatu dute Zornotzan

Markeliñe antzerki taldeak Psike ikuskizuna online estreinatuko du uztailaren 15ean Euskal Herriko hainbat herritako jaiak bertan behera gelditu dira aurten, COVID-19aren ondorioz, tartean Zornotzakoak. Bertako Udalak zuhurtziari lehentasuna eman nahi izan dio, eta kutsatzeak ekar ditzakeen fokuak sortzeko arrisku oro ekidin nahi izan du. Horregatik, alternatibak bilatzen hasita, online bidezko programa bat prestatu du jaiei […]

Read More… from Jaien ordez, online bidezko egitaraua prestatu dute Zornotzan